Orioko hondartzan bainatzeko debekua kendu dute; Zumaian, ordea, ez
Osakidetzak ekainaren 20an egindako uraren analisiaren ondoren, Orioko (Gipuzkoa) Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, Enterococcus intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate-irizpideak betetzen dituela urak, eta, hori dela eta, bainatzeko debekua altxatu dute, Orioko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.
Zumaian, aldiz, bandera gorria dute oraindik, bertako Udalak agiri batean azaldu duenez. Horrela, Santiago hondartzan eta ibaian bainuak debekatuta jarraitzen du, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak ez betetzeagatik. Itzurunen ere dute bandera gorria, uraren kalitatea dela-eta.
Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Itzurun eta Santiago hondartzetako uretan E. coli bakterioaren onartutako maila gainditu da; ondorioz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraituz, bainua eta uretako bestelako jarduerak debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein ibaian.
Bainatzea debekatuta dago Bizkaiko hamaika hondartzatan
Gainera, bainua debekatuta dago gaur Bizkaiko Areeta, Arrigunaga, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintza, San Antonio, Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri hondartzetan, bandera gorria baitago bertan, Gurutze Gorriak emandako datuen arabera.
Gainera, Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil, Bakio, Laidatxu, Toña eta Laidako hareatzetan bandera horia dago; beraz, uretan kontuz ibiltzeko gomendatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrantza-sektoreak belaunaldi-erreleboa behar du
Euskararen alde larunbatean Baionan izango den manifestazioak babes zabala eskuratu du
Olatuak lau metrora iritsiko dira ostegunean, eta hainbat pasealeku itxi beharko dituzte Donostian
Topo berriak bere lehen bidaia egin du, herritarrei ateak ireki baino 72 ordu lehenago
Auzitegi Nazionalak onartu egin du bi emakumek Julio Iglesiasen aurka sexu erasoagatik jarritako kereila
Nafarroako Gobernuak berriz lizitatuko du Belateko tunela amaitzeko lanen idazketa eta zuzendaritza, 1,7 milioi euroan
Sutea piztu da Lasarteko Zapategi kaleko etxebizitza batean
GTA VI argitaratzearekin batera, handitu egin da lanera joango ez diren beharginen kopurua
Bi adin txikiko eta bi emakumez osatutako familia bat etxegabetu dute Santutxun