2019ko turismo datuak hobetu ditu EAEk: hoteletan izandako sarrerak % 14 hazi dira
Euskadik 2019an turismo arloan izandako datu onak hobetu ditu aurten, bai behintzat hotelei dagokienez. Izan ere, hotel-establezimenduetan izandako turisten sarrerak % 13,9 hazi dira, duela hiru urtekoekin alderatuta. Hala jaso du Eustat Euskal Estatistika Institututak gaur, asteazkenarekin, kaleratu duen Establezimendu turistiko hartzaileen inkestak (hotelei bidalitako galdeketa bat du oinarri).
Zehazki, uztailean eta abuztuan, 780.797 pertsonak hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hoteletan. Datua 2019ko marka (685.117 lagun) ondu du, baita, are nabarmenago, 2021ekoa ere (649.848 pertsona, % 20,1 gehiago).
Ildo beretik, ostatu gauek ere gora egin dute udako bi hilabeteotan. Aurten 1.605.078 izan dira, 2019an baino % 8,9 gehiago eta 2021ean baino % 18,9 gehiago.
Udako bi hilabeteotan Euskadiko hoteletan izan den okupazio mailak erakusten du, halaber, berreskuratu egin dela hoteletako aktibitatean, gelen % 83 egon baita betetan.
Lurraldeka, Gipuzkoan % 87,8koa izan da okupazioa, % 80,3koa BIzkaian eta % 78,6koa Araban.
Abuztuan bakarrik, ia 400.000 turista izan dira Euskadiko hoteletan, eta 2019ko hilabete bereko, zenbatekoa gainditu du, covid aurreko azken abuztu horretan 357.035 bisitari hartu baitzuten ostatu hoteletan.
Abuztuko sarreren % 49 eta ostatu gauen % 45,1 turista atzerritarrenak izan ziren, 2021eko abuztuko datuak (%31,2 eta % 27 hurrenez hurren) nabarmen gainditzen dituzten zenbatekoak; neurri apalagoan bada ere, 2019ko datuak ere gainditu dira, orduan % 47,9 eta % 43,5ekoak izan baitziren, hurrenez hurren, atzerriko bisitarien sarrerak eta gaualdiak.
Bizkaian igo dira gehien sarrerak, iaz baino % 17,3 gehiago; Araban % 13 igo dira eta Gipuzkoan % 3,9. Ostatu gauek ere tankera berean egin dute gora, % 9,8 Bizkaian, % 7,4 Araban eta % 5 Gipuzkoan.
Hiriburuei dagokionez, Bilbon eta Gasteizen igo dira gehien sarrerak, % 18,4 eta % 14,9, hurrenez hurren; Donostian ere igo dira, baina neurri apalagoan, % 3,6.
2022ko abuztuan, batez besteko egonaldia 2,11 egunekoa izan da Euskadin, 2021eko hilabete berean baino baxuagoa, orduan 2,18koa izan baitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.