Esnea, arrautzak eta haragia dira erosketa-saskian gehien garestitu diren elikagaiak
Erosketak egitea gero eta garestiagoa da, eta horrek nabarmen zailtzen du elikagai osasuntsuak eskuratzeko aukera. Hain zuzen ere, esnea, arrautzak eta haragia dira azken hilabeteotan erosketa-saskian gehien garestitu diren elikagaiak; bereziki, produkzio-fasean, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) ostegun honetan zabaldu duen txosten baten arabera.
2021eko urtarriletik 2023ko abuztura bitartean, nabarmen igo dira elikagaien prezioak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). "Kontsumitzaileen erosteko ahalmena murriztu du joera horrek. Kasurik onenean, kontsumo-ereduak produktu eskuragarriago edo kalitate txikiagokoetara aldatzera behartuta ikusi dira herritarrak, eta, okerrenean, elikadura osasungarri eta orekatu bat izatea zailtzen die", adierazi du Lehiaren Euskal Agintaritzak.
Aurretik aipatutako epe horretan, elikagaien kontsumoko prezioen indizea % 18 eta % 50 artean igo zen Euskadin, txikizkako banaketaren kasuan. Hala ere, erakundeak ez du "lehiaren kontrako jokaerarik" atzeman prezioen gorakadan.
Nabarmentzekoa da esnearen prezioak izan duen igoera (ia % 50 garestiago), baita arrautzen prezioak ere (% 42). Azterlanaren arabera, "zifrak Espainia osoan ikusitakoa baino pixka bat txikiagoak dira". Dena dela, erosketa-saskia garestitu izanak nabarmen zailtzen du herritarrek elikagai osasuntsuak eskuratzeko aukera.
Datuak aztertuta, 2022an jazo zen elikagaien prezioen igoerarik nabarmenena, batik bat, Ukrainako gerraren hasierak lehengaien eta energiaren prezioetan izandako eragina dela eta. Txostenaren arabera, horixe da ekoizpen-, eraldaketa- eta banaketa-prezioen igoeraren arrazoi nagusia, eta igoera horiek, kasu askotan, ez zuten aurrekaririk.
Zehazki, aztertutako aldian hazkunderik handiena izan duen produktua esnea izan da (% 49,5). Jarraian, arrautzak (% 42) eta, ondoren, behi-okela (% 23,2), ogia (% 19) eta hegazti-haragia (% 18,9). Hazkunderik txikiena arrain freskoak eta izoztuak izan dute (% 18,2).
2023ari dagokionez, dokumentuaren arabera, kasu gehienetan inflazio-joera moteldu egin da, produktu batzuen prezioak egonkortu egin baitira, baita jaitsi ere. Hala ere, beste batzuek, hala nola txarkuteriak edo esneak, gora egiten jarraitu dute, modu neurrizkoagoan bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.