Nutrizioa
2024/01/11 - 08:00
Behi eta ardientzako pentsu merkeago eta jasangarriago bat sortu dute kafe hondarrak erabilita
AZTI teknologia zentroak ikerketa egin du kafe hornitzaile, biltzaile eta abeltzainen partehartzearekin. Frogatu dutenez, kafe hondarrak ganaduaren dietan sar daitezke. % 100ean euskal pentsua izango den hori 1-2 urteren buruan egon liteke merkatuan, sustatzaileen arabera.
2024/01/09 - 10:53
Hego Koreak 2027tik aurrera txakur-haragia kontsumitzea debekatu du
Hego Koreako Asanblea Nazionalak giza kontsumorako txakur-haragia haztea, hiltzea, banatzea eta saltzea debekatzea onartu du. Hau garaipen historikoa da animalien eskubideen defendatzaileentzat, hainbat hamarkadatan borrokatu ondoren.
2024/01/05 - 14:31
Carrefourrek ez ditu PepsiCo konpainiaren produktuak salduko, "prezioen gehiegizko igoera dela eta"
Aurrerantzean, ezin izango dira erosi Pepsi, 7up, Lipton, Lay's, Benenuts, Doritos eta Alvalle enpresaren produktuak supermerkatu horretan.
2024/01/04 - 15:36
Esnea, arrautzak eta haragia dira erosketa-saskian gehien garestitu diren elikagaiak
Elikagaien kontsumoko prezioen indizea % 18 eta % 50 artean igo zen Euskadin 2021eko urtarriletik 2023ko abuztura bitartean, baina Lehiaren Euskal Agintaritzak ez du "lehiaren kontrako jokaerarik" atzeman prezioen gorakadan.
2024/01/01 - 10:31
Gure patrikek nabarituko dituzten igoera nagusiak
Urtero legez, urte berriaren hasieran, gure herri eta hirietako zerga nagusiak berrikusi egiten dituzte, eta prezioek gora egin ohi dute, urteko inflazioa kontuan hartuta.
2023/12/15 - 12:49
Mugimendu bizia Mercabilbaon, 21.125 tona elikagai merkaturatuko baitituzte
19.000 tona fruta eta barazki eta bi mila tona arrain eta itsaski merkaturatuko dituzte. Aurtengo gabonak garestiagoak izango dira iazkoekin alderatuta, eta datorren astetik aurrera nabarituko da batez ere prezioen igoera.
2023/12/15 - 10:16
Gizentasunaren aurkako botikak, urteko aurrerapen zientifiko garrantzitsuena 'Science' aldizkariaren arabera
2023an hainbat saiakuntza klinikok erakutsi dute argaltzeko ez ezik, bihotzeko gutxiegitasuna, bihotzekoa edo iktusa izateko arriskua gutxitzeko balio duela.

2023/12/05 - 12:41
Almejak, bisigua, aza gorria eta indioilarra, gabonetako otzaran gehien garestitu diren produktuak
Kontrara, lupia eta legatza (% -13), otarrainxkak (% -12), pularda (% -7), ostrak (% -5), granada (% -5) eta angulak (% -1) dira gehien merkatu direnak.
2023/12/01 - 14:40
Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro gehiago bideratuko ditu eskola-jantokietako menuak hobetzeko
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek diote egoera "jasanezina" dela. Hezkuntza Sailak 65.000 euroko isuna jarri dio Durana, Murgia eta Hernaniko zentroetan zerbitzua eskaintzen duen Serunion enpresari.
2023/11/24 - 08:04
Kontsumitzen ditugun produktu freskoen % 16k bakarrik dute Euskadiko jatorria
Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko.
2023/11/23 - 23:26
Hezkuntza Sailak 40.000 euroko isuna jarri dio Serunion enpresari eskoletako menuen gorabeherengatik
Sukaldaritza-enpresak hainbat salaketa jaso ditu ikastetxe batzuetarako prestatu dituen menuen kalitate eskasagatik.
2023/11/22 - 18:03
Nola lagundu dezaket elikagaien bankuen bilketan?
Kanpaina ostiralean eta larunbatean izango da. Ohiko elikagaiak eta produktuak supermerkatuetan bertan emateaz gain, transferentziak eta bizumak egin daitezke.
2023/11/21 - 17:55
Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu dute biltegiak betetzeko azaroaren 24an eta 25ean
Hegoaldeko elikagaien bankuek 70.660 pertsona artatzen dituzte lurralde osoan, horietatik 20.700 Bizkaian, 25.500 Nafarroan, 4.115 Araban eta 20.345 Gipuzkoan.
2023/11/15 - 23:47
Eskoletako jantokietan atzemandako kalitate arazoen kasu larrienak aztertzen ari da Jaurlaritza
Duranako Ikasbidea ikastolan, bitan erretiratu behar izan dute janaria ez zegoelako egoera onean, eta, berriro ere halakorik gerta ez dadin, Serunion enpresak ikastetxe horrekin duen kontratua legez nola eten aztertzen ari da Hezkuntza Saila.
2023/11/14 - 21:09
Serunionek Duranako Ikasbidea ikastolarekin duen kontratua eteteak ez du eraginik izango Hernaniko ikastetxean
Duranako eskolako jantokian janariaren kalitatean hainbat arazo izan ondoren hartu dute erabakia. Hernaniko Langile ikastolan ere, gurgurioak agertu izan dira babarrunetan.
2023/11/14 - 12:20
Oliba olioa % 73,5 garestitu da urtebetean, eta arroza % 16,6
Hauek dira azken urtebetean gehien garestitu diren oinarrizko elikagaiak: oliba olioa (% 73,5), arroza (% 16,6), patata (% 15,9), txerrikia (% 13,8), azukrea (% 12,3) eta esne osoa (% 11,6).
2023/11/13 - 11:19
Hernaniko Langile ikastolako haur gehienek etxetik eraman dute gaur bazkaria
Gurasoek Serunion enpresari eskatu diote gaur jantokian janaririk ez zerbitzatzeko. Ostiralean, zomorroak aurkitu zituzten hainbat babarrun eta arrain plateretan. Kontratua eten eta cateringa aldatzea eskatzen dute Langile ikastolako gurasoek.
2023/11/12 - 19:05
Hernaniko Langile Ikastolako guraso eta haurrek planto, jangelako elikagaien kalitate txarra salatzeko
Makroenpresen eredua "inposatua" dela diote, eta beraiek nahi dutela aukeratu euren seme-alaben elikadura eredua, kalitatezkoa eta osasungarria. Serunion enpresarekin duten kontratua bertan behera uzteko eskatu dute, eta horren jatekorik ez dutela jango azpimarratu.
2023/11/10 - 16:31
Hezkuntza Saila Serunion enpresari kontratua eteteko formula juridikoak bilatzen ari da
Eskoletako jantokietako menuak banatzen dituen enpresari espedientea ireki zion Hezkuntzak urrian.
2023/10/30 - 15:24
BEZ murriztua duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira neurria indarrean sartu zenean baino
Facua kontsumitzaileen elkarteak BEZaren deskontua duten ia mila produkturen prezioak aztertu ditu zortzi supermerkatu kate handitan (Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona).