Oiartzun
2024/08/27 - 12:29
Gidari bat atxilotu dute Oiartzunen, egoera irregularrean zeuden 12 pertsona Portugalera zeramatzala
Furgonetako gidaria atxilotu dute pertsonen legez kanpoko trafikoaren edo immigrazio klandestinoaren ustezko delituagatik. Epailearen aurretik pasa ondoren, aske gelditu da
2024/08/26 - 20:47
Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak asteazkenean iristea espero dute senideek
Hilotzak Euskal Herrira ekartzeko beharrezko izapideak amaitu dituzte, eta jasotako babesa eskertu dute. Istripuan zauritu zen hirugarren euskal herritarra dagoeneko etxean da.
2024/08/24 - 19:58
Aste hasieran aberriratuko dituzte Mont Blancen hildako bi euskal mendizaleen gorpuak
Beharrezko izapideak amaituta, astelehenean edo asteartean helduko dira hilotzak Euskal Herrira. Istripuan zauritu zen hirugarren euskalduna dagoeneko etxean da.
2024/08/23 - 11:08
Oiartzun eta Lezo, mendizaleen gorpuak noiz aberriratuko dituzten zain
Mendizaleen senideak atzo heldu ziren Chamonixera. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren zerbitzura" dagoela, izapideekin laguntzeko.
2024/08/23 - 09:46
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/22 - 21:35
Samina nagusi da Lezon eta Oiartzunen mendizaleen heriotza dela eta
Mendizaleen familiak Chamonixen dira jada. Eusko Jaurlaritzak adierazi du "talde kontsularraren eta familiaren esku" jarri dela, beharko lituzketen izapideekin laguntzeko.
2024/08/22 - 15:29
Joana Mendiburu, Oiartzungo alkatea: ''Herria oso atsekabetuta dago''
Joana Mendiburuk adierazi duenez, Mont Blancen hildako oiartzuarraren familia oso ezaguna da herrian. "Beraien espazioa errespetatu behar da eta doluan lagundu", gaineratu du.
2024/08/22 - 10:38
Albiste izango dira: Bi mendizale gipuzkoar hil dira Mont Blancen, Parekotasun Legea, eta Israel-Hamas
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/21 - 22:38
Bi euskal mendizale hil dira Mont Blancen: hau da tragedia gertatu den lekua
Chamonixeko Jendarmeriaren erreskate taldeko bozeramaile batek azaldu duenez, alpinistak 100 metroko altueratik erori dira, Gervasuttiko korridorean. Erreskate helikoptero batek hildakoen gorpuak berreskuratu ditu arratsaldean, eta Chamonixera eraman ditu.
2024/07/30 - 18:37
Jose Antonio Aduriz hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
Oiartzuarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologiako ikasketak. Frantziskotarra eta Jakin taldeko kidea, UZEIn eman zuen lan ibilbidearen zatirik handiena. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu du Euskaltzaindiak "asko" zor diola.
2024/01/25 - 11:55
Lagun bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autoren artean izan den trafiko istripuan
Ezbeharrean beste pertsona bat zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.
2023/12/14 - 14:30
AP-8 autobidea ireki dute berriro Oiartzunen, bi ibilgailuk eta kamioi batek istripu larria izan ostean
Pertsona bat zauritu da eta Donostia Ospitalera eraman dute. Autobidea itxita egon da Irungo noranzkoan 13:00ak arte. Auto-ilarak 2 kilometrokoak izan dira eta egoera bere onera itzuli da.
2023/12/05 - 14:14
Lihoaren bidea, hazitik oihaleraino
Oiartzungo Arragua auzoan Estanis Urdapilleta eta Bixen Lartzabal-en etxean izan da Faktoria. Baserriko lanekin lotutako 2.000 lanabes baino gehiago dituzte eta gaur bereziki lihoaren prozesua ezagutu nahi izan dugu.
2023/11/06 - 15:46
Sute bat piztu da Oiartzungo Gorlan enpresan
Sutea kontrolpean dago, baina enpresa hori eta aldameneko pabiloia ebakuatu behar izan dituzte. Ekialdekobuseko E02 eta E04 busek atzerapena izan dute sutearen ondorioz (@marclovesmeblogek eta EITB MEDIAk grabatutako irudiak).
2023/11/05 - 21:30
Mikel Esnaolak irabazi du gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
2023/10/03 - 22:53
Hilario Arbelaitzek 2023ko Gastronomia Sari Nazionala jaso du bere ibilbide osoagatik
Joan den abenduaren 30ean esan zien agur suei, familia negozioa 53 urtez eraman eta gero. Amarengandik eta izebarengandik jasotako sukaldaritza tradizionala gaurkotu, eta arte bihurtu zuen. Euskal sukaldaritza berriaren erreferente izan da, eta lanbidekoen artean maitatua.
2023/05/11 - 12:11
Itzulia Women 2023 lasterketak eragina izango du trafikoan ostirala eta igandea bitartean
Garraio publikoa erabiltzeko deia egin die herritarrei Eusko Jaurlaritzak. Autoa hartu behar izatekotan, lasterketa igarotzen ez den tokietatik joatea aholkatu die, baita agenteen jarraibideei kasu egitea ere.
2023/05/10 - 17:16
Gutxienez 20 atxilotu, angulen trafikoaren kontra Guardia Zibila eta Jendarmeria egiten ari diren operazioan
Espainiako eta Frantziako estatuetan ari dira egiten operazioa. Atxiloketa batzuk, antza, Bidaxunen egin dituzte. Oiartzunen eta Getarian enpresa bana miatu dituzte.
2023/04/20 - 13:10
Melgosak garbi du udalek "Gogoraren irizpideen arabera" eguneratuko dituztela biktimei buruzko webguneak
Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.