Nobel Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Angus Deatonek irabazi du 2015eko Ekonomiaren Nobel Saria

Kontsumoari, pobreziari eta gizarte ongizateari buruz egindako azterketa-lanarengatik aitortu diote golardoa.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Angus Deaton, 69 urteko eskoziarra, aurtengo ekonomia nobel sariduna

Princeton unibertsitatean (New Jersey, AEB) irakasle den Angus Deaton eskoziarrak eskuratu du 2015eko Ekonomiaren Nobel Saria, kontsumoari, pobreziari eta gizarte ongizateari buruz egindako azterketa-lanarengatik. Horrela jakinarazi du gaur Suediako Zientzien Erret Akademiak.

Sari horren izen osoa Suediako Bankuaren Zientzia Ekonomikoen Saria da, Alfred Nobelen omenez.

Suediako Akademiak ohartarazten duenez, "ez da Nobel Sari bat" Alfed Nobel handiki suediarrak bere  ondarean izendatu gabe utzi zuen sei golardoetako bakarra. Nobelek 1895ean ezarri zituen sariak bere testamentuan.

Dena dela, gainerako sarien pareko diru-zuzkidura dauka, 8 milioi koroa suediar (863.000 euro inguru) , eta beste sariekin batera ematen da urtero abenduaren 10ean. Egun horretan, dinamita asmatu zuena hil zen urtemuga ospatzen da Oslon (Norvegia), Bakearen Nobelerako, eta Stockholmen (Suedia), gainerakoetarako.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X