Orio
2022/07/27 - 13:43
Bederatzi kilometroko auto-ilarak A-8an, Orion izandako istripu batengatik
Hiru lagun zauritu dira, eta zazpi ibilgailu izan dira tartean, asteazken honetako goizean. Ezbeharra Irunerako noranzkoan jazo da. Drone batek airetik hartu ditu auto-ilaren irudiak.
2022/07/27 - 12:51
Amaitu dira auto ilarak A-8an Orion, Donostiarako noranzkoan, 7 ibilgailuren arteko istripu baten ondoren
Hiru zauritu osasun zentrora eraman dituzte. Bi errei itxi behar izan dituzte.
2022/07/05 - 23:24
51 urteko kamioi-gidari bat hil da Orioko ordainlekuaren parean istripua izan ondoren
Ibilgailua bidetik atera da ordainlekutik metro gutxira, eta su hartu du. Guztiz kiskalita geratu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
2022/06/29 - 16:39
Ukrainatik etorritako 100 haur errefuxiaturentzat udalekuak egingo dira Gipuzkoan
5 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteentzat izango dira. Udaleku irekiak Ukraina-Euskadi elkarteak Donostian duen egoitzan egingo dira eta itxiak Orioko Txurruka aterpetxean. Bietan interpreteak izango dituzte.
2022/06/25 - 20:14
Honela kontrolatzen da kostaldeko ura mikroalga toxikoek gainezka egin ez dezaten
Alga horiek direla eta, Donostiako eta Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan zituzten iaz. Aurten, ikerketa berezia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, URAk eta EHUk alga horiek noiz eta nola ugaritzen diren kontrolatzeko.
2022/05/19 - 20:41
Emakume saregileek eta enpaketatzaileek erretiroa lau urte lehenago hartu ahal izango dute
100 emakume inguru baino ez dira geratzen aipatutako lan horiek egiten, eta Edurne Salaberria Hondarribiko saregileak adierazi duenez, neurri honek "gazteak erakartzeko" balio dezake, sektoreak beste arazo batzuk ere badituen arren.
2022/04/08 - 16:57
9. etapan, Gipuzkoako bazterrak hitzekin lotuko ditu Korrikak
Arratsaldeko 16:00etatik aurrera Urola Garaira joko du Korrikak. Ondoren, Goierrin sartuko da. Iluntzean, atzera berriz Tolosaldera. Gauerdi partean Nafarroa iparraldera egingo du salto.
2022/04/08 - 10:58
Jendetza bildu da goizaldean Orion Korrikari harrera egiteko
Gauerdian sartu da Korrika Gipuzkoan Mutrikutik. Urola Kostako herrietan milaka pertsona atera dira kalera goizaldean Korrikari ongietorria egiteko.
2022/04/08 - 08:10
Korrika, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa ia osotik igaroko da gaurkoan, Debabarrenetik hasi, eta Urola, Donostia-Beterri, Tolosaldea eta Goierri zeharkatuko baititu.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/03/21 - 16:58
Asteartean ere ez dira itsasoratuko baxurako arrantza-ontziak, eta egunez egun aztertuko dute egoera
Une honetan, antxoaren eta berdelaren kanpainetan murgilduta daude baxurako euskal arrantzaleak.
2022/03/19 - 22:11
Juan Priede oroitzeko lore eskaintza, ETAk Orioko zinegotzia hil zuenetik 20 urte bete diren honetan
Duela 20 urte ETAk hil zuen Juan Priede zinegotzi sozialista gogoratu dute larunbat honetan Orion. Haren oroimenez, lore eskaintza egin dute, hilerrian. Ekitaldian, Juan Priede zenaren senitartekoen alboan, Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia izan da.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/03/01 - 09:33
Orioko Katxiña Upategiak eta Kanpezuko Arrea! jatetxeak bigarren Repsol Eguzkia saria jaso dute
Repsol Gidaren saria jaso dute, halaber, Gipuzkoako Ama eta Narru jatetxeek, Bizkaiko Gotzonek, Jauregibarriak, La despensa de Etxanobek eta Remenetxek eta Arabako Keak.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.