Samuel L. Jackson, Elaine May eta Liv Ullmannek ohorezko Oscarra jasoko dute
Samuel L. Jackson eta Liv Ullman aktoreek eta Elaine May gidoilari eta zuzendariak ohorezko Oscar saria jasoko dute, Hollywoodeko Akademiak bart, ostegunarekin, ohar batean zehaztu duenez. Idatzi horretan, gainera, Danny Glover aktoreak Jean Hersholt sari humanitarioa jasoko duela ere iragarri dute.
Ohorezko Oscarrak eta Jean Hersholt saria urtarrilaren 15ean emango dizkiete, Los Angelesen, Oscarren zeremonia baino ekitaldi soilagoan, zuzeneko telebista emankizunik gabe eta gonbidatu gutxi batzuk aurrean direla.
"Pulp fiction" filmean (1994) egindako lanagatik Oscarrera izendatuta, Jackson Hollywoodeko aktore ezagun eta lanpetuena izan da azken hamarkadetan, eta horren erakusgarri dira "Jurassic Park" (1993), "Jackie Brown" (1997), "Unbreakable" (2000), "Django unchained" (2012) eta "Star Wars"en bigarren trilogia.
May, bestalde, bi aldiz izendatu dute Oscar sarietan, gidoi egokitu onenaren atalean, "Heaven can wait" (1978) eta "Primary Colors" (1998) filmetan egindako lanagatik.
Ullmann ere bi aldiz izendatu dute Oscarretarako, emakumezko aktore onenaren atalean, eta Ingmar Bergmanen filmetan egindako lanek ekarri diote ospe handiena bere ibilbidean: "Persona" (1966), "Ansikte mot ansikte" (1976).
Azkenik, Gloverrek denetariko filmak egin ditu, nola "The Color Purple"ren gisakoak hala akzio eta komedia uztartzen dituen "Lethal weapon" sagakoak, eta pantailatik kanpo gizartearekin izan duen ardura azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Zinemaldiak ordubete eskasean agortu ditu saio batzuetarako sarrerak
Dagoeneko agortu dira, besteak beste, Sacamantecas eta La bola negra filmak ikusteko sarrera guztiak.
Hasi da Zinemaldiko sarreren salmenta
09:00etan zabaldu da online zein leihatiletan sarrerak erosteko aukera. Sarrerak modu mailakatuan salduko dituzte; horrela, gaur lehen hiru egunetarako sarrerak soilik jarri dituzte eskuragarri.
Hau da “Azken agurra” filmaren kartela
Koldo Almandozen film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dute, lehiatik kanpo. EITBren partea hartzea du Koldo Almandozen hirugarren film luzeak, “dramedia existentzialista” honek.
'Naza', Veneziako Mostra hunkituta utzi duen Gazako sarraskiari buruzko dokumentala
Gazako sarraskia salatzen duen dokumentalak ikus-entzuleak hunkituta utzi ditu ostegun honetan Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Yuval Abraham eta Rachel Szor israeldarrek zuzendutako filmak agente israeldarren testigantzak biltzen ditu, Palestina suntsitzeko eta palestinarrak erailtzeko jarraitutako estrategia militar eta teknologikoaren inguruan. Filma aurtengo Donostiako Zinemaldian izango da ikusgai, Perlak sailaren barruan.
Patricia López Arnaizek Gure Zinema saria jasoko du Zinemaldian
Arabar aktoreak euskal zinema eragileen plataformaren saria jasoko du irailaren 19an Donostian, "azken urteotan aktore nabarmenen artean kokatu duen ibilbideari esker".
"Salitre" pelikularen trailerra
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea, "amatasunaren alde ilunerako bidaia intimo eta sentsoriala", Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko da, urrian. EITBren parte hartzea duen thriller psikologikoaren protagonistak Haizea Carneros eta Nagore Aranburu dira.
Orlando Bloom, Marion Cotillard eta Jeremy Irons Zinemaldian izango dira
Werner Herzog eta Naomi Watts Donostia sariaren hartzekodunez gain, besteak beste, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski eta Ira Sachs, epaimahai ofizialaren burua, iritsiko dira Donostiara.
“Salitre": habia hutsaren sindromea aztertzen duen thriller psikologikoaren lehen irudiak
Norma Vilak zuzendu eta Nagore Aranburu eta Haizea Carneros protagonista dituen Salitre euskal filma thriller psikologiko bat da, "begirada femenino, garaikide eta desmitifikatzaile batetik" habia hutsaren sindromea eta galeraren aurreko beldurra aztertzen dituena. Filmak EITBren parte hartzea du.
“Salitre” eta “Las hijas” euskal filmak Sitgesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Norma Vila bilbotarraren lehen film luzea eta Daniel Romero zuzendariak eta Asier Guerricaechevarriak idatziriko thriller psikologikoa, Yune Nogueiras protagonista duena, fantasiazko zinemaren Kataluniako udalerriko jaialdian estreinatuko dira.
Hadesen aurkitu zituen Ulisesek hildako ibiltariak
Aintza eta Aintza Homerori, Nolani, "Odisea" euskarara ekarri zuen Matias Mujikari eta sorgindurik dauden (gauden) ikusle eta irakurle multzo bikain horri!