Osasun larrialdia
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez
2022/01/17 - 14:22
78 pertsona hil dira EAEn covid-19ak jota aurreko astean
Oinarrizko erreprodukzio tasak (R0 indizea) beherantz egin du beste behin, eta 0,83an dago. Erietxeetako egoera ez da hobetu; aitzitik, ZIUetan kaskartu egin da, 142 gaixo baitaude larri (ostegunean 136 ziren).
2022/01/13 - 19:20
Pertsona immunodeprimituei covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia emango zaie
Osasun Publikoaren Batzordeak azaldu duenez, azkeneko dosia hartu zutenetik bost hilabete igarotzen direnean jasoko dute laugarrena.
2022/01/13 - 17:06
Azkoitia, Bergara, Ordizia, Urretxu eta Tolosa dira EAEn 9.000 kasuko intzidentzia gainditu duten udalerriak
Arabak eta Bizkaiak ez dute 9.000 kasuko intzidentziara heldu den udalerririk, nahiz eta Abadiño, Berango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Sopela nahiko gertu dauden.
2022/01/13 - 15:14
R0 adierazlea 0,92ra jaitsi da EAEn, hiru hilabetez 1etik gora egon ostean
14 eguneko intzidentzia-tasa metatuak ere behera egin du lehen aldiz urritik hona, baina oso altu jarraitzen du, 6.936,7 kasukoa baita. Ospitaleetako presioa ere altua da, eta guztira 943 pertsona daude ospitaleratuta.
2022/01/13 - 10:07
Espainiako Gobernuak covid-19aren kontrako Pfizerren botika berria erosteko prozesua aurreratu du
Entsegu klinikoetan egiaztatu dutenez, Paxlovid izeneko antibiralak ia % 90ean murriztu ditu ospitaleratzeak eta heriotzak. Dena dela, Europako Sendagaien Agentziaren oniritziaren zain dago.
2022/01/11 - 12:54
Ospitaleetako presioak EAEn bere horretan jarraitzen du, 139 pertsona baitaude ZIUetan eta 792 gela arruntetan
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 6.844,35 kasukoa da. Atzo 11.923 kasu positibo atzeman zituzten eta 29.158 proba diagnostiko egin ziren.
2022/01/10 - 21:15
Osakidetza kolapsatuta dagoela aurpegiratu dio oposizioak Gotzone Sagarduiri
20 egun dira Gotzone Sagardui Legebiltzarreko osasun batzordean pandemiaren inguruko azalpenak ematera azkenekoz joan zela. Egoera asko okertu da harrezkero eta oposizioak sailburuaren kudeaketa auzitan jarri du gaur. Osakidetza kolapsatuta dagoela aurpegiratu diote.
2022/01/10 - 17:21
Bilbok eta Donostiak 6.000 kasuko intzidentzia gainditu dute
Ostegunekoak baino okerragoak dira gaurko datuak EAEko hiriburuetan. Gasteiz ez da oraindik 6.000 kasuko langara iritsi, baina 5.545ean du astelehen honetan intzidentzia Arabako hiriburuak (Bilbok 6.422an eta Donostiak 6.543an).
2022/01/10 - 15:23
50 pertsona hil dira covid-19ak jota aurreko astean
Osakidetzako ZIUetan 142 gaixo dituzte jada, eta 796 pertsona daude ospitaleetako gela arruntetan. Erietxeratutakoen kopurua pandemia osoko altuena da. Albiste positibo bakarra R0ak eman du, 1etik gertu baitago.
2022/01/10 - 15:20
Ziurgabetasunez betetako eguna izan da ikastetxeetan Gabonetako oporren osteko lehena
Opor osteko lehen egunean ez dira haurrak izan eskolara bueltagatik urduri zeuden bakarrak. Azken asteetako osasun egoera ikusita, hainbat gurasok seme alabak ez bidaltzea erabaki duten bitartean, beste batzuk ez dute zalantzarik egin.
2022/01/10 - 14:40
Osakidetza astelehen honetan hasi da 40 urteko pertsonei errefortzu dosirako hitzordua ematen
12 urtetik gorakoen % 46k hartu dute jada dosi osagarria, txertaketa buletinak zehaztu duenez.
2022/01/10 - 12:31
Antigeno testen prezioak kontrolatuko direla iragarri du Pedro Sanchezen
Pedro Sanchezek iragarri duenez, Espainiako Gobernuak antigeno testen prezioak kontrolatzeko asmoa du. Horretaz gain, urtarrilean Pfizerren antibiralaren 344.000 dosi erosiko dituzte.
2022/01/10 - 12:31
Espainiako Gobernua plan bat prestatzen ari da koronabirusari gripeari bezala aurre egiteko
Koronabirusa arnas gaixotasun gisa hartzeko asmoz, Pedro Sanchezen Exekutiboa plan bat prestatzen ari da. Horrek, praktikan, kasuen zenbaketa zehatza alde batera utzi eta gaixotasuna nola hedatzen den aztertzea ekarriko luke, besteak beste.
2022/01/10 - 12:10
Idoia Mendiak uste du ''ona'' litzatekeela telelana bultzatzea, ''pandemiaren gailurra gainditzeko''
Lan eta Enplegu sailburuak uste du posible den lanpostuetan telelana bultzatu beharko litzatekeela, omikron aldaerak eragindako seigarren olatu hau pasa bitartean.
2022/01/10 - 11:34
Farmaziako test batean positibo ematen duenak isolatu egin beharko du, Osakidetzari jakinarazi gabe
Hemendik aurrera, farmazian erositako antigeno probat batean positibo ematen duenak etxean isolatu beharko du eta ez dio Osakidetzari jakinarazi beharko. Sintomak okertzen badira, Lehen Arretan artatuko dute.
2022/01/10 - 11:18
Farmaziako test batean positibo ematen duenak bakartu egin beharko du, baina ez du jakinarazi beharko
Orain arte, farmaziako antigeno-proba batean positibo ematen zuenari osasun-sistemari jakinarazteko eskatzen zitzaion, Osakidetzaren webguneko formularioaren bidez.
2022/01/10 - 11:05
Bi hildako, 25 ospitaleratu, horietako hiru ZIUn, eta 2.246 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Positibotasun tasa % 59,6an kokatu da. Egun 250 pertsona daude Foru Erkidegoko ospitaleetan koronabirusarekin, horietako 31 ZIUn.
2022/01/07 - 09:03
Ez da azkena, eta, agian, ezta arinena ere
Birusaren azken zartako handia izan litekeela, covid-19a gripearen tankerako gaitz endemiko bihur litekeela… baikortasunez esaten duten ahotsak zabaldu dira azkenaldian. Aurreikuspen pandemiko horien aurrean, adituengana jo dugu 2022 hau nolakoa izango den argitu nahian.
2022/01/06 - 13:29
EAEko intzidentzia 6.000 kasutik gertu dago, baina R0ak beheranzko bidea hartu du
ZIUetako presioa apur bat samurtu azken buletinarekin alderatuta, eta 122 gaixo daude larri, astelehenean baino 10 gutxiago. Dena dela, gora egin du ospitaleetako gela arruntetan daudenen kopuruak: 631 dira orain.