Zer egin behar dut Txernobylgo haurrak hartzeko?
Chernobil elkarteak Ukrainako gerraren eragina jasan duten haurrak udan aldi baterako ateratzeko programa hasi du. Programa honen helburua, adingabeei, atseden hartzeko aukera ematea da, leku seguruago batean denbora apur bat lasaiago eman dezaten.
Adingabe bat hartu nahi duen familiak Euskadin edo Nafarroan bizi behar du. Eskatzen den baldintza bakarra bizileku seguru eta egokia eskaini ahal izatea da, neska-mutilak uztailean, abuztuan eta, agian, iraileko zati batean hartzeko.
Izena emateko, nahikoa da Chernobil elkartearekin harremanetan jartzea, 670 419 078 telefono zenbakiaren edo chernobil@asociacionchernobil.info helbide elektronikoaren bidez. Elkarteak argi utzi nahi du elkartearekin harremanetan jartzeak ez dakarrela konpromisorik, harrera arrakastatsua izatea helburu duen prozesua abiatu baino ez baitu egiten.