Osakidetza
2024/07/11 - 19:11
Zerbitzuari eutsita ''pozarren'', jasotako babesa eskertu dute Basurtuko kardiologokoek
Eusko Jaurlaritzak Basurtuko kardiologia zerbitzua zabalik mantentzea erabaki duela jakin ondoren, Jesus Daniel Martinez Alday medikua "pozarren" agertu da. Eskerrak eman dizkie herritar guztiei emandako babesagatik, eta Jaurlaritzako kudeatzaile berriek erabakia azkar hartu dutela nabarmendu du.
2024/07/11 - 18:20
Akordio konkreturik gabe herri-itun handiak lortzea zaila iruditzen zaio Sumarri
Alba Garcia Sumarren lehendakarigaia eta Jon Hernandez legebiltzarkidea hartu ditu gaur lehendakariak. Bihar PP eta PSE-EEren txanda izango da.
2024/07/11 - 15:51
Osasun publiko "indartsuagoa" eta pribatuaren gainetik jarriko dena eskatuko dio Sumarrek lehendakariari
Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak bilera egingo du gaur Imanol Pradales lehendakariarekin. Osasun publikoa eta etxebizitza politikak izango dituzte hizpide, besteak beste. Oraingoz, Hernandezek ez du "aldaketa handirik" ikusi Pradalesengan.
2024/07/11 - 13:31
''Bihotzeko kirurgiarako lortutako akordioak segurtasun eta kalitate handiagoa ematen dio pazienteari''
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila pozik agertu da gaur Bizkaian bihotz-kirurgiako zerbitzu bakarra sortzeko lortutako akordioarekin. Zerbitzu horrek bi egoitza izango ditu Basurtuko eta Gurutzetako unibertsitate-ospitaleetan.
2024/07/10 - 15:50
120.000 pertsona Osakidetzako espezialista batek artatzeko zain daude Euskadin
Horrez gain, beste 23.328 pertsona ebakuntza kirurgiko baten zain daude, eta horietatik 400ek sei hilabete baino gehiago daramate ebakuntza horren zain.
2024/07/08 - 15:05
Pradalesek "aukera" ikusten du alderdien bileran sortan osasunaren inguruko herri ituna lortzeko
Lehendakaria "itxaropentsu" agertu da indar politikoek "euren interesak alde batera utzi" eta Osakidetzaren inguruan itun bat erdietsiko dutelakoan.
2024/07/08 - 14:49
Imanol Pradales: ''Osasunaren aldeko itun bat lortzea izango da bilera-sortaren lehentasuna''
Metro Bilbaok Sopelan dituen tailerretan izan da lehendakaria astelehen honetan, eta alderdi politikoekin laster izango dituen bilerak izan ditu mintzagai.
2024/07/08 - 12:47
Martinezek "kalitatezko lehen mailako arreta" bermatu nahi du, osasun sistema indartsua edukitzeko
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak esan du lehentasuna "profesionalei entzutea" dela, ondoren erabaki egokiak hartzeko.
2024/07/08 - 12:27
Martinez: ''Osasun sistema indartsua izateko kalitatezko lehen mailako arreta izan behar dugu''
Alberto Martinez Errepelegako anbulatorioan izan da gaur, Portugaleten, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu gisa egin duen lehen ekitaldian. "Profesionalei entzutera etorri naiz. Gure lehentasunetako bat da ", adierazi du sailburuak.
2024/07/05 - 15:42
Etxebizitza bat eskuratzeko tramiteak arintzeko konpromisoa hartu du lehendakariak euskal udalerriekin
Pradalesek azaldu duenez, euskal erakundeekin koordinatuko dira legealdi honetan neurri zehatzak garatzeko eta euskal herritarrentzat lehentasunezkoa den gai honi irtenbideak emateko.
2024/07/01 - 15:26
Bizkaiko emaginek lehen greba eguna egin dute 200 profesional gehiago behar direla ohartarazteko
Greba egunak % 80tik gorako jarraipena izan du, SATSE sindikatuak jakitera eman duenez. Halaber, gaurko ezarri dituzten gutxieneko zerbitzuei esker, erditze unitateetan "ohi baino emagin gehiago" daudela deitoratu du. Osasun Sailaren arabera, aldiz, grebaren jarraipena % 26,75ekoa izan da.
2024/07/01 - 09:56
Bizkaiko emaginek greba eguna dute gaur "langile falta larria salatzeko"
Bizkaiko emaginak mobilizatu egin dira azken asteetan jasaten duten egoera salatzeko, eta, hainbatetan, Osakidetzari eskatu diote epe laburreko konponbideak adosteko, uda honetan kalitatezko arreta eman ahal izateko.
2024/06/30 - 14:13
Ireki dute Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua
Pasa den larunbatean jasandako prezipitazio iraunkorrek eragindako kalteak konponduta, Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua ireki dute.
2024/06/30 - 14:12
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua berriro ireki dute, euriak eragindako kalteak konpondu ondoren
Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu du, larunbat goizaldean izandako euriteek eragindako kalteak konpondu ondoren. Zaparrada iraunkorrek larrialdi zerbitzua ixtea eragin zuten.
2024/06/29 - 18:33
Elkarretaratzea Tolosan, eskualdeko herritarrek duten osasun zerbitzua salatzeko
Eskualdeko 10 herritan lau hilabetez zerbitzua kendu dietela salatu dute, eta beste batzuetan murriztu. Horrez gain ordezkapenak ez direla egiten esan dute, eta kezkatuta agertu dira datorren urtean lehen arretako zenbait mediku jubilatuko delako.
2024/06/29 - 16:06
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita, euriaren eraginez erizaindegiko sabaia kaltetu ondoren
Inor ez da zauritu, eta larrialdietan zeuden pazienteak ospitaleko beste gune batzuetara lekualdatu dituzte, “berme guztiekin” artatu ahal izateko.
2024/06/29 - 16:06
Horrela iragazi da ura Mendaroko Ospitaleko erizaintzako kontrolera
Mendaroko Ospitaleko larrialdi zerbitzua itxita dago larunbat honetan, azken orduotako prezipitazio iraunkorren eraginez erizaintzako kontrolaren sabaia ura iragazita kaltetu ostean.
2024/06/27 - 23:34
''Urte beteko epea beharko da Osakidetzan lehen emaitzak ikusten hasteko''
Lehendakari izendatu eta aste batera lehen elkarrizketa eman dio Imanol Pradalesek EITBri. Bere gobernuaren egitasmoak xehetu ditu eta "gizarteak eskatzen duenaren araberako Gobernua" osatu duela azaldu du.
2024/06/26 - 14:47
EAEko hamar herritarretik zazpik espero dute Jaurlaritza berriak politikak "asko edo dezente" aldatzea
Deustobarometroaren azken inkestaren arabera, osasun-arreta eta bizitzaren kostua dira euskal herritarren kezka nagusiak. Nabarmentzekoa da Osakidetzaren batez besteko balorazioa 10etik 4,4 puntukoa dela, azken hamarkadako baxuena.
2024/06/25 - 22:24
Bizkaiko emaginak grebara joango dira uztailaren 1ean, udan zerbitzua murrizten dela salatzeko
Satse sindikatuaren arabera, belaunaldien arteko errelebo faltak eta plaza kopuru eskasak emaginaren eta erabiltzailearen arteko ratio "desegokia kronizatzen dute".