Euskadiko turismo sektoreak indarra hartu du: eskaintza eta eskari handiagoa, prezioek gora egin arren
Turismoaren sektoreak gora egiten jarraitzen du Euskadin eta Nafarroan, pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, eta geroz eta ekarpen handiagoa egiten dio Barne Produktu Gordinari (BPG), nahiz eta EAEn eta Nafarroaren artean ezberdintasun txikiak dauden. Eskainitako plaza kopurua handitzen doa, bai hoteletan, baita apartamentuetan eta etxebizitzetan ere; eskari handiagoa dago, eta, aldi berean, garestitu egin da. Hala ondoriozta daiteke EITB DATAk turismoaren sektorearen inguruan egin duen, eta gaur EITBk bere hedabide guztietan argitaratu duen, azken ikerketa aztertuta.
Gauzak horrela, Euskadiren kasuan, 2010ean turismoaren pisua BPGean % 5,4koa zen, % 6,4koa 2015ean eta, 2019an, % 6,4koa. Hortaz, turismoak egindako ekarpenak azken urteetan hasitako goranzko joerari eutsi dio modu egonkorrean.
Nafarroan, aldiz, beti ere BPGaren ekarpenari begiratuta, geldialdi txikia izan da azken urtean, 2010ko % 5,3tik 2015ko % 5,4ra igaro bazen ere, bere horretan mantendu da azken datuen arabera. Estatuan, alderantziz, ekonomian pisu handiagoa izateaz gain, igoera mantendu egin da azken urteetan: 2010ean % 10,2ko ekarpena egiten zion BPGari, % 11,1 2015ean, eta % 12,4, 2019an.
Euskadin, zati handiena turismo hartzaileari dagokio (lekualdatzen diren ez-egoiliarrekin lotuta); alabaina, Espainian, barne-gastua da nabarmenena (egoiliarrek lurralde barruko edo kanpoko bidaietan egindakoa).
BPGaren pisuaren eskuari lotuta doan beste datu bat hotelek eskaintzen duten plaza kopurua da. Hala, EIN eta Eurostaten arabera, urtarrila eta maiatza artean eskura zeuden plaza kopurua (denbora tarte hori hartu da aurtengo datuekin alderatu ahal izateko) hazi egin zen 2019ra arte Euskadin eta Espainian, ez ordea Nafarroan, han mantendu egin baitziren. 2022an, alabaina, Euskadin baino ez zuten gora egin, 30.960 plazara helduta (2010an 23.840 ziren).
1.000 biztanleko plaza kopuruaren adierazlea aintzat hartuta, Euskadi autonomia erkidegoen zerrendaren azken aurreko postuan agertzen da, 13 oherekin, Murtzia baino ez atzean utzita (2019ko datuak). Beste muturrean, Balearrak, 175 oherekin, eta Kanariak, 116rekin, eskaintza zabalena dutenak dira. Nafarroa 12. postuan kokatzen da, 18 plazarekin 1.000 biztanleko.
Esparru europarrari begiratuta, Espainia laugarren postuan ageri da, batez beste 42 plazarekin 1.000 biztanleko, Txipreren atzetik (102), Grezia (78) eta Kroazia (42), baina Italia (38) edo Portugal (35) bezalako erreferentzia turistikoen aurretik.
Turismo eta ostalaritzan ere, prezioak gora
Ostalaritza eta turismoaren sektoreari lotutako KPIaren eboluzioak gora egin egin du urtetik urtera, aurtengo maiatzeko datuei erreparatuta, autonomia erkidego guztietan, azken hilabeteetako KPIaren eboluzioaren ildo beretik (2022ko urtarrila eta maiatza artean, % 6,5eko igoera KPI orokorrean).
Aurretik aipatu bezala, fokua turismoan eta ostalaritzan jarrita, 2021ko maiatzetik aurtengo maiatzera % 6,3 igo dira prezioak Euskadin, eta % 4,9 Nafarroan.
Etxebizitza turistikoen fenomenoa
Gorago adierazitako datuok hoteletako plazak kontuan hartuta jaso dira. Ez dago etxebizitza turistikoen datua hoteletako maila berean jasota, oraindik ez dagoelako estatistika ofizialik azken kasu horretan. Plataforma digitalek eraldatu egin dute "etxebizitza turistikoetatik" egindako eskaintzarako sarbidea.
Eskuartean dauden datuen arabera, (2020tik soilik eta fase esperimentaleko estatistika baten bidez), eskaintza garrantzitsua da, hotel-plazen kopurura hurbiltzen baita eta, oro har, leku/helmuga turistiko berberetan kokatzen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bazka Mahaia irailean bilduko da abereentzako elikagaien erosketa zehazteko
Eusko Jaurlaritzak inkesta bat itxi du, eta bertan hiru lurraldeetako 435 abeltzaintza-ustiategik hartu dute parte. Inkesta horren datuek aukera emango dute erosketa bateratua dimentsionatzeko eta bazka-hornidura negoziatzeko.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.