Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

George F. Smoot Nobel sariduna ikertzaile lanetan arituko da EHUn eta DIPCen

F. Smoot ikertzaile gisa arituko da aurrerantzean EHUko Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Sailean eta, Donostia International Physics Centerrentzat ere egingo du lan.
George F. Smoot Nobel sariduna ikertzaile lanetan arituko da EHUn eta DIPCen
Aurkezpen prentsaurrekoa, Donostian. Argazkia: Hezkuntza (prentsa)

George F. Smoot irakaslea, 2006ko Fisikako Nobel sariaren irabazlea, ikertzaile lanetan arituko da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Donostia International Physics Centerren (DIPC).

Ostiral honetan eman dute albiste horren berri, prentsaurreko batean, Nekane Balluerka EHUko errektoreak eta fisikari estatubatuarrak (telematikoki). Horiekin batera izan dira Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidentea eta EHUko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna.

F. Smoot ikertzaile gisa arituko da aurrerantzean EHUko Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia Sailean eta, gainera, DIPCen ere egingo du lan.

2006an, John C. Matherrekin batera, Fisikako Nobel saria jaso zuen gorputz beltzaren formaren eta hondoko mikrouhin erradiazio kosmikoaren anisotropiaren aurkikuntzagatik.

Biek ala biek frogatu zuten irregulartasunak zeudela jatorrizko unibertsoan, hau da, Big Bangaren ondorengo lehen uneetan, eta irregulartasun horietan dagoela galaxien jatorria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskilak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguruk parte hartu dute ekitaldian. Ohorezko aurreskuaren ostean, eguneko protagonistak Artepan okindegira joan dira, ohiko 'txoripan'-ez gozatzera, musika banda ezberdinen erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X