AHOLKUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nutrizionisten arabera, 3 eta 5 kilo artean irabaziko ditugu Gabon hauetan

Obesitatearen Europako Institutu Medikuak emandako gomendioen arabera, kontu handiz egin behar da erosketa, jaki garbiak erosi, neurrian; eta ondoren, pentsatutako menuari eutsi.
gabonetako bazkaria afaria otordua cena comida navidad navidena navideno pixabay cc0 lizentzia
gabonetako bazkaria afaria otordua cena comida navidad navidena navideno pixabay cc0 lizentzia

Obesitatearen Europako Institutu Medikuak ohartarazi duenez, Gabon hauetan, gutxi gorabehera herritar bakoitzak 3 eta 5 kilo artean irabaziko ditugu.

Izan ere, Eguberritako otordu berezi horietako bakoitzak 2.000 eta 2.500 kilokaloria izan ditzake, dieta arrunt batean bi egunetan jango genukeen kantitatea, alegia.

Horregatik, hainbat ohar gogoan hartzeko eskatu dute, damutu baino lehen.

Garrantzitsuena egun berezietako menuak oso ondo pentsatzea da. Eta ondoren, erosketa modu egokian egitea, pentsatutako hori bakarrik erosiz, eta kantitatea mahaikide kopurura mugatuz. Izan ere, oso ohikoa da behar baino jan gehiago erostea, eta horrek hurrengo egunerako jaki kalorikoak eskura edukitzea dakar.

Menua ahalik eta garbiena izatea aholkatzen dute, grasak eta azukreak mugatuz eta barazkiak sartuz. Kaloria hutsalak ekiditea ere gomendatzen dute: freskagarriak, gozoak, snack direlakoak eta alkohola, besteak beste.

Ospakizun egunean, mahaian "goserik gabe" esertzea aholkatu dute. Askoren ohitura da egun horretan ezer ez jatea aurretik, eta otordu nagusira arte barau egitea, baina adituek diote justu kontrakoa egin behar dela: janaldia txiki eta arin ugari egin egunen zehar. Behin mahaian jarrita, poliki jatea, jaki bakoitzaz gozatzea eta ingurukoei arreta jartzea gomendatzen dute.

Bazkaria edo afaria amaitutakoan, hobe soberakin guztiak mahaitik erretiratzea, gozoen platera barne. Hala, "pikatzen" jarraitzea ekidingo dugu. Eta eguna amaitzeko paseatu, dantzatu edo ariketaren bat egin badezakegu, primeran.

Hain zuzen ere, Eguberritako otorduei neurria hartzeko eta pisua kontrolatzeko aholkuak eman zituen Arantxa Ezcurdia nutrizionistak duela egun batzuk ETB2ko 'Que me estas contando' saioan. Gakoak, hauxe: Otordurik ez saltatu, infusio digestiboak hartu eta poliki jan.

 

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X