Espainiako Gobernuak covid-19aren kontrako Pfizerren botika berria erosteko prozesua aurreratu du
Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak iragarri duenez, Exekutiboak aurreratu egin du covid-19aren kontra Pfizerrek prestatutako botika berria erosteko prozesua. Urtebeteko epean 344.000 sendagai erostea da Osasun Ministerioaren asmoa.
"Oso albiste ona da, birusaren kontrako borrokan beste arma bat izango baitugu", azpimarratu du Dariasek. Ministroak azaldu du entsegu klinikoetan egiaztatu dutela Paxlovidek % 89 murrizten dituela ospitaleratzeak eta heriotzak (probak plazeboarekin alderatu dituzte, sintomak agertu eta hiru egunean).
Europako Sendagaien Agentziak (EMA) 2021eko azaroaren 19an ekin zion botika aztertzeari, eta datozen asteetan espero da oniritzia, ministroaren hitzetan.
Sendagai eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia arduratuko da farmakoa modu berdinzalean eta kontrolatuan banatzeaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zeinekin geratzen zara?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon