Omako basoa
2023/11/18 - 18:10
Ibarrolak Omako baso kutunaren zuhaizpean hartuko du atseden, bere emaztearen aldamenean
Omako basoan zuen baserriaren inguruan zabalduko dituzte errautsak. Familiak azken unera arte lanean aritu zen artistaren obra aldarrikatu du.
2023/11/18 - 12:22
'Bere obra aitortzea da Agustin Ibarrolari egin diezaiokegun omenaldi handiena''
Jose Ibarrola margolari eta Agustin Ibarrolaren semeak uste du "garrantzitsuena" artistak utzi duen ondarea dela. Hil-kapera asteburu osoan egongo da irekita, eta errautsak Omako basoan zabalduko dituzte.
2023/11/17 - 14:17
Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da
93 urte zituela zendu da artista basauriarra, Galdakaoko Ospitalean. Bizitza osoa arteari lotuta, senideek azaldu dute azken egunera arte jardun duela inspirazio iturri emankorrarekin, lanean, Omako baserrian. Erakunde eta norbanako askok euren atsekabea agertu dute heriotza honen aurrean.
2023/11/17 - 10:12
Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da 93 urte zituela
Eskultore eta margolaria goizaldean hil da Galdakaoko Ospitalean. XX. mendeko euskal artista garrantzitsuenetako bat izan da. Omako Basoa da bere lanik enblematikoena.
2023/10/27 - 14:38
Omako baso berria zabalik dago jada, Kortezubin
Agustin Ibarrolak 80ko hamarkadaren hasieran margotutako basoaren erreplika bat da. Jatorrizko zuhaitzak gaixotasun batek jo zituen, eta basoa itxi behar izan zuten.
2023/10/27 - 12:27
Ireki dute Omako baso berria
Agustin Ibarrolaren lana oinarri duen aire libreko artelana ondoko pinudi batean margotu dute, Kortezubin bertan. Bisitak egin ahal izateko erreserba egin behar da aurrez.
2023/10/27 - 09:52
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, EAEko 2024ko Aurrekontuak eta Omako baso berria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/08 - 17:39
Omako baso berria nola margotzen duten ikusiz gozatzen ari dira bisitariak
Agustin Ibarrolaren artelana lekuz aldatzen ari dira; iaz zati bat zabaldu ondotik, bigarren zatiaren margoketa lanak hasi dituzte orain eta bisita gidatuak antolatu dituzte, margolarien lana bertatik bertara ikusteko. Uda amaieran bukatuta egongo da kilometro bateko ibilbide artistikoa.
2023/04/01 - 11:39
Omako basoa berriz margotzeko lanak ikus daitezke bisita gidatuetan, gaurtik aurrera
Egunero bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte. Kortezubiko (Bizkaia) inguru artistikoa urrian zabalduko dute berriro, guztiz eraberrituta.
2023/03/28 - 13:27
Omako basoa zaharberritzeko lanei berriz ekin, eta urrian irekiko dute
2022ko udan, lanen lehen fasean, 454 pinu margotu eta gero, 400 gehiago margotuko dituzte orain. Apirilaren 1etik aurrera, bi bisita gidatu izango dira egunero, irailera arte.
2022/07/25 - 14:53
Zabalik da Agustin Ibarrolaren Omako Baso berria
Lehengo basoa gaitzak hondatu zuela eta, haren erreplika egiten ari dira Kortezubin bertan. Ekaina amaieran hasi ziren zuhaitz berriak margotzen eta 2023ko irailean amaituko dute. 700 zuhaitz izango ditu Omako Baso berriak, eta prozesua ikusi ahal izango da aurrez erreserbatutako bisita gidatuetan.
2022/07/25 - 14:39
Lehen bisitariak sartu dira dagoeneko Omako Baso berrira
Gaur zabaldu dute Agustin Ibarrolaren Omako basoa. Amaitu gabe badago ere, jada margotuta dauden zuhaitz multzoez gozatu ahal izan dute lehen bisitariek.
2022/07/21 - 17:00
Astelehenean irekiko dute Omako Basoa bisita gidatuentzat
2023ra arte, pintaketa eta atontze lanetan arituko dira, bi epetan, eta gaur bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Basoaren oraingo itxura.
2022/07/18 - 15:23
Omako Baso berrituak 700 zuhaitz hartuko ditu, eta 2023ko irailean egongo da amaituta
Agustin Ibarrolaren sormen lana uztailaren 25ean irekiko dute bertan lanean ari direla oraindik ere, eta bisita gidatuak aurrez erreserbatzen dituztenekin bakarrik egingo dira.
2022/06/25 - 15:45
Omako Baso berria bisitagai izango da, erreserba bidez, uda honetan zehar
Fernando Bazeta zaharberritzaileak gidatutako talde batek lanean dihardu Agustin Ibarrola artistaren margolanak lekuz aldatzeko. Publikorako zabalik egongo da uztailaren 25etik irailera bitartean. 2023ko udarako proiektua bukatuta egotea espero da.
2021/11/11 - 12:38
Irrintzi Ibarrola: "Inork ikusi gabeko altxor asko ditu aitak biltegian gordeta"
Agustin Ibarrolaren semeak kontatu digu aitarengandik batez ere printzipio etikoak ikasi dituela eta oso pozik daudela "Gernica" obra Arte Ederren Museoan dagoelako eta oso gustura Oma-ko baso berria egingo dutelako.
2021/09/24 - 18:23
Ibarrolaren basoa Omako beste pinudi batean margotu eta 2022ko udan zabalduko dute
Baso Margotuaren erreplika egiteko 27 kokapen desberdin aztertu ditu Aldundiak, baina azkenean alboan dagoen lursail bat aukeratu du, Oma haranean, Basobarri mendian.
2021/09/24 - 16:55
Ibarrolaren Omako basoa alboko lurzati batera eramango dute, zuhaitzen egoera txarra dela eta
Agustin Ibarrolak 1980ko hamarkadan egindako Baso Margotua ondoko pinudi batean erreproduzituko da. 2022ko udan zati bat irekiko da eta 2023an irekiko da osotasunean.
2020/02/12 - 15:33
Omako basoaren erreplika egingo dute inguruko baso batean
Agustin Ibarrolak margotu zituen zuhaitzak gaixorik daude eta hiltzen ari dira. Irtenbide gisa Aldundiak inguruko beste baso batean haren errepika egingo du.
2020/02/12 - 14:03
Omako basoaren erreplika egingo dute, jatorrizkoa pinuen gaixotasunak jota baitago
Artistak margotutako pinuak "hiltzen" ari direla eta, itxita dago gaur egun eremua. Bizkaiko ikur bat dela iritzita, Aldundiak beste baso batean egingo ditu margoak, Ibarrola familiak zuzenduta.