Ostatuak
2022/11/01 - 15:15
Gaur sartu da indarrean TicketBai Gipuzkoako ostalaritza eta merkataritza establezimendu txikietan
Aurki lurralde guztietara zabalduko da, baina gaurtik aurrera Gipuzkoako ostalaritzan eta merkataritzan izango da indarrean TicketBai sistema. Iruzurra saihesteko autonomo guztiei ezarri zaien faktura egiteko sistema da TicketBai.
2022/09/21 - 15:49
2019ko turismo datuak hobetu ditu EAEk: hoteletan izandako sarrerak % 14 hazi dira
Eustatek emandako datuen arabera, 780.797 pertsonak hartu dute ostatu uztailean eta abuztuan EAEko hoteletan. Okupazio maila % 83koa izan da Euskadin, eta Gipuzkoan, are altuagoa, ia % 88koa.
2022/08/22 - 16:18
2022ko uda turismoaren errekuperazioarena izaten ari da
Uztailean EAEko hotelek 383.000 sarrera izan zituzten eta ostatu gauak 766.000ra iritsi ziren; hau da, iaz baino % 31 eta % 35 gehiago. Logelen okupazioa % 81ekoa izan da eta hotel batzuk beteta egon dira.
2022/08/22 - 13:21
Euskadiko hotel establezimenduek pandemia aurreko okupazio-mailak gainditu dituzte uztailean
Hain justu, hoteletarako sarrerak % 31 gehitu dira Euskadin eta gaualdiak % 34,8, Eustatek argitara eman dituen datuen arabera. Jatorri atzerritarra duten pertsonen egonaldiak nabarmen hazi dira.
2022/07/17 - 09:51
Euskadiko turismo sektoreak indarra hartu du: eskaintza eta eskari handiagoa, prezioek gora egin arren
KPIk gora egiten zuen bitartean, gerraren eraginez, Euskadin gora egiten jarraitzen zuen ohe, loaldi eta bisitari kopuruak, urtarrila eta maiatza artean. EAEn, turismoak BPGari egiten dion ekarpena % 6,4koa da, goraka etengabean mantendu den datua da.
2022/07/17 - 09:45
Euskadiko turismoak ''aukera anitz'' eskaintzen ditu, turistak urte osoan erakarriz
Turismoaren inguruan EITB DATAk bildutako datuak aztertu ditugu Aitziber Usabiaga ekonomialari eta ekonomia aholkulariarekin.
2022/07/05 - 16:37
Txupinazorako 24 ordu baino gutxiago falta direnean, abiadura handiko prestaketak han eta hemen
24 ordu barru Iruñea jaiaren zurrunbiloan izango da. San Fermin jaiak lehertzeko bezperan, azken prestaketetan ari dira. Ostalaritzarentzat aste handia izan ohi da, eta gaur Iruñeko alde zaharraren irudia horren adierazle da.
2022/06/13 - 16:36
Makina Erremintaren Biurtekoaren eragina hoteletan eta jatetxeetan nabaritu da
Bilbao Exhibition Centerren inguruko jatetxeak eta hotelak gainezka daude egun hauetan. Bilbon oso zaila da hotelen batean gela libre bat aurkitzea eta jatetxeetan ere erreserbak asko dira.
2022/05/22 - 11:29
Pandemia aurretiko hotelen betetze datuak gainditu ditu Euskadik dagoeneko, Turismo sailburuaren aburuz
Egindako "lan handia" eskertu die Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak turismoko alorrean dihardutenei, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Egun EAEko 100.000 familia dabiltza lanean zerbitzu sektorean (jatorriz, gaztelaniaz).
2022/05/20 - 13:47
Euskadiko hotelen sektoreak pandemia aurreko maila gainditu du Aste Santuan
Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela.
2022/05/10 - 15:50
Donostiako Arte Ederrak eraikina Hilton hotela izango da 2024tik aurrera
Enpresa jabea pozik agertu da "hiriko eraikin enblematikoenetako bat" berriz jarduerara itzultzeagatik, 30 urtez erabili gabe egon ondoren.
2022/05/09 - 12:31
Dagoeneko 35 dira Habanako Saratoga hotelean izandako leherketaren ondorioz hildakoak
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute eta hoteleko sotora sartzen saiatzen ari dira, biktima gehiago egongo diren beldur. Ostiraletik, ez dute inor aurkitu bizirik hondakinen artean.
2022/04/18 - 16:33
Nafarroako hotel eta landetxeak ia bete egin dira, baina tabernariek bezero gehiago espero zituzten
Nafarroako toki turistikoenak bisitariz lepo izan dira egunotan. Hotelak eta landetxeak ere bete dituzte. Ostiral eta larunbatean, adibidez, okupazioa % 100era hurbildu da.
2022/04/18 - 16:22
Hoteletako okupazio maila % 95ekoa izan da, eta ostalaritzak ere pandemia aurreko datuak lortu ditu
Oporren azken orduak ondo aprobetxatuta joan dira etxera turistak. Lanera bueltatzeko ordua iritsi zaie eta hoteletan mugimendu handia somatu da goizean.
2022/04/13 - 16:35
Iruñeko hotelak % 100ean beteta daude, eta Nafarroako landetxeetako okupazioa % 87koa da
Iruñean ia ezinezkoa da ostatua hartzea egun hauetan. Bisita gidatuetan ere tokirik ez dago jai egunetan. Atzerriko bisitariek batez beste bi egun egiten dituzte Nafarroan, estatukoek hiruzpalau.
2022/04/07 - 16:39
Hoteletako arduradunak itxaropentsu Aste Santuari begira, nahiz eta Pazko asteko erreserbak motel doazen
Okupazioa % 80koa izango da batez beste, baina Aste Aantuko ostegun, ostiral eta larunbatean pandemia aurreko datuak berreskuratuko dira gure hiriburuetan.
2022/02/01 - 07:34
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur aztertuko du covid ziurtagiria luzatzeko eta zabaltzeko eskaera
EAEko Fiskaltzak ez du begi onez ikusi covid ziurtagiria hotel, ostatu turistiko eta joko-aretoetara zabaltzea.
2022/01/06 - 17:48
Turismoaren sektoreak aldi baterako lan-erregulazioak luzatzea eskatu du erreserbak murriztu direlako
Iazko aurreikuspenak eta hobekuntza eten egin dira Gabonetan, eta uste dute beharrezkoa izango dela enplegurako laguntzei eustea aurten ere.
2021/12/04 - 16:00
Covid ziurtagiria derrigorrezkoa da jada EAEn, 50 jankidetik gorako jatetxeetan
Ostalariak apur bat gogaituta agertu dira, pasaportea eskatzeko lana euren gain hartu behar dutelako. Erreserba batzuk, gainera, bertan behera geratu dira.
2021/10/21 - 14:16
Aurten iaz baino % 75 turista gehiagok hartu dute ostatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan
2020ko udarekin alderatuta, gaualdi eta bezero gehiago erregistratu dituzte EAEko ostatuek. Dena dela, ez dira pandemia aurreko kopuruetara iritsi.