Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obesitateak, desnutrizioak eta aldaketa klimatikoak mehatxu global larria dakarte

Arazo horiei irtenbidea emateko neurriak jasotzen ditu 14 herrialdetako 43 adituk egindako txostenak, gizateriaren eta planetaren osasunaren mesedetan.
Obesitateak, desnutrizioak eta aldaketa klimatikoak mehatxu global larria dakarte
ETBren bideo batetik ateratako irudia

Obesitatearen, desnutrizioaren eta aldaketa klimatikoaren batuketak mehatxu global larriena dakar, The Lancet aldizkariak egindako ikerketaren arabera. Hartara, gizateriaren eta planetaren mesedetan, hiru arazo horiei aurre egiteko irtenbideak proposatu ditu.

Horretarako, txosten bat prestatu eta horren bidez argitu dute azken bi hamarkadetan hiru arazo horiek bereizita landu direla. Horrek esan nahi du lanketa horiek politika antzuak izan dituztela ondorio. Horregatik, neurri berriak planteatu dituzte, konponbide gisa.

14 herrialdetako 43 adituk parte hartu dute batzorde horretan, eta bertan ondorioztatu dutenez, "beharrezkoa" da elikaduraren gaineko akordio global bat gauzatzea, baita industria handien eragin politikoa "mugatzea" ere.

Aditu horien esanetan, mundu osoko agintariek "interes komertzial boteretsuen" aurkako neurriak zorroztu behar dituzte, obesitatearen, desnutrizioaren eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan.

Txostenaren egileek diotenez, hiru arazo horiek "faktore komunak" dituzte, eta, beraz, "irtenbide komunak" bilatu behar zaizkie.

Nolabait esateko, obesitatea eta desnutrizioa ez ezik, negutegi efektuko gasen isurien % 25 eta % 30 artean ere eragiten du elikagaien sistemak.

Horrela, txosten horretan hainbat neurri proposatu dituzte: elikagai sistema zuzena eta jasangarria ezartzea, jaki industrialen indarra murriztea eta gizarte zibila osasuna zaintzearen inguruan kontzientziatzea, besteak beste.

Gainera, haragi gorrien kontsumoa murriztu nahi dute, zergak igota, eta elikagaien etiketatuak hobetzeko eta ariketa fisikoa sustatzeko estrategiak landu nahi dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X