Pablo Iglesias
2016/07/20 - 22:47
Pablo Iglesiasek eta Andoni Ortuzarrek ika-mika izan dute Twitterren
Kongresuko mahaiaren presidenteordeak aukeratzeko bozketan izandako 10 boto ezezagunak izan dira eztabaidaren kausa.
2016/07/13 - 11:16
Rajoy-Sanchez, Espainiako gobernagarritasunerako bilera erabakigarria
PSOEk, dagoeneko, aurreratu du ez duela PPren Gobernurik ahalbidetuko.
2016/07/12 - 22:36
Iglesias: 'PSOE abstenitu egiten bada, PPren bazkide izango da'
Pablo Iglesiasek ohartarazi du PSOEk oso zaila izango duela oposizioan egingo duen lanari sinesgarritasuna ematea Mariano Rajoy presidente izatea ahalbidetzen badu.
2016/07/12 - 22:12
Iglesias: 'PSOE abstenitzen bada, Rajoyren bazkide izango da'
Bilera honetan bien arteko desadostasunak agerian gelditu dira. Iglesiasek ez du Rajoyrekin ezer jakin nahi eta PSOEri egin dio dei.
2016/07/10 - 15:46
Obamak Espainian eratzen den 'edozein Gobernurekin' egingo du lan
Hala adierazi du Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidentearekin bildu ostean.
2016/07/09 - 19:52
'Fakzioak' baztertzea eskatu du Iglesiasek, Podemos sinesgarri izateko
Iglesiasek ekainaren 26ko hauteskundeen osteko egoera politikoari buruzko txosten bat aurkeztu du gaur Madrilen Kontseilu Herritarraren aurrean.
2016/07/02 - 19:32
Iglesias: 'Etorkizun gehien duen Espainiako indar politikoa gara'
Horrez gain, eta hauteskunde-itunei buruz aritzean, Iglesiasek azpimarratu du gaur egin duten batzarrean 'gogobetetasuna dela nagusi konfluentziekin'.
2016/07/01 - 23:25
Beldurrari egotzi dio Podemosek hauteskunde orokorretako boto galera
Bestalde, Iñigo Errejonek esan du Podemosen baitan ez dagoela zatiketarik eta ez du zalantzan jarri IUrekin egindako hautagaitza bateratua.
2016/06/30 - 12:28
Rajoy alderdiekin hitz egiten hasiko da gaur
Gobernuko jarduneko presidenteak ez du egutegirik finkatu, “aurretik ez duelako ezer erabaki”. Hala ere, lehen hartu-emana Pedro Sanchez PSOEko buruzagiarekin izango du.
2016/06/26 - 16:36
Estatuko alderdi nagusietako zerrendaburuek bozkatu dute
Mariano Rajoy, Pablo Iglesias eta Pedro Sanchez hautagaiek Madrilen eman dute botoa; Albert Riverak, ordea, Bartzelonan.
2016/06/22 - 14:39
Ministroaren dimisioa eskatu dute Sanchezek, Iglesiasek eta Riverak
'Público' hedabideak kaleratutako entzuketak direla-eta eskatu dute hiru hautagaiok jarduneko ministroaren dimisioa, eta Fernandez Diaz nahasita egon den beste polemika batzuk ekarri dituzte gogora.
2016/06/09 - 16:08
A20ko porrota bizkarrean, gauerdian ekingo diote alderdiek kanpainari
Estatuan, Unidos Podemosek PSOE gaindituko ote duen da zalantza nagusia. EAEn, Unidos Podemosen eta EAJren arteko lehia estua aurreikusi dute.
2016/06/01 - 01:28
Rajoy, Sanchez, Iglesias eta Riveraren arteko debatea, ekainaren 13an
TVE, Antena 3 eta Telecinco kateetako kazetariek zuzenduko dute eztabaida. Egun berean Espainiako futbol selekzioak Eurokopako partida jokatzen du eta telebistaz emango dute.
2016/05/13 - 22:21
'Unidos Podemos', Podemosek eta IUk koalizioari jarri dioten izena
Pablo Iglesiasek berak eman du horren berri sare sozialen bidez. Esan du ohorea dela Alberto Garzonekin bide honi ekitea. Garzonek ere sare sozialetan eman du albistea.
2016/05/13 - 21:46
'Unidos Podemos', Iglesiasen eta Garzonen koalizioa hauteskundeetarako
Podemoseko eta Izquierda Unidako liderrek twitter bidez jakinarazi dute albistea, ia aldi berean.
2016/05/12 - 22:42
Iglesiasek eta Garzonek militanteen oniritzia dute koaliziorako
Oraindik erabakitzeke dago koalizioaren izena, eta biharko adostu beharko dute, Hauteskunde Batzordean erregistratu ahal izateko.
2016/05/08 - 16:17
Sanchez: 'Hautetsontzietan ordainduko dute aldaketa blokeatu izana'
Ekainaren 26an izango diren hauteskundeetarako hautagai izendatuko duten egun berean egin ditu Sanchezek adierazpen horiek, primarioetara aurkeztu den bakarra izan baita.
2016/05/07 - 15:32
IU eta Podemosen negoziazioek aurrera jarraitzen dute
Izquierda Unidak zerrendetan sei postutik bat izatea eskatzen dio Podemosi koalizioan joateko ekainaren 26ko hauteskundeetara.
2016/05/06 - 23:19
Iglesias: 'Akordioak hobeak dira erabakitzeko eskubidea aitortuta'
Pablo Iglesias Barakaldoko BECen izan da ostiral honetan, Ahal Duguren ekitaldi politikoan.
2016/05/06 - 19:08
Pablo Iglesiasek atea itxi dio EH Bildurekin koalizioan joateari
Pablo Iglesias Podemosen buruak azaldu duenez, "egoerak ez du ahalbidetzen" EH Bildurekin hauteskundeetarako koalizioa egitea, eta iritzi horrek alderdi barruan "babes zabala" duela uste du.