POLIZIA OPERAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 20 atxilotu, angulen trafikoaren kontra Guardia Zibila eta Jendarmeria egiten ari diren operazioan

Espainiako eta Frantziako estatuetan ari dira egiten operazioa. Atxiloketa batzuk, antza, Bidaxunen egin dituzte. Oiartzunen eta Getarian enpresa bana miatu dituzte.
Iragarkia
20230510205031_angulak-redada_
18:00 - 20:00
Angula trafikoaren aurkako operazioa Oiartzunen, Getarian eta Ipar Euskal Herrian

Gutxienez 20 pertsona atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Jendarmeriak, angulen trafikoaren kontrako operazio batean. Zenbait atxiloketa, antza, Bidaxunen egin dituzte.

Zabalik jarraitzen du operazioak, eta miaketak egin dituzte, tartean, Oiartzungo eta Getariako enpresa banatan.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, "tamaina handiko operazioa da". Izan ere, hogei enpresatik gora miatu dituzte egunean zehar, guztiak aldi berean. Horietako bat angulen salmentan aritzen den Oiartzungo lantegi bat.  Orduak eman dituzte bertan Guardia Zibil, Gendarmeri, Europol eta iruzurrari aurre egiteko OLAF erakunde europarreko agenteek.

Hainbat kilo angula atera dituzte Gipuzkoako foru aldundiko teknikarien laguntzarekin. Bizirik eraman dituzte, horretarako egokituta dauden ibilgailuetan, Nafarroako egoitza batera, epailearen erabakiaren zain.

Getarian, arrainaren salmentan aritzen den beste enpresa bat ere miatu dute eta Lapurdin, Bidaxune etxe bat. Landetan ere izan dira miaketak.

Angulen legez kanpoko salmentaren kontrako operazioa da. Animalia hau babestuta dagoen espeziea da eta debekatuta dago salmenta Europatik kanpo, baita haztegietan izatea ere.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X