Oiartzun
2023/04/11 - 14:46
Hiru pertsona atxilotu dituzte haxixa Malagatik Oiartzunera ekarri eta Gipuzkoan zabaltzea egotzita
Atxilotuei droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatzen diete. Horietako bi espetxeratu egin ditu epaileak, eta hirugarrena kautelazko neurriekin aske utzi du.
2023/03/04 - 18:57
Ertzaintzak “Montxo” Doral omendu du, ETAk Irunen 1996an hildako agentea
Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko gune iraunkorrean "Montxo" omentzen duten irudiz eta testuz osatutako horma irudi bat ezarri dute, atentatuan hil zutenetik 27 urte bete direnean.
2023/02/14 - 13:02
Oiartzunen piztutako baso sutea amatatu dute
Antza, sua 05:30 aldera piztu da ibilgailu batean, eta, ondoren, Pikogarate bideko basoan barrena zabaldu da.
2023/02/14 - 10:05
Su hartu duen furgoneta batek baso-sutea eragin du Oiartzunen
Sua hartu duen furgoneta batek baso-sute bat eragin du gaur goizean Pikogarate bidean, Oiartzungo Gurutze auzoan. Sutea hiru suhiltzaile-parkek itzaltzea lortu dute.
2022/12/30 - 12:37
EITB Zuberoa jatetxean sartu da, bere azken zerbitzuan; erreportajea, 20:00etan Gaur Egun albistegian
EITBk Zuberoa jatetxeko sukaldean sartzeko pribilegioa izan du, bere azken zerbitzuan. Erreportaje osoa, Hilario Arbelaitzekin, 20:00etan ikusi ahalko da ETB1eko Gaur Egun albistegian.
2022/12/23 - 17:46
Errenterian galdutako gizonaren gorpua aurkitu dute Oiartzunen
Oiartzungo Udaltzaingoak topatu du hilotza, abenduaren 14an gizonezkoa Errenteria inguruan galdu ostean.
2022/12/03 - 11:42
Lorena Zalakain oiartzuarrak parrokiako kanpaiak jotzen ditu
Eskuekin jotzen diren ezkilak, Ondare Inmaterialeko Kultur Ondasun izendatu ditu Unescok. Lorena Zalakainek, Oiartzungo San Esteban parrokiakoak jotzen ikasi du. 1706garren urtetik jotzen dira Oiartzungo kanpaiak.
2022/10/18 - 21:31
Hilario Arbelaitzen Zuberoa jatetxea, euskal gastronomiako erreferentzia nagusietako bat, itxi egingo dute
Hilario Arbelaitz sukaldariburuak baieztatu du abenduaren 30ean itxiko dituztela ateak. Arbelaitzek Michelin izar bat du, eta, 71 urterekin, erretiroa hartuko du. "Bizitza berri bat ikusteko gogoa dut, nekatu ere egiten gara momentu batean", onartu du sukaldariak ETBri eskainitako elkarrizketan.
2022/08/16 - 17:43
Garraiolari bat hil da Oiartzungo Lanbarren industrialdean, istripu ez traumatikoan
Asteartean gertatu da, LABek jakitera eman duenez; sindikatuak elkarretaratzea deitu du, asteazken eguerdirako.
2022/08/05 - 17:35
Hiru emakumek ziztadak salatu dituzte Gasteizko eta Oiartzungo jaietan
Bi adingabek ziztadak salatu dituzte Andre Maria Zuriko jaien txupinazoan eta Zeledonen jaitsieran. Gainera, hirugarren emakume batek salaketa aurkeztu du Oiartzungo Xanisteban festetan.
2022/06/08 - 17:21
Langile bat hil da Oiartzunen izandako istripu ez-traumatiko batean
Ezbeharra astelehenean jazo zen, eraikuntza sektorean, baina gaur jakinarazi dute. Heriotza salatzeko bilkura deitu dute bihar arratsalderako.
2022/05/12 - 18:05
Amazonek ez du zentro logistikoa eraikiko Oiartzungo Lanbarren industrialdean
Multinazionalak maiatzaren 11ko datarekin proiektua bertan behera utziko duela adierazten duen dokumentua erregistratu du Oiartzungo Udalean. Adierazi dute "estatu mailako antolaketa eredua" birplanteatu dutela eta ez dutela "zentroaren beharrik".
2022/05/01 - 16:04
56 urteko gizonezko pasaitar baten bila ari dira Aiako Harrietan
Apirilaren 21etik ez dute haren arrastorik, eta familiak joan den ostiralean jarri zuen salaketa. Ordutik dago martxan bilaketa-operazioa.
2022/03/26 - 16:52
Oiartzungo Udalak aitortza instituzionala egin dio poliziak torturatu ostean hil zen Esteban Muruetagoienari
Tamara alabak salatu du Espainiako Gobernuak ez duela torturen ondorioz hildakoen kasuak argitzeko "borondate politikorik" izan. Lehen aitortza ofiziala izan da gaurkoa.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.