Osasunbidea
2021/09/14 - 13:30
Indurainek neurriak malgutzearen alde egin du: "Aurrerapauso zuhurra da, baina koherentea"
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak herritarren txertaketaren garrantzia azpimarratu du, covid-19ak eragindako heriotzen % 95 eta ZIUetako ospitaleratzeen % 70 baino gehiago saihestu dituelako.
2021/09/14 - 09:26
Azterlan batek dio momentuz ez dela beharrezkoa errefortzuzko txertaketa orokor bat egitea
Adituen arabera, azkenean hirugarren txertoak jartzen badira, onurak arriskuak baino handiagoak izango diren zirkunstantziak eta biztanle-talde zehatzak identifikatu beharko dira.
2021/09/13 - 19:48
Nafarroak ostalaritzaren eta gaueko aisialdiaren ordutegiak luzatuko ditu ostiralean
Gainera, gazteen lonjak zabaltzea, garraioaren aforoak handitzea eta kanpoaldean gehienez 10 pertsona biltzeko muga kentzea planteatu du Foru Gobernuak.
2021/09/13 - 10:14
Positiboen kopuruak behera egin du Nafarroan, baina lau pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan
Denera, 39 kutsatu berri hauteman dituzte, eta 65 pertsona daude ospitaleetan; horietatik, 20 ZIUetan.
2021/09/12 - 15:38
Neurrien arintzean "presarik ez" izateko eskatu du Zubiak
"Txertoari esker" pandemiak nabarmen hobera egin badu ere, Donostiako ZIUko buruaren hitzetan, oraindik, badira bi neurri mantendu beharko liratekeenak: musukoak toki itxietan eta murrizketak gaueko aisialdian.
2021/09/12 - 11:23
55era igo dira Nafarroan atzemandako covid-19 positibo berriak
Kasu gehien izan dituen eremua Betelu izan da, sei, eta Cascante eta Arrotxapea auzoetan bost kasu izan dira, hurrenez hurren. Aurreko astean baino % 35,6 kasu gutxiago izan dira oraingoan.
2021/09/11 - 11:21
Positibo berriek 50eko langatik behera jarraitzen dute Nafarroan
Atzo covid-19aren 46 kasu berri erregistratu ziren, aurreko egunean baino bi gutxiago, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera.
2021/09/10 - 14:14
48 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, asteko daturik txikiena
Ekainaren amaieratik atzemandako bigarren kutsatze kopuru txikiena ere bada ostegunekoa.
2021/09/09 - 13:07
Pertsona immunokonprometituei dosi gehigarri bat emateko lanean ari da Nafarroa
Santos Indurain Osasun sailburuak adierazi duenez, dagoeneko zerrendak eta txertaketa antolatzen ari dira.
2021/09/09 - 09:45
Berriz ere gora egin dute positiboek Nafarroan, eta 80tik gora dira
Asteartean baino 28 kutsatze gehiago atzeman dituzte asteazkenean, 53 kasu hauteman baitzituzten bezperan.
2021/09/08 - 22:45
Paziente onkologikoak eta immunodepresiboak hirugarren dosia jasotzen hasiko dira ostegunetik aurrera
"Prozedura erkidegoek zehaztuko dute", eta 100.000 pertsona ingururi emango zaiela uste du Osasun Ministerioak.
2021/09/08 - 10:44
Behera egin dute berriro positiboek Nafarroan, 50en bueltan kokatuta
Gizonezko bat hil da eta zazpi pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan Nafarroan. Guztira, 53 positibo hauteman dituzte.
2021/09/07 - 22:57
Immunodepresio kasu larrietan hirugarren dosia onartu dute
Hala ere, oraingoz herritar guztientzat ez dela hirugarren dosi bat behar berretsi du Osasun Publikoko Batzordeak.
2021/09/07 - 18:06
Nafarroak beheranzko joera hautsi du, bezperako datuak bikoiztu baititu
70 kutsatze berri atzeman dituzte, baina aurreko asteetan zenbatutakoen azpitik daude.
2021/09/06 - 16:08
Hirugarren egunez jarraian behera egin dute kutsatzeek Nafarroan eta pertsona bat hil da
31 positibo berrirekin, ekainaren 27tik atzeman duten kopururik txikiena izan da igandekoa.
2021/09/06 - 12:05
Miren Basaras: ''Txertoaren inpaktua nabarmena izan da uhin epidemiologiko honetan''
Miren Basaras mikrobiologoaren arabera, txertoaren inpaktua nabarmena izan den arren, ez da nahikoa eta neurriak mantendu beharraren garrantzia azpimarratu du.
2021/09/05 - 11:05
59 kasu atzeman dituzte Nafarroan, baina positibotasun tasa % 7,5era igo da
Erietxeetan, bi gaixo berri ospitaleratu dituzte azken orduetan, horietako bat ZIUn. Orotara, covid-19ak jotako 71 gaixo daude Nafarroako ospitaleetan, horietako 24 ZIUetan.
2021/09/04 - 11:01
62 positibo berri, bezperan baino 49 gutxiago, eta hildako bat Nafarroan
Iruñean atzeman dituzte kasu gehien, 13. Bestela, Mendabian eta Valtierran seina kasu berri erregistratu dituzte azken orduetan.
2021/09/03 - 18:54
Nafarroan 111 positibo berri zenbatu dituzte azken orduetan
Kasedan atzeman diuzte kasu gehien, adinekoen zentro batean agerraldi bat izan baita. Atzo 1.395 proba egin ziren, % 8 positiboak. Erietxeratuen kopurua beherantza doa apurka.
2021/09/02 - 13:27
Ez da premiazkoa hirugarren dosi bat jartzea pauta osoa duten herritarrei, EMAren arabera
Hala ere, dosi gehigarriari ateak ireki dizkio, immunitate-sistema ahul duten pertsonen kasuan, organu transplante bat duten herritarrentzat edo ahul dauden adinekoentzat, esaterako.