Euskadira etortzen diren turisten erradiografia
Hegoaldera bisitatzera datozen turisten % 60 inguru Estatuko beste autonomia erkidegoetatik datoz, logikoa denez, hori da egun batzuk oporretan pasatzeko gure parajeak aukeratzen dituzten bidaiarien jatorri nagusia. Beste datu bat, pandemiak ez du turismoaren jatorria aldatu Euskadin, bai, ordea, Nafarroan, turista atzerritarren proportzioa igo egin baita urtea hasi zenetik.
Hala ondoriozta daiteke EITB DATAk turismoaren sektorearen inguruan egin duen, eta gaur EITBk bere hedabide guztietan argitaratu duen, azken ikerketa begiratuta.
Baina begirada atzerritik datozen % 40 horretan jarrita, ikus dezakegu gehien gehienak Frantziatik etorritakoak direla, bai Euskadiren kasuan (% 21), baita Nafarroako kasuan ere (% 26). Hemendik aurrera, aldiz, bi datu bitxi ageri zaizkigu, batetik, AEB dela hirugarren postuan kokatzen den herrialdea. Bestetik, bigarren eta laugarren postuan Alemania eta Amerikako gainerako herrialdeak daudela.
Erresuma Batua, Euskadi eta Nafarroako zenbait interes-gunetan egon daitekeen pertzepzioa gorabehera, bosgarren herrialdea da atzerritik etorritako bisitarien zerrendan. Halere, turisten jatorri nagusia da Espainian (ezin dugu ahaztu turismo eskaintza handiena dutenak Balearrak, Kanariak eta Katalunia direla, hots, hondartzek erakarritako turismoa).
Hain zuzen ere, Estatuko turismoaren azterketa eginez gero, ikus daiteke gurean baino orekatuago dagoela, ia erdia egoiliarrek egindako joan-etorriek eraginda dago, eta beste erdia atzerritarrek. Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Amerikako gainerako herrialdeak eta Estatu Batuak dira jatorrizko herrialde nagusiak, eta modu beretsuan mantendu dira pandemia aurretik eta pandemiaren ostean.
OHARRA: datuok ateratzeko honako hauek aintzat hartu dira: turismo-jarduera hoteletan, apartamentu turistikoetan, landa-turismoko ostatuetan, aterpetxeetan eta kanpinetan (Nafarroan, urtarrileko eta apirileko kanpinen datuak estimatu dira). Iturria: EIN
Zure interesekoa izan daiteke
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurrak eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte bederatzi langile intoxikatu ostean
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.