Pablo Iglesias
2016/05/06 - 15:44
Iglesiasen ustez, egoera ez da egokia EH Bildurekin koalizioa egiteko
EAEri dagokionez, irabazteko aurkeztuko direla esan du, baina “denekin” hitz egin beharko dutela aitortuta. Gainera, Eusko Jaurlaritzak politika sozial hobeak egin beharko lituzkeela iritzi dio.
2016/05/05 - 23:26
Podemosek atea itxi dio EH Bildurekin koalizioan joateko aukerari
Pablo Iglesiasek atea itxi dio EH Bildurekin koalizioan joateko edozein aukerari, bai udazkeneko autonomikoetan, eta baita ekaineko hauteskunde orokorretan ere.
2016/05/05 - 13:33
Podemos ez da EH Bildurekin batera aurkeztuko EAEn eta Nafarroan
Adolfo Araiz EH Bildu alderdiak Nafarroako Parlamentuan duen bozeramailearen esanetan, Pablo Iglesiasen hitzek "erabat desautorizatzen dute Nafarroako Podemosen egitura".
2016/04/28 - 21:54
Alderdiek ez dute baztertzen hauteskunde-gastuak murrizten saiatzea
Deiak egin dizkiote elkarri eztabaidatzeko, irtenbideren bat bilatzea xede. PSOEk eta Ciudadanosek proposamen zehatzak egin dituzte, dagoeneko.
2016/04/27 - 00:29
Aukerarik al dago oraindik hauteskundeak saihesteko?
Hauteskundeak berriro ez deitzeko, asteazken honetan proposatu beharko lukete hautagai bat; pentsaezina da hori, dagoeneko.
2016/04/26 - 22:36
Erregeak ez du hautagairik proposatu eta hauteskundeak izango dira
Felipe VI.ak, alderdietako liderrekin egindako kontsulta-sorta amaituta, baieztatu du ez dagoela presidente izateko gutxieneko babesa duen hautagairik.
2016/04/26 - 22:09
Sanchezek eta Rajoyk ez dute babes nahikorik presidente izateko
Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi leporatu dio hauteskundeak errepikatu behar izatea. Oso gogor aritu da Podemoseko idazkari nagusiaren aurka.
2016/04/25 - 08:10
Erregeak kanpaina doia eskatu du, hauteskundeak izango direlakoan
Inbestiduraz baino gehiago, hauteskundeez hitz egin dute Espainiako erregeak eta alderdiek. Astearte honetan Rivera, Iglesias, Sanchez eta Rajoy hartuko ditu Felipe VI.ak.
2016/04/22 - 10:55
Iglesias: 'Herritarrek duintasuna berreskuratu dute Barkosekin'
Podemoseko burua eta Nafarroako Gobernuko presidentea bildu egin dira, lehen aldiz, Iruñean.
2016/04/19 - 14:15
Iglesiasek 'zail' ikusten du PSOErekin azken orduko akordioa lortzea
Podemoseko buruaren esanetan, 'koalizio handia' osatzeko presioak izango dira datozen egunetan. Halaber, hauteskundeak errepikatzekotan zerrendak mantentzearen alde agertu da.
2016/04/15 - 22:21
Rajoy Kongresuan agertzea eskatzen du oposizioak
Lotsaren gobernua, horrela deitu dio Pedro Sanchezek Rajoy, Soria eta Montororen gobernuari. Agerraldia eta azalpenak eskatu dizkio Podemosek Rajoyri.
2016/04/12 - 22:57
Podemosek Gizarte Larrialdiko Legea tramitatzeko babesa jaso du
Neurri-sorta da, 'Plan 25' izenekoaren barnean; xedea da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 25. artikulua betetzen dela bermatzea.
2016/04/12 - 16:08
Gobernu berria osatzen saiatuko dela esan du Pedro Sanchezek
Mariano Rajoyren gobernuarekin amaitzeko eskatu dio Sanchezek Pablo Iglesiasi, eta horretarako PSOE eta Ciudadanosekin bat egiteko.
2016/04/12 - 15:23
'Betoak' albora ditzala eskatu dio Sanchezek Iglesiasi
'Egoera desblokeatzeko eskatzen diot publikoki Iglesiasi, lotsaren gobernuari amaiera elkarrekin emateko, eta Soriak eta Rajoyk ministro eta presidente izateari uzteko', esan du Sanchezek.
2016/04/08 - 23:15
Iglesiasek erreferendumari babesa eman dio berriz Puigdemonten aurrean
“Beti defendatu izan dugu eta babesten jarraituko dugu”, adierazi du Podemoseko idazkari nagusiak. Bestalde, bere bide orriaren aplikazioan “irmo” mantenduko dela esan du Puigdemontek.
2016/04/08 - 14:41
Podemosek datorren astean egingo du PSOE-C´s itunari buruzko kontsulta
Iglesiasek aurreratu du galdeketa prozesua apirilaren 14tik 16ra izango dela, eta PSOE-C's itunaren eta Podemosek proposatzen duenaren artean hautatzeko eskatuko dute.
2016/04/08 - 14:24
Podemosek oinarriei galdetuko die PSOE-C's gobernua babesten duten
Bi galdera egingo zaizkie: Rivera-Sanchezen itunean oinarritutako gobernu bat nahi al duzu? Podemosek defendatzen duen aldaketarako gobernuaren proposamenarekin bat al zatoz?
2016/04/08 - 13:53
EAEko herritarren % 3k bakarrik aldatuko luke botoa hauteskundeetan
% 39k nahiago du PSOEk, IUk eta Podemosek osatutako Gobernua; % 2k, PP-Ciudadanos; eta % 3k, PP-PSOE-Ciudadanos.
2016/04/08 - 12:07
Riverak jarrera aldatzeko eskatu dio Podemosi berriro bildu nahi badu
Bestalde, PSOErentzat "negoziaezinak" dira Podemosen hainbat proposamen berri. Pablo Iglesiasek prentsaurrekoa emango du alderdiko zuzendaritzaren bileraren ondoren.
2016/04/07 - 22:07
Ciudadanosek Podemosen proposamenak aztertuko ditu
PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek hiru aldeko bilera izan dute. Jokoan gobernagarritasuna. Hiru alderdien negoziatzaileak bi ordu eta erdi egon dira elkarrekin negoziatzen.