Nutrizioa
2023/04/03 - 11:19
Azukredun produktuak ala % 0 azukre dutenak: zein produktu da hobea?
Gero eta ugariagoak dira % 0 azukre duten produktuak supermerkatuetan, alegia, edulkoratzaileak dituztenak. Baina hobeak al dira? Seguruak al dira edulkoratzaileak?
2023/04/02 - 20:28
EHNEk elikagai sintetikoen ekoizpena Euskadin debekatzeko eskatu du
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak nabarmendu du "ezinezkoa" dela bi ekoizpen eredu kontrajarri defendatzen jarraitzea.
2023/03/06 - 21:33
Oinarrizko produktuei BEZa murrizteko neurria ez da guztiz eraginkorra izan Espainiako Estatuan
Facua kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren arabera, BEZ murriztua duten produktuen % 20 garestitu egin dira otsailean.
2023/03/06 - 15:23
Frantziako supermerkatuek kostu-prezioan salduko dituzte eurek erabakitako produktuak hiru hilabetez
Kate bakoitzaren erabakia izango da ze produktu eskaini beheratutako prezioetan, autonomia izango dute. Denda batean edo bestean eskainitako jakiak ez dira berdinak izango eta ezberdinak izango dira baita erregioaren arabera ere.
2023/02/27 - 18:55
Eritritol edulkoratzailearen kontsumoa infartu eta iktus arriskuarekin lotu du ikerketa batek
Ikerketa baten arabera, odolean eritritol maila altuenak dituzten pertsonek arrisku handiagoa dute bihotz gertaera larria izateko. Giza gorputzak eritritol kantitate txikiak sortzen ditu modu naturalean eta, beraz, kontsumo gehigarri oro pila daiteke.
2023/02/27 - 17:52
Glutenik gabeko produktuak nutrizionalki 'okerragoak' al dira?
EHUko Farmazia fakultatean doktorea eta Gluten 3S taldean ikerlaria da Jonatan Miranda. Berriki argitaratu duten ikerketak erakusten du nutrizionalki "okerragoak" direla glutenik gabeko elikagaiak, nahiz eta denborarekin hobetu egin diren.
2023/02/27 - 13:50
Glutenik gabeko produktuak ez dira nutrizionalki glutendunen baliokideak, EHUren ikerketa baten arabera
EHUko ikerketa talde batek glutenik gabeko produktuen jarraipena egin du bederatzi urtez, nutrizioaren ikuspuntutik gabeziak dituzten aztertzeko. Emaitzaren arabera, ez dira oraindik iritsi glutena dutenen baliokide izatera.
2023/02/22 - 15:49
Lurrikaretan kaltetuei laguntzeko, bost kontainer bete elikagai bidaliko ditu Zaporeakek Siriara eta Turkiara
Bilketaren "arrakastaren" ondoren, gaur abiatu da Siriara eta Turkiara elikagaiz betetako edukiontzietako bat. Zaporeak elkarteak nabarmendu duenez, 100.000 kilo elikagai baino gehiago biltzea lortu dute.
2023/02/20 - 15:32
Ekoizpen kostuen eragina murrizteko "ahalegina" eskatu dio Planasek elikadura kate osoari
Espainiako Nekazaritza ministroa elikadura kateko eragile guztiei zuzendu zaie. Bilakaera positiboa aurreikusten den arren, hori kontsumitzaileek ordaintzen dituzten prezioetan ere islatu dadila eskatu du.
2023/02/19 - 18:31
Espainiako Nekazaritza ministroak jaki ekoizle, banatzaile eta saltzaileekin aztertuko du prezioen gorakada
Urtebetean % 15 baino gehiago garestitu dira oinarrizko elikagaiak, eta horri irtenbidea bilatzeko asmoz batzartuko dira astelehen honetan.
2023/02/16 - 15:16
Jakietarako hobariak proposatu ditu Podemosek
Jakien prezioak oso garesti dauden honetan, Unidas-Podemosek % 14-ko hobaria proposatu du denentzat, oinarrizko 20 produktutan.
2023/02/15 - 15:23
Erosketa saskia % 15 garestitu da Euskadin azken urtean, eta % 0,8 azken hilabetean
Elikagaien BEZaren murrizketak prezioak merkatu ditu, baina ez espero zen bezain beste. % 4ko BEZa kendu dieten oinarrizko produktuen kasuan, behar baino gutxiago merkatu dira.
2023/02/11 - 13:56
Lurrikarak utzitako errefuxiatuentzako janari-bilketa abiatu du Zaporeak elkarteak
Euskadin eta Nafarroan ia 30 txoko prestatu dituzte, tartean Donostian, Turkiako eta Siriako errefuxiatuentzat zuzendutako jakiak biltzeko helburuz.
2023/02/11 - 13:53
Nola lagundu Euskal Herritik Turkiako eta Siriako lurrikaren ondorioz kaltetutakoei?
Gobernuz kanpoko hainbat erakundek kanpaina solidarioak jarri dituzte martxan bi herrialdeotara gehien behar diren baliabideak (arropa, elikagai ez-galkorrak, eta haurtxoentzako pixoihal eta janaria) helarazteko. Kontsultatu hemen laguntzeko bideak.
2023/02/09 - 15:32
Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo errefuxiatu eta kaltetu siriarrengana bideratzeko
Esnea, arrain kontserbak, arroza, pasta eta poteko lekaleak eskatzen dituzte. Kontutan hartzeko kontua da kanpamentuetako jende gehiena musulmana dela eta hortaz, txerrikirik ez dutela jaten.
2023/02/07 - 21:31
Zaporeak elkarteak janari bilketa egingo du larunbatean Donostian, Siriara bidaltzeko
San Martin azokan egingo du, hain zuzen ere; eta galkorrak ez diren elikagaiak ez ezik, higiene produktuak eta mantak ere bildu nahi dituzte.
2023/02/06 - 17:29
Zenbat janari botatzen dugu Hego Euskal Herriko etxebizitzetan?
Urtero, milioika tona janari zakarrontzira doaz mundu osoan. Zati bat ekoizpenean eta merkaturatzeko prozesuan galtzen da, baina gehiena, % 70, jatetxeetan eta gure etxeetan botatzen da. Zenbat xahutzen dugu Hego Euskal Herrian?
2023/02/06 - 11:07
Zer egin dezakegu janaria ez botatzeko?
Kepa Loizaga OCU erabiltzaileen elkarteko EAEko bozeramaileak etxean janaria ez botatzeko aholkuak eman dizkigu. Erosketak egiten ditugun momentuan hasi behar gara arduratzen, eta kontuz gorde beharko dugu janaria hozkailuan.
2023/01/30 - 21:41
% 36 egin du gora prestatutako jakien salmentak
Geroz eta gutxiago kozinatzen dugu, eta hori baieztatzen duten datuak badaude. Fabrikatzaile eta banatzaileen elkartearen arabera, azken hamarkadan % 36 egin du gora prestatutako jakien salmentak. Horren atzean, gure bizimoduaren aldaketa.
2023/01/25 - 16:35
Tipularen prezioa % 238 garestitu da azken urtean
Gehien garestitu diren 10 produktuen artean daude arrautzak, patata eta olioa.