Nutrizioa
2019/08/08 - 22:42
Klima aldaketari aurre egiteko, dieta aldatu behar dugu
Dieta aldatu, mundua salbatzeko. Horixe eskatu digute Nazio Batuen Erakundeko zientzialariek. Klima aldaketari aurre egiteko, hobeto elikatzeko eta janari gutxiago zaborretara botatzeko.
2019/07/06 - 15:07
Elikagaien alergiak bikoiztu arren, informazioa ez dago behar bezala zabalduta
Espainiar Estatuan bi milioi lagunek jasaten dute horrelako alergiaren bat eta mundu osoan 500 milioi dira.
2019/06/07 - 14:44
1.200 kilo haragi modu desegokian garraiatzen ari zen ibilgailu bat atzeman dute
Txerri haragia beste produktu batzuekin zuzeneko kontaktuan zegoen, inolako babesik gabe. Haragia erretiratu dute dagoeneko.
2019/04/01 - 16:41
Gaixo onkologikoentzako janari-gida argitaratu du EHUk
Gidaren helburua patologia hori zertan datzan argi eta garbi azaltzea da, baita gaixotasunak elikaduran eragiten dituen arazo eta nutrizio-aldaketak argitzea ere.
2019/03/13 - 16:19
'Elikagaiak erakargarriak aurkeztuz gero, ohiturak aldatzea erraza da'
Irun eta Hondarribiako hainbat eskolatan lehenengo DBH-ko ikasleekin lan egin dute euren elikadura hobetzeko. Gosaltzera joaten dira eurekin eskolara, euren ohiturak nola aldatu erakusteko.
2019/02/01 - 19:02
Poloniatik Euskadira heldu den behi haragi-sail bat merkatutik kendu dute
Haragia Euskadiko sei saltokitan banatu zuten. Dirudienez, haragia Poloniako hiltegi batetik heldu da, baina kontsumo eta salmentarako hil osteko kontrolak ez ditu pasa.
2019/02/01 - 11:18
Gaixo zeuden behien haragia esportatu du Poloniak, besteak beste, Espainiara
Okela sortak jaso dituzten herrialde guztiei haragi hori merkatutik berehala kentzeko eskatu die Europako Batzordeak.
2019/01/28 - 11:56
Obesitateak, desnutrizioak eta aldaketa klimatikoak mehatxu global larria dakarte
Arazo horiei irtenbidea emateko neurriak jasotzen ditu 14 herrialdetako 43 adituk egindako txostenak, gizateriaren eta planetaren osasunaren mesedetan.
2018/12/16 - 11:09
Nutrizionisten arabera, 3 eta 5 kilo artean irabaziko ditugu Gabon hauetan
Obesitatearen Europako Institutu Medikuak emandako gomendioen arabera, kontu handiz egin behar da erosketa, jaki garbiak erosi, neurrian; eta ondoren, pentsatutako menuari eutsi.
2018/12/11 - 10:51
Nafarroako Ospitale Guneko gaixoek menua hautatzeko aukera izango dute
Sendagileak ezarritako dieta jakin bat egin behar ez duten pazienteek eguerdiko zein gaueko menua aukeratuko dute, astearte honetatik aurrera.
2018/10/17 - 20:37
Elikadura osasungarrirako estrategiak, aztergai Gasteizko jardunaldian
Adituek diote gakoa eragile guztien inplikazioa lortzea dela: gure dietaren oinarrian produktu freskoak, jatorri begetalekoak, eta gertukoak egon daitezen.
2018/10/17 - 14:37
Hainbat gusanito-pakete sorta erretiratu dituzte Euskadiko saltokietatik
Esne arrastoak zituztela ohartarazten ez zuten Grefusa markako gusanito eta krispeta paketeak dira salmentatik kendutakoak.
2018/10/03 - 22:29
350.000 tona janari zakarrontzira botatzen ditugu urtero Euskadin
1.300 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira urtero munduan, ekoizten den janariaren % 30ek zabortegian bukatzen du. Europan, 90 milioi tona botatzen dira.
2018/09/06 - 17:48
Eskolara sasoian itzultzeko aholku praktikoak
Lo egiteko errutinak berreskuratu, ariketa fisikoa maiz egiteko denbora hartu eta egunean bost aldiz osasuntsu jatea hiru gomendio nagusiak dira.
2018/09/06 - 16:21
Nafarroako pediatren aholkuak, ikasturte berria ondo hasteko
Osasunbideko adituek umeentzako egindako osasun aholkuen zerrendan daude loa eta atsedena, ariketa fisikoa egitea eta osasuntsu jatea, egunean bost otordu eginez.
2018/08/01 - 17:22
Animalia ongizateko ziurtagiria eramango dute Eusko Label produktuek
Zigilu berria irailetik aurrera eramango dute, animaliek elikadura egokiaz gain ongi tratatuak izan direla ziurtatatuko du. Neikerrek egin du protokoloa eta Hazik jarraipena egiten du.
2018/05/07 - 17:35
Starbucks produktuak saltzeko eskubideak erosi ditu Nestlek, 5.976 milioi eurotan
Multinazional suitzarrak Best Coffee, Reserve, Teavana eta Torrefazione Italia markak merkaturatzeko, saltzeko eta banatzeko baimena izango du.
2018/03/27 - 11:42
Euskal gaztandegiak Gaxure krema berritzailea ekoizten hasi dira gazura baliatuz
Gazuraren propietateez eta horren alferrikako galeraz jabetuta eta horri etekina ateratzeko ikerketa ugari bultzatu ondoren sortu dute testura krematsua duen gazur krema leun eta goxoa.
2018/01/13 - 14:08
Osasun Sailak ezin du berretsi salmonella eta haur-esnearen arteko lotura zuzenik
Dena dela, Osasun Sailak adierazi duenez, litekeena da Lactalis haur-esnea hartzeagatik haurra gaixotu izana.
2018/01/10 - 21:36
Intsektuak ofizialki elikagai modura komertzializatu ahal izango dira
Adituen arabera, balio nutritibo handikoak dira. Eta Nazio Batuen Erakundeak ere intsektuen kontsumoa gomendatzen du munduan goseteak amaitzeko.