Okupak
2025/04/14 - 12:42
Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzionamendua du eta arriskuak
Higiezinen agentzien web-atariek gero eta pisu gehiago iragartzen dituzte "legez kanpoko okupatzaileekin" salgai, eta negozio hori Euskal Herrira ere iritsi da. Idealistaren arabera, Espainiako Estatuan okupatutako 20.000 etxebizitza daude salgai; 150 EAEn, eta 68, Nafarroan.
2025/03/18 - 22:07
Kongresuak oniritzia eman dio Juntsen lege bat izapidetzeari, okupen etxegabetzeak bizkortzeko
Ekimena aurrera atera da PPren, Voxen, PSOEren, EAJren eta Coalicion Canariaren aldeko botoekin, besteak beste. Ezkerreko taldeek, Sumarrek, EH Bilduk eta ERCk, esaterako, ekimena atzera bota dute, arazoari gehiegizko neurria hartu diotela argudiatuta.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2024/06/13 - 21:26
Zortzi atxilotu eta bi udaltzain arin zauritu dira Donostiako etxe okupatu batean izandako liskarrean
Mons pasealekuko bizilagunek Udaltzaingoari jakinarazi diote norbaitek aparkatutako hainbat ibilgailutan kalteak egin dituela. Ondoren, Marrutxipi kaleko eraikin bateko bizilagun batzuk objektuak jaurtitzen hasi dira udaltzainen aurka.
2024/05/14 - 19:48
12 okupa atera dituzte erabiltzen ez den Martuteneko eraikin batetik, Donostian
Udaltzaingoak bertara joan dira Udaleko Hirigintza eta Osasun Publikoko teknikariei laguntzera, azken sutearen ondoren eraikinaren egoera aztertzeko.
2024/05/07 - 18:55
Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Berangon okupatutako gune bat husteko operazioan
Hirugarren aldia izan da Polizia Otxantegi Herri Lurra plataformak okupatzen zuen Otxandategi dorretxearen ingurua husten saiatzen zena. Lehenengoa iazko azaroan izan zen, eta bigarrena, joan den apirilean. Pertsona bat atxilotu eta bi zauritu dira.
2024/03/20 - 22:08
Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo "miserable" batetik kentzeko eskatu dio PPri
Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.
2024/03/14 - 17:55
56 pertsona identifikatu eta atera dituzte Martuteneko institutu zaharretik, Donostian
Udaltzaingoak, Polizia Nazionalak eta Ertzaintzak lau ordu inguru iraun duen operazioan parte hartu dute. Udaleko iturrien arabera, operazioaren jatorria bertako bizilagunen artean "sortutako gertakari eta liskar" batzuk dira, eta auzokoen artean "kezka eta kexak" eragin dituzte.
2024/03/08 - 13:39
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Irunen, aduana ohia husteko operatiboan
Guztira, 16 pertsona atera dituzte, tartean 13 urteko neskato bat, Donostiako UBA adingabeen zentrotik ihes egindakoa.
2024/02/04 - 22:03
Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Zestoako Gaztetxearen alde eta irtenaraztearen aurka
Ehunka lagun kalera atera dira gaur, Zestoako Gaztetxearen defentsan. Epaileak Gazte Asanbladako kideei eraikinetik ateratzeko agindua eman die, Elizarena baita eta prozesu judizialaren gastuak ordaintzera zigortu ditu. Epaia gaitzesteaz gain, mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute.
2024/01/26 - 13:51
Zestoako Gaztetxea "berehala uzteko" agindua eman die epaileak herriko gazteei
Azpeitiko Epaitegiak arrazoia eman dio Zestoako Andra Mari Parrokiari, eta Elizondo Etxea, elizak herrian duen lokala, "berehala" uzteko agindua eman die Gazte Asanbladako gazteei.
2024/01/23 - 21:59
Tentsioa Zestoan gaztetxea hustu eta gazte talde bat protesta egiteko mezan sartu ondoren
Gazte Asanbladaren eta Donostiako Elizbarrutiaren arteko gatazka otsailean hasi zen, talde honek Elizondo etxea hartu zuenean. Elizbarrutiak prozedura judiziala abiatu du gazteak etxetik ateratzeko, apostasia kanpaina eta Elizaren aurkako protestak hasi baitzituzten.

2023/06/09 - 12:44
Baionako Maurizia etxe okupatua hustu du poliziak goizaldean
Hamabi furgoneta eta dozenaka agente baliatu ditu Frantziako poliziak operazio hori aurrera eramateko. Maurizia proiektuko gazteek dagoeneko azaldu dute "okupazio dinamika berria" hasiko dutela.
2022/08/04 - 11:31
Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Leioan etxebizitza bat okupatzea egotzita
49 urteko gizaseme bat eta 32 urteko emakume bat dira atxilotutakoak. Biak Bizkaiko udalerriko nekazal eremu bateko etxe batean (jabeen bigarren etxebizitza dena) sartu ziren. Bizilekua bortxatzearen delitua leporatuta atxilotu zituzten atzo.
2022/07/17 - 21:11
Luxuzko apartamentu-eraikin bat okupatu dute Angelun etxebizitzaren egoeraren gainean ohartarazteko
Ostia kolektiboko kideek hiru egun daramatzate bertan, eta ez dute bukaera-eperik. Lapurdi kostaldeko agintariekin bildu nahi dute Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren arazoari irtenbideak bilatzeko.

2022/06/28 - 15:05
Bi pertsona atxilotu dituzte Legution Mugimendu Sozialistako kideek okupatutako hotel bat hustean
Istiluak 11:00etatik 12:00etarako tartean izan dira, Ertzaintzako agenteak eraikina hustera joan direnean. Segurtasun sailaren arabera, 5 agente zauritu dira eta 2 pertsona eraman dituzte atxilo. Mugimenduko kideen arabera, Ertzaintza manifestariei oldartu zaie eta hainbat pertsona zauritu dituzte.