Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Positibo berriek 50eko langatik behera jarraitzen dute Nafarroan
Atzo covid-19aren 46 kasu berri erregistratu ziren, aurreko egunean baino bi gutxiago, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera.
Emakume bat txertoa jasotzen. Irudia: EFE
Covid-19aren positibo berriek beherakada txiki bat izan dute Nafarroan, 46 kasu berri atzeman baitituzte, bezperako 48 kasuen ostean, Osasun Sailaren behin-behineko datuen arabera.
Horrela, Nafarroa egunero kutsatutako 50 pertsonako langatik behera mantentzen da bigarren egunez jarraian.
Kasu gehien izan dituzten eremuak Milagro eta Arrotxapea auzoa izan dira (lau kutsatu bakoitzean), eta ondoren Antsoain (hiru kasu).
Ostegunean, 48 kasu zenbatu zituzten Nafarroan, lau ospitaleratze izan ziren, hiru ZIUn, eta ez zen hildakorik izan.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ordiziako eraikin batean piztutako sutea ikertzen ari dira
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Behobia-Donostia, emozioz beteriko lasterketa
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Igandeetan, munduko jatetxe onenaren pintxoak denen eskura daude
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Helmugatik aldarera: Behobia-Donostia, ezkontza-proposamenekin borobildua
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Sutea izan da Berako etxebizitza-eraikin batean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
A-15 errepidea moztu dute Areson auto bat kiskali ostean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Emozioz beteriko hasiera Behobia-Donostian, korrikalarien omenezko aurresku eta irrintziarekin
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri dute
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Istilurik gabe igaro da Baionan Jaka Horien mugimenduak deitutako manifestazioa
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Lizarraldeko bizilagunek protesta egin dute "lurraldeari larriki eragiten dioten proiektu-oldearen" aurka
Gehiago ikusi