Orio
2024/02/02 - 06:16
Orioko Ikastolako jangelan soberan geratzen den janaria herritarren eskura jarri dute doan
Orioko Herri Ikastolak Zero Zabor jarri du martxan, jangelatik zaborretara doan janaria aprobetxatzeko proiektu solidarioa. Mundu guztiari zuzendutako zerbitzua da, doakoa, eta eraikinaren sarreran jarri duten salmenta makina batean eskuragarri daude janariz betetako ontzitxoak.
2024/01/18 - 20:32
Txorierriko errepidea ireki dute berriro, lau orduz itxita egon ostean istripu batengatik
Kamioi batek guraizea egin du N-637 errepidean, Zamudion, Barakaldorako noranzkoan, eta errepidea olioz bete du. 15:00ak inguruan izan da istripua. Gainera, AP-8an, eguerdian, autobus batek su hartu du.
2024/01/18 - 16:30
Autobus batek su hartu du AP-8an, Orio parean
Matxura batek eragin du sutea eta autobidea itxi behar izan dute 33. kilometroan. Lau kilometro arteko auto-ilarak izan dira. (Bideoa: Xabier Bastida Alzuru)
2023/12/22 - 16:19
Zauritu larri bat eta auto-ilarak izan dira arratsaldean A-8an, ia aldi berean izandako bi istripuren ondorioz
Bi istripu izan dira ia aldi berean (13:20 aldera) AP-8 autobidean, bata Galdakaon (Bizkaia) eta bestea Orion (Gipuzkoa). Ezbeharren ondorioz, hainbat errei itxi behar izan dituzte, eta auto-ilarak sortu dira.
2023/11/29 - 13:06
13 ibilgailuren arteko istripu batek auto ilara luzeak sortu ditu AP-8 autobidean, Orio parean
07:45ean jazo da hainbat ibilgailuren arteko ezbeharra, eta bi errei itxi behar izan dituzte. 12:00etarako autobidetik kendu dituzte auto guztiak.
2023/11/29 - 09:45
Auto-ilara luzeak AP-8an, Orio parean, hainbat autoren arteko istripu baten ondorioz
Bost ibilgailuk talka egin dute 07:45ean AP-8an, Orio parean, Kantabriarako noranzkoan. Talkaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte eta lau kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/09/29 - 11:54
Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok talka eginda
Ezbeharra 07:30ean gertatu da, eta ilara luzeak sortu dira Irungo noranzkoan. Bi ordu pasatxo igaro ondoren zabaldu dute berriro autobidea, eta zirkulazioa bere onera etorri da.
2023/09/29 - 11:22
Pertsona bat zauritu da AP-8an, Usurbil parean, hainbat autok izandako istripuan
Lau ibilgailuk talka egin dute gaur goizean AP-8an, Usurbil eta Orio artean, Irungo noranzkoan. Gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dute. Anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du.
2023/09/23 - 12:52
Nerea Arriaga: "Zinemaldikoa inoiz bota dudan irrintzirik garrantzitsuena izan da"
2023ko Zinemaldiko irekiera ekitaldia irrintzi batekin hasi da. Nerea Arriaga oriotarrak bota du irrintzia. Kontatu duenez, urduri zegoen hasieran, mundu osoan entzungo baitzen irrintzia.
2023/08/30 - 15:00
Elikagai freskoen vending makinak: betiko negozioen ordezko ala osagarri?
Orioko Kepa Loidi harategiak 24 orduz martxan dagoen salmenta automatikoko hozkailu bat jarri zuen iazko azaroan, aurrez aurreko zerbitzua osatzeko. Astelehenetik ostegunera arratsaldez denda ixten badute ere, bezeroari zerbitzua ematen jarraitzen dute erakusleihoan jarritako vending makinari esker
2023/08/04 - 22:02
Bost autok eta bi kamioik istripua izan dute Orion, eta auto-ilara luzeak dira AP8 autobidean
Ezbeharra 19:05ean gertatu da. Hasiera batean, AP8 autobidea itxi behar izan dute, bi erreiak Iruneko noranzkoan. Dagoeneko erreietako bat berriro zabaldu dute Irungo noranzkoan.
2023/08/02 - 17:32
Antilla hondartzatik ihes egin du jendeak haize aldaketaren ondorioz
Orioko (Gipuzkoa) hondartzan uda giroaz gozatzen ari zirenak babesleku bila irten dira, 15:00ak aldera, eguraldia aldatu denean.
2023/07/18 - 17:06
Parapentean bota da Arce (PP) emakumeek guztiarekin ahal dutela aldarrikatzeko
Joana Arce Kongresurako PPren Gipuzkoako hautagaiak esan du helmuga "Madrilera, Diputatuen Kongresura, iristea" dela, eta gaineratu du hemengoa defendatzeko ez dela abertzalea izan behar.
2023/06/28 - 12:57
"Anjel Lertxundi ez da inoiz konformatu eremu bakarrean edo aukera literario bakarrean geratuta"
Ostegun-ostiraletarako, "Anjel Lertxundi: idazlea eta obra" udako ikastaroa antolatu du EHUk Donostian, Miramar jauregian. Bi egunez, Lertxundiren obra oparo eta aberatsa aletuko dute hainbat adituk, hamaika ikuspegitatik. Alex Gurrutxaga mintegiaren zuzendariarekin hitz egin dugu.
2023/06/22 - 21:17
Orioko hondartzan bainatzeko debekua kendu dute; Zumaian, ordea, ez
Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate- irizpideak betetzen dituela urak, eta beraz, bainatzeko debekua altxa egin da.
2023/06/17 - 11:17
Donostian desagertutako gizonarena da atzo Igeldo pareko uretan agertu zen gorpua
19:00ak aldera aurkitu zuten atzo gorpua bilaketa taldeek, kostaldetik 400 metrora. Bestalde, emakume baten gorpua aurkitu zuten goizean Ulia mendian.
2023/06/17 - 01:03
Gizon baten gorpua erreskatatu dute Donostia eta Orio arteko uretan, kostaldetik 400 metrora
Laketontzi bateko tripulatzaileek gizonaren gorpua aurkitu dute 19:00ak aldera. Ondoren, Guardia Zibilaren patruila bat bertara hurbildu da, eta gorpua jaso eta Pasaiako portura eraman du. Handik Auzitegiko Zerbitzu Anatomikora eraman dute, identifikatzeko.
2023/06/08 - 16:34
Itsasoak aztertzeko punta-puntako teknologia egiten da Euskadin
Orioko Branka enpresa punta-puntako teknologia duen ontzi bat eraikitzen ari da itsasoa ikertzeko: eguraldia, korronteak... Pasaiako Azti teknologia zentroan, aldiz, ur azpiko ibilgailu autonomoa estreinatu dute.
2023/05/24 - 15:56
Miriam Garcia: ''Beharrezkoa zen urgentziaz erreparazio fase bat martxan jartzea''
Herritarrak artatzeko bulego berezia jarri dute abian Orion iragan asteko hilketaren ondotik. Miriam Garcia Orioko Ahalduntze Eskolako arduradunak aitortu du oriotarrak "shock" egoeran daudela eta Lourdesez gain herrian beste biktima asko daudela.