Nobel Sariak
2016/09/29 - 15:48
Nola hautatzen da Nobel sari baten irabazlea?
Nobel sariak osatzen dituzten sei kategorietako irabazle bakoitza nor den hautatzeko prozesuak ia urtebete irauten du.
2016/09/28 - 08:42
Ximon Peres Israelgo presidente ohia hil da, 93 urte zituela
Osloko bake prozesuaren sustatzaileetako bat izan zen; horri esker, Bakearen Nobel saria jaso zuen, Jassir Arafat eta Isaak Rabin politikariekin batera.
2016/09/21 - 20:41
Nobel Sarien astea heltzear da
Suediako Akademia urriaren 3an hasiko da aurtengo irabazleak jakinarazten.
2016/09/14 - 10:02
Ximon Peres koma egoeran, garuneko hemorragia izan ostean
Peres Israelgo presidentea izan zen 2007 eta 2014 artean; 1994an, Osloko Itunak sinatu eta gero, Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Isaac Rabin eta Jassir Arafat Palestinako presidentearekin batera.
2016/04/06 - 19:57
Mario Vargas Llosa Nobel saridunaren izena, Panamako paperekin lotuta
Paradisu fiskal bateko enpresa batekin lotuta, hain zuzen ere. Nobel-a jaso aurreko egunetan utzi omen zuen enpresa.
2016/03/31 - 11:31
Imre Kertesz hungariar idazlea, Nobel sariduna, hil da
Imre Kertesz Literaturaren Nobel saria jaso zuen idazle hungariarra gaur hil da, Budapesten zuen etxean, 86 urte zituela, MTI albiste agentziak iragarri duenez.
2016/03/30 - 16:50
Htin Kyaw-ek presidente kargua hartu du Birmanian
Pauso erabakigarria da, 50 urteko diktaduraren ondoren. Presidente berria, Suu Kyi Bake nobel saridunaren konfidantzazko gizona da.
2015/12/10 - 17:44
Tunisiako Laukoteak Estatu palestinarra aldarrikatu du Nobela hartzean
Laukotearen ustez, mundu mailako lehentasunak dira terrorismoaren aurkako borroka eta palestinarrei autodeterminazio eskubidea lortzen laguntzea.
2015/12/10 - 15:39
Elkarrizketaren aldeko Tunisiako Laukoteak jaso du Nobel Saria
Tunisiak demokraziaren alde egindako bidea nabarmendu dute sarituek, eta konstituzio berriak gizon eta emakumeen berdintasuna jasotzea goraipatu dute.
2015/11/10 - 13:48
Zergatik merezi du Nobel saria DNAren konponketak?
Ainhoa Iglesias UPV/EHUko Genetikako irakaslea, Zientziateka zikloan egon da DNAren azken aurkikuntzei buruz hitz egiten.
2015/10/12 - 15:16
Angus Deatonek irabazi du 2015eko Ekonomiaren Nobel Saria
Kontsumoari, pobreziari eta gizarte ongizateari buruz egindako azterketa-lanarengatik aitortu diote golardoa.
2015/10/09 - 13:52
Kimikako Nobel Saria, DNAren hiru ikertzaileri
Tomas Lindah, Paul Modrich eta Aziz Sancarrek irabazi dute 2015eko Kimikako Nobel Saria, DNAren inguruan egindako ikerketengatik, Suediako Zientzien Akademiak iragarri duenez.
2015/10/09 - 13:27
Tunisian elkarrizketa sustatu zuen Laukoteari, Bakearen Nobel saria
2011ko iraultzaren ostean demokrazia askotarikoa ezartzeko egindako lanagatik irabazi dute 2015eko Bakearen Nobel saria.
2015/10/09 - 12:18
Bakearen Nobel Saria, Tunisian elkarrizketa sustatu zuen laukoteari
Tunisiako Elkarrizketa Nazionalerako Laukoteak irabazi du saria, 2011ko iraultzaren ostean demokrazia askotarikoa ezartzeko egindako lanagatik.
2015/10/08 - 16:22
Svetlana Alexijevitxek irabazi du Literaturaren Nobel Saria
Idazle eta kazetari bielorrusiarrak eraman du aurtengo saria, Txernobyli eta II. Mundu Gerrako emakumeei buruz egin dituen lanengatik.
2015/10/08 - 14:56
Svetlana Alexijevitxi eman diote Literaturaren Nobel Saria
Idazle eta kazetari bielorrusiarrak eraman du aurtengo saria, Txernobyli eta II. Mundu Gerrako emakumeei buruz egin dituen lanei esker.
2015/10/07 - 14:09
Kimikako Nobel Saria, DNAren hiru ikertzaileri
Tomas Lindahl suediarra, Paul Modrich estatubatuarra eta Aziz Sancar turkiarra saritu dituzte.
2015/10/06 - 21:48
2015eko Fisikako Nobel Sariak
Neutrinoen jokaera aztertu duten bi ikerlariri emango diete aurtengo Fisikako Nobel Saria: Takaaki kKajita japoniarrari eta Arthur Mcdonald kanadarrari.
2015/10/06 - 21:01
2015eko Medikuntzako Nobel Sariak
William Campbell irlandarra eta Satoshi Omura japoniarra. Hirugarren saritua emakumea da:Tu Youyou txinatarra.
2015/10/06 - 14:03
Fisikako Nobela, neutrinoek masa dutela egiaztatu zuten ikertzaileei
Suediako Zientzien Akademiak iragarri duenez, Takaaki Kajita japoniarra eta Arthur B. McDonald kanadarra sarituko dituzte, partikula horiek masa dutela egiaztatzeagatik.