Orio
2023/04/20 - 13:10
Melgosak garbi du udalek "Gogoraren irizpideen arabera" eguneratuko dituztela biktimei buruzko webguneak
Irizpide horiek eta Aranzadirenak bat datozen galdetuta, hauxe esan du: "Gogora da eredua jartzen duena, eta Aranzadi horretara egokitzen da".

2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.

2023/03/19 - 14:49
Jose Ignacio Asensio: "Aniztasuna benetan garesti atera da Euskadin"
PSEk omenaldia egin dio gaur Juan Priede Orioko zinegotzi izandakoari, ETAk hil zuenetik 21 urte bete direnean.

2023/02/23 - 11:55
Amaitu dira auto ilarak AP-8an, Orio parean
Lau ibilgailuk istripua izan dute eta bi lagun Donostia Ospitalera eraman dituzte arin zaurituta. Gutxienez, bost kilometroko auto ilarak sortu dira.

2023/02/23 - 11:32
Auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean AP-8 autobidean, Orion izandako istripu baten eraginez
07:30ean izanda istripua eta lau ibilgailuk talka egin dute. Hainbat pertsona arin zauritu dira eta Donostia Ospitalera eraman behar izan dituzte. Ibilgailuak kendu dituzte eta trafikoa normaltasunera itzultzen ari da.
2023/01/17 - 12:37
Euskotrenen zirkulazioa berrezarri dute Usurbil eta Orio artean, zuhaitz bat erori ostean
Euskotrenek jakitera eman duenez, gaur goizeko lehen orduan haize-bolada bortitzen ondorioz zuhaitz bat erori da katenariaren gainean, Usurbil eta Orio artean.
2023/01/16 - 22:57
Alerta Bizkaiko ibaietan: Butroek eta Gobelak uholde txikiak eragin dituzte Mungian eta Getxon
Sondikan, hainbat ume ebakuatu behar izan dituzte ur-poltsa batean harrapatuta geratu den autobus batetik. Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).

2022/12/17 - 21:36
Bruselak ezarritako debekuaren aurrean, Euskadiko angula arrantzaleak haserre azaldu dira
Angulak atsegin hartzeko edo dibertimentuz arrantzatzea debekatuta egongo da datorren hiletik aurrera. Ez da gauza bera gertatuko, ordea, ondoko erkidegoetan, Kantabrian edota Asturiasen, esaterako. Euskadiko angula arrantzaleek protesta egin dute arratsaldean Orion.
2022/11/12 - 23:25
Orion desagertutako 58 urteko gizona onik aurkitu dute
Larrialdi Zerbitzuek amaitutzat eman dute atzo goizetik desagertuta zegoen gizonaren bilaketa.

2022/10/12 - 17:26
Bakarkako lehen diskoa kaleratu du Esti Markezek: ''Hitzekin Jolasean''
Bide berri bati ekin dio Aiako 23 urteko abeslariak, Mikel Markez aitarekin hainbat urtez aritu ostean. Askotariko estiloak uztartzen dituen lana kaleratu du, eta "pozik eta gogotsu" ekin dio aurkezpen birari. Diskoa labetik atera berritan, bere lehen bizipenak azaldu dizkio eitb.eus-i.
2022/09/27 - 16:43
Orioko tren geltokian telefono more bat jarri du Euskotrenek emakumeen segurtasuna bermatzeko
Bi hilabete daramatza telefonoak Orion eta momentuz ez da deirik jaso. Genero ikuspegitik bultzatutako ekimena bada ere, telefonora edonork deitu ahal izango du bere burua arriskuan ikusten badu.

2022/09/25 - 16:45
Itxita egon ohi diren lekuak ikusgai izan dira Oteiza Museoan
Asteburuan Ondarearen jardunaldiak egin dituzte Museoan. Hau horrela, normalean itxita egoten diren tokiak zabalik izan dituzte bisitariek. Orioko eskultore handiaren arrastora gerturatzeko modu berri bat izan da.
2022/08/14 - 15:24
Bi gizon atxilotu dituzte Orion bi pertsonari arma zuriarekin eraso egitea egotzita
Biktimetako batek zauri larriak ditu. Dirudienez, taberna batean izandako borrokaren ondoren jazo da erasoa.