Pablo Iglesias
2020/05/28 - 20:52
Iglesiasen eta Voxen arteko talka: "Estatu kolpea ematea gustatuko litzaioke Voxi"
Berreraikuntzarako Batzordea "lehertzeko" Kongresura joan izana leporatu dio Iglesiasi Vox alderdiko bozeramaileak.
2020/05/27 - 20:45
Cayetana Alvarez de Toledok Pablo Iglesiasi: 'Zu terrorista baten semea zara'
Alvarez de Toledok ziurtatu duenez, Iglesias terrorista baten semea da, eta Iglesiasek hori delitutzat jo du. Hori dela eta, aitari 'ekintza judizialak' hasteko eskatuko dio.
2020/05/27 - 15:57
Guardia Zibilari desobedientziarako deia egitea leporatu dio Pablo Iglesiasek PPri
García Egeak salatu du Espainiako Gobernuak aurretik kentzen duela "molestatzen" dion guztia, "M8an gertatu zena ezkutatzeko".
2020/05/22 - 10:48
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusi aukeratu dute berriro
Beste lau urtez jarraituko du alderdia zuzentzen, Podemosen hirugarren batzarrean parte hartu dutenen % 92,2ren babesa jaso ondoren.
2020/05/22 - 02:03
Calviño: "Zentzugabea da lan-erreforma indargabetzea aztertzen hastea"
Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak, halaber, adierazi du edozein lan-aldaketa gizarte-eragileekin batera egingo dutela.
2020/05/21 - 17:07
Otegi: "Ohar argigarriek ez dituzte akordioak aldatzen"
"Ohar argigarriak, edo akordioaren orri-oinean daude, edo norbaitek egin beharreko interpretazioak dira", adierazi du Otegik, PSOEren zuzenketa aipatuz.
2020/05/21 - 11:45
Lan-erreforma osorik indargabetuko dutela esan du Pablo Iglesiasek
Sinatutakoa betetzea derrigorrezkoa dela ohartarazi dio PSOEri. Halaber, egindako kritiken aurrean, patronalari eta Cepymeri gogorarazi die "botere legegilea parlamentuak duela".
2020/05/19 - 17:06
PSOEk eutsi, PPk, Voxek eta Podemosek behera egin dute eta Csk gora, CISen arabera
COVID-19aren barometro berezi batean, PSOEk aurreko hauteskundeetan lortutako babesari eutsi dio botoen % 31,1ekin, eta PPk, Voxek eta Ahal Duguk babes apur bat galdu dute.
2020/03/12 - 13:22
Irene Monterok positibo eman du koronabirusean, eta Pablo Iglesias koarentenan dago
Ministroek ostegun honetan bertan egingo dute proba, eta arratsaldean emango dute emaitzen berri.
2020/02/22 - 16:16
Monederoren babesa jaso du Gorrotxategik, Podemos Euskadiren lehendakarigai izateko
Rosa Martinezek Podemosen proiektuarekin ez zuela "jarrera irmoa" izan adierazi du Monederok, eta Gorrotxategik, berriz, "kritika askori aurre eginez", beti egitasmoa babestu duela azaldu du.
2020/02/14 - 15:07
Herritarrek ondo ikusten dute alderdi abertzaleek Sanchezen Gobernua babestu izana
Hamazazpigarren EiTB Focus inkestaren bigarrean aleak horixe erakusten du, besteak beste. Hala ere, herritarren iritziz, babes horrek ez dio Euskadiri onura handirik ekarriko.
2020/02/07 - 16:52
Miren Gorrotxategik Rosa Martinezi bere hautagaitza osatzea proposatu dio
Gorrotxategik bere hautagaitzak "militantzia sektore garrantzitsua" ordezkatzen duela eta "batasunaren zein integrazioaren aldeko apustua" egiten duela azaldu du.
2020/02/04 - 09:17
Pentsiodunek gutun bidez egin dizkiete eskaerak Urkulluri, Sanchezi eta Iglesiasi
Euskal pentsiodunen mugimenduko bozeramaileak ohartarazi duenez, oker daude "etenik gabeko bi urteko borroka" igaro ondoren, pentsiodunak "gelditu" egingo direla uste badute.
2020/01/17 - 19:23
Iglesiasek estatu batzarra deitu du martxorako, eta hautagai aurkeztuko da berriro
Podemoseko buruak sei urte daramatza alderdiaren buru, eta beste lau urtez gidatu nahi du.
2020/01/16 - 08:38
Dolores Delgado Estatuko fiskal nagusi izateko hautagaitza aztertuko du gaur BJKNk
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) txostena ez da loteslea, eta hautagaitzak legezko baldintzak betetzen dituela berrikustera mugatzen da.
2020/01/14 - 11:14
Sanchezen Gobernu berriaren lehen Ministro Kontseilua
Pedro Sanchezek eta Gobernu berriko 22 kideek argazkia atera dute Moncloako eskaileretan, lehen Ministro Kontseilua ospatu aurretik.
2020/01/13 - 15:10
Carmen Calvoren eskutik hartu du Pablo Iglesiasek ministro kartera
Txalo artean, Carmen Calvoren eskutik eta bere ibilbide politiko osoan zehar lagun izan duen leloa ozen entzuten zela jaso du Pablo Iglesiasek presidenteorde eta Eskubide Sozialen ministro kartera.
2020/01/11 - 00:02
Arancha Gonzalez Laya legelari gipuzkoarra izango da Atzerri ministro berria
Nazioarteko Merkataritza Zentroko (ITC) zuzendari exekutiboa da 2013tik, garapen bidean dauden herrialdeetako enpresak lehiakorragoak izatea helburu duena.
2020/01/10 - 13:30
Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazio Ministerioa sortuko du Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak "demokraziako talde ekonomikorik onena" eratu nahi du bere kabinetean. Arrazoi horregatik, gai horri garrantzia gehiago emango diote.
2020/01/10 - 11:53
Izen berri gutxi, Gobernu berriaren Ministroen Kontseiluan
Besteak beste, Grande-Marlaskak, Marotok, Planasek, Abalosek eta Roblesek jarraituko dute orain arteko Ministerioetan; Illa, Escriva eta Gonzalez Laya sartu dira, ostiralean jakinarazi dutenez.