Oscarrak
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Gehiago ikusi
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
2022/03/28 - 08:22
Will Smithek zaplaztekoa eman dio Chris Rocki, emaztearen itxura fisikoari iseka egiteagatik
Chris Rock agertokira atera da sari bat aurkeztera, eta txantxa bat egin du Jada Pinkett-Smithen buru soilari buruz. Pinkett-Smithek jendaurrean aitortu du alopezia duela eta O 'Neil tenientearekin konparatu du Rockek. Smith agertokira igo da Rocki ukabilkada eman dio.
2022/03/28 - 08:09
Jane Campionek zuzendari onenaren Oscar saria irabazi du ''Power of dog'' lanarekin
Jane Campion zeelandaberritarrak aurreikuspenak bete ditu eta zuzendaritza onenaren Oscar saria lortu du "Power of dog" lanari esker. Duela 28 urte jaso zuen sari berdina "The piano" filmagatik.
2022/03/28 - 06:40
Alberto Iglesias Oscar saririk gabe gelditu da
Laugarrenean ere ezin izan du lortu Oscar saria musikari eta konpositore donostiarrak, eta Hans Zimmerrek eraman du saria, "Dune" filmagatik.
2022/03/27 - 17:47
Kinieletatik kanpo utzi dituzte Alberto Iglesias, Bardem eta Penelope Cruz
Inoiz ez da izan hainbeste hautagai film onenaren Oscar saria irabazteko. 10 dira lehian dauden tituluak. SorpResaren bat egon liteke, baina badirudi "The Power of The Dog"ek eta Jane Campion zuzendariak eskuratuko dituztela sari potoloak. Alberto Iglesias donostiarra kinieletatik kanpo geratu da.
2022/03/27 - 13:43
Oscarren gaua, Alberto Iglesias donostiarra hautagai delarik
Igande honetan, martxoak 27, Oscar sariak banatuko dituzte Hollywoodeko Dolby antzokian. Guztira, 120 hautagai lehiatuko dira 23 kategorietako estatuatxoak irabazteko; tartean, Iglesias, laugarren aldiz.
2022/03/23 - 23:29
Oscar sarietarako alfonbra gorria jarri dute
Oscar Sarien 44. ediziorako alfonbra gorria jarri dute gaur. Zinemaren sarien gala aurrez aurrekoa izango da aurten, martxoaren 27an.
2022/03/14 - 11:39
William Hurt aktorea zendu da
Aktorea 71 urte zituela hil da, familiak ohar labur batean iragarri duenez.
2022/02/08 - 22:07
Alberto Iglesias: 'Ilusio handia egiten dit laugarren izendapen honek'
Alberto Iglesias euskal konpositoreak aitortu du "ilusio handia" duela Oscar sarietarako laugarren izendapena jaso duelako, eta aitortu du nola jaso duen albistea: "Letxuga zati bat nuen ahoan".
2022/02/08 - 16:13
"The power of the dog" filmak lortu du Oscarretarako izendapen gehien
Jane Campionek zuzendutako westernak 12 izendapen bildu ditu Hollywoodeko Akademiaren sarietarako. Alberto Iglesias donostiarra, jatorrizko musika onenaren sarirako izendatuta "Madres paralelas" filmarengatik.
2022/02/08 - 15:22
Alberto Iglesias, Oscarretan izendatuta
Donostiar musikaria soinu banda onenaren saria irabazteko hautagaietako bat da, "Madres paralelas" Pedro Almodovarren filmerako egindako lanagatik.
2021/06/25 - 13:45
Samuel L. Jackson, Elaine May eta Liv Ullmannek ohorezko Oscarra jasoko dute
Gainera, Danny Glover aktoreak Jean Hersholt saria jasoko du, komunitatearekin gizalegez jokatzeagatik. Sariak urtarrilaren 15ean emango dizkiete, ekitaldi soil batean.
2021/05/28 - 16:26
2022ko Oscar sarien gala atzeratu, eta martxoaren 27an emango dituzte
Zinema Arte eta Zientzien Akademiak aurreko ekitaldiko irizpide berberak izango ditu filmak hautatzeko baldintzei dagokienez.
2021/04/26 - 14:10
Glenn Closek irabazi du ''perreo'' onenaren Oscar saria
Glenn Closek zortzigarrenez galdu du Oscarra, baina momentuko tristura alde batera utzi eta "School Daze" filmeko "Da Butt" abestiaren erritmoan dantzatu du.
2021/04/26 - 10:06
2021eko Oscar sarietako alfonbra gorria
Pandemian egon arren, Hollywoodeko izarrak alfonbra gorritik pasa dira aurten ere.
2021/04/26 - 09:53
“Nomadland” nagusi, Oscarren gauean
Doluari eta kapitalismoaren ajeei buruzko lanak eraman du film onenaren saria. Berorren zuzendariak zuzendari onenaren saria irabazi du, eta Frances McDormandek emakumezko aktore onenarena
2021/04/26 - 09:06
Chloe Zhaok zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi du ''Nomadland'' filmagatik
Sari honekin zuzendari txinatarrak historia egin du, kategoria honetan arrakasta lortu duen bigarren emakumezkoa izan baita.
2021/04/26 - 08:48
Anthony Hopkinsek gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du
Oscar saria irabazi duen pertsona adinekoena bihurtu da Anthony Hopkins. Aktore britainiarra ez da "The Father" filmagatik lortutako saria jasotzera joan eta ez du emanaldian parte hartu.
2021/04/26 - 08:40
Oscar sarien 93. edizioaren irabazleen zerrenda
Hauek dira 2021eko Oscar sarien irabazleak, atalez atal.
2021/04/26 - 08:27
Frances McDormandek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du
Frances McDormandek emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi du "Nomadland" lanagatik. "Fargo" eta "Three Billboards Outside Ebbing, Missouri" filmeekin ere lortu zuen saria.
2021/04/26 - 08:12
''Nomadland''ek irabazi du film onenaren Oscar saria
Chloe Zhao zinemagilearen "Nomadland" filmak aurreikuspenak bete ditu eta Oscarretako film onenaren saria irabazi du.