Oporrak
2023/04/27 - 17:13
Zer egin behar dut Txernobylgo haurrak hartzeko?
Euskadin eta Nafarroan bizi diren familiek Ukrainako haurrak hartu ahal izango dituzte udan, behar duten lasaitasuna eta segurtasuna emateko. Elkartearen telefono zenbakira deitu edo mezu elektroniko bat bidali besterik ez da egin behar izena emateko.
2023/04/11 - 00:43
Normaltasuna izan da nagusi euskal errepideetan Aste Santuko itzulera operazioan
A-8 autobidean Kantabrian, Bilborako noranzkoan, eta A-15 errepidean Berastegin sortu dira arratsaldean arazoak. Tamalez, bi pertsona hil dira gaur Euskal Herriko errepideetan.
2023/04/10 - 17:15
Azken orduko erreserbei esker, okupazioa ia % 100 izan da
Turismo sektoreak Aste Santuko balantze positiboa egiten du. Milaka turista izan dira Euskal Herrian, eta kaleak, eguraldia lagun, jendez lepo egon dira.
2023/04/06 - 16:18
Historia, natura, artea, gastronomia... Hamaika aukera Aste Santurako
Euskal Herriko barnealdean landa-turismoaz gozatzeko hamaika aukera daude. Hala ere, Aste Santu honetan turistek nahiago izan dituzte landetxeak baino, hiriburuaketa bertako hotelak.

2023/04/05 - 20:43
Auto-ilarak Santurtzi eta Muskiz artean, Kantabriarako noranzkoan
Batez beste, 522.000 joan-etorri espero dira Euskal Autonomia Erkidegora sartzeko eta beste hainbeste irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri egin ziren.

2023/04/05 - 18:57
Auto-ilarak amaitu dira eta normaltasuna itzuli da errepide sare nagusira
522.000 joan-etorri espero dituzte, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko. Iaz, batez beste, 515.000 joan-etorri zenbatu zituzten.
2023/04/05 - 16:28
Hoteletan okupazioa % 90ekoa da; landetxeetan, % 80koa
Lehenengo turistak hasi dira iristen gurera. Gehienak estatutik datoz, batez ere Bartzelona eta Madrildik. Batez ere bi eta hiru eguneko egonaldiak egiten dituzte eta aurreikuspenak onak dira lurralde guztietan.
2023/04/04 - 22:05
Aholkuak Aste Santuan etxeetako lapurretak saihesteko
Hona hemen Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek Aste Santuko oporrei begira etxeetako lapurretak ekiditzeko publikatutako hainbat aholku.
2023/04/04 - 19:56
Hegoaldeko gasolindegirik merkeenak, Aste Santuko oporretan depositua betetzeko
Ibilgailu pribatuarekin egiten diren joan-etorrietan zertxobait aurrezteko modu on bat merkeagoak diren gasolindegietan erregaia hartzea da, aurreikusitako ibilbidean badaude.

2023/03/31 - 16:47
Loiutik 1.500 hegaldi aterako dira gaur eta astelehena bitartean
Joan-etorriak etengabeak izango dira egunotan EAEko aireportuetan. Gaur eta Pazko astelehena izaten dira Bilboko aireportuan hegaldirik gehieneko egunak.

2023/03/15 - 15:43
Euskadiko aireportuek inoiz baino hiri gehiagotara eskainiko dituzte bidaiak uda honetan
Loiuko aireportuak 64 helmuga eskainiko ditu, iazko udan baino 14 gehiago. Forondan, berriz, Ryanerrek inoizko operatibarik zabalena eskainiko du, astean 22 konexio. Hondarribiko aireportuak aste honetan berrezarriko ditu Sevillara, Malagara eta Valentziara hegaldiak.

2022/12/17 - 13:06
Perun harrapatuta zeuden euskal gazteetako batzuk etxera bidean dira
Herrialdeko hainbat aireportu ireki dituzte, besteak beste Cuscokoa, eta atera ezinik zeuden 5.000 turista baino gehiagok bertatik atera ahal izan dute, euskaldunek tartean.

2022/12/13 - 21:50
Zazpi euskal herritar Perun harrapaturik daude
Medikuntza ikasleak dira Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta orain astebete Perurako hegaldia hartu zuten oporretan joateko. Ez zuten espero, ordea, bertara heldu ziren egunean piztutako zalaparta. Cuscon daude, herrialdeko hiri turistikoenean.

2022/12/11 - 09:50
Armiñonen zein Iparraldeko eta Kantabriako mugetan arreta eskatu du Trafiko zuzendaritzak, zubia amaitzean
10 eguneko makro zubian, 400.000 joan-etorri aurreikusi ditu Eusko Jaurlaritzak A-8an, Kantabriako noranzkoan; 240.000, AP-8 autobidean Iparralderantz, eta 255.000, Armiñongo lotunean.

2022/12/05 - 11:38
Urtea lau milioi turisten marka historikoarekin amaitu nahi du EAEk
Javier Hurtadoren arabera, urtarriletik urrira arteko datu ofizialek, 2019koarekin alderatuta, bisitarien kopurua % 10,3 hazi dela adierazten dute. Datu hauekin "turismoa suspertzen liderrak diren erkidegoen artean" kokatu da Euskadi, sailburuare hitzetan.
2022/12/04 - 18:45
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egongo da astelehen honetan
Abenduaren 5 honetan irekita egongo da, Konstituzio Zubiaren harira izan daitezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz. Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita.
2022/12/04 - 15:21
Euskal herritar askoren gotorleku izango da Candanchuko eski-estazioa datozen egunotan
Euskal herritar askoren tokirik kuttunena da Candanchu, Aragoin, Pirinioetako mendi artean dagoen eski estazioa. Akaso, gure hiriburu eta herrietatik nahiko gertu dagoelako, bizpahiru ordutara besterik ez, erraza da belarria jarri eta euskaraz berba egiten entzutea.
2022/12/02 - 15:45
Hotelek eta landetxeek ez dute % 60 baino gehiagoko okupaziorik aurreikusten egun hauetarako
Bi zubi aste berean egotea kaltegarria izan da hostalarientzat. Bisitariak banatu egin dira eta bataz besteko okupazio maila jeitsiegin da.
2022/12/02 - 15:31
Kanariar Uharteak dira datozen egunez gozatzeko helmuga arrakastatsuena
Bidaia agentzietan esan digute pandemia aurreko datuak gainditu dituztela egun hauetan. Gaur Loiuko aireportutik 151 hegaldi daude programatuta. Zubia amaitu arte 1.300 baino gehiago.

2022/12/02 - 13:37
Jaurlaritzak 895.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubi luzean, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan
Bereziki, arretaz gidatzea gomendatzen da puntu hauetan: Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriako mugan.