Pablo Iglesias
2019/07/16 - 10:41
Galdeketa 'trukatu' batekin negoziazioa haustea leporatu dio Sanchezek Iglesiasi
Kontsultarekin Podemos “itxurak” egiten ari dela uste du buruzagi sozialistak; izan ere, “ez du errealitatea jasotzen”, Iglesiasi egindako proposamenak ez dituelako islatzen.
2019/07/15 - 16:05
Apurtuta daude PSOE-Podemos negoziazioak
Astebete baino ez da falta Pedro Sanchezen inbestidura saioa izateko eta PSOEk iragarri du Unidas Podemosekin zituen hartu-emanak eten egin dituztela.
2019/07/14 - 20:17
Sanchezen inbestidurarako Unidas Podemosekin akordioa lortuko duela uste du PSOEk
Bestalde, Odon Elorzak zalantzan jarri du Unidas Podemoseko buruak "gobernu batek behar duen kohesioa eta leialtasun maila" eman ote dezakeen.
2019/07/12 - 15:42
EAJk heldutasuna eskatu die Sanchezi eta Iglesiasi
Aitor Estebanentzat oso zaila da gobernua eratzea negoziazioak karguetatik hasten badira. EH Bilduren esanetan, hanka sartzea demokratikoa da eurekin hitz egin nahi ez izatea.
2019/07/12 - 15:26
Koalizio gobernua ala kolorebakarra nahi duten galdetu die Podemosek alderdikideei
Podemos alderdiko kideek ondorengo galdera erantzun beharko dute: Nola bozkatu behar dute Podemoseko diputatuek hamahirugarren legealdiko inbestidura saioan?
2019/07/12 - 11:34
Gobernua osatzeko orduan, 'agertoki posible guztiak' izango ditu kontuan Sanchezek
Unidas Podemosi proposatu dio inbestidurarekin lotutako negoziazioetan "abiapuntura itzultzea" eta "edukiei buruz" hitz egitea.
2019/07/11 - 20:10
Iglesiasek eta Sanchezek telefonoz hitz egin dute, baina ez dituzte jarrerak hurbildu
Koalizio moreko iturriek azpimarratu dutenez, Sanchez "ez dago prest koalizio gobernu baten programa negoziatzeko, ezta gobernu erantzukizunak Unidas Podemosekin partekatzeko ere".
2019/07/11 - 16:16
EAJk adierazi du ez diola betorik jarriko koalizio gobernu bati
EH Bilduk, bere aldetik adierazi du, ez duela barrenak agintzen diona bozkatuko, baizik eta euskal gizartearen interesei begira.
2019/07/10 - 12:15
Sanchezek amore ematea eta koalizio gobernu bat osatzea espero du Unidas Podemosek
Sanchezek eta Iglesiasek ados jarri gabe jarraitzen badute ere, Irene Montero (Podemos) negoziatzen jarraitzeko prest agertu da. Adriana Lastra (PSOE), ostera, Irene Montero deitzekotan gelditu da.
2019/07/09 - 18:09
Sanchezek eta Iglesiasek ados jarri gabe jarraitzen dute
PSOEk koalizio-gobernua negoziatzeko borondaterik ez duela kritikatu du Podemosek. Pedro Sanchez uztailean presidente izendatu ezean, azaroan hauteskundeak errepikatuko direla esan dute sozialistek.
2019/07/08 - 22:14
Akordio programatiko bat jarriko dio mahai gainean Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi
38 orriko dokumentua onartu du Ferrazek orain arteko iritziari eustsiz. Ez du koalizio gobernurik negoziatuko, kolore bakarreko kooperazio gobernua soilik.
2019/07/08 - 21:11
PSOEk Unidas Podemosi egindako itun eskaintza babestu du PSE-EEk
Bere inbestidura zehazteko saiakeran, Pedro Sanchezi babesa adierazi dio PSE-EEren Zuzendaritza Batzordeak. Sanchez eta Iglesias astearte honetan bilduko dira.
2019/07/08 - 14:41
Sanchezek 'kosta ahala kosta' presidente izan nahi du, Iglesiasen esanetan
Koalizio morearen ustez, PSOEk 'nola edo hala' atera nahi du aurrera inbestidura, 'programa edozein dela ere'. Pedro Sanchez uztailean presidente izendatzearen alde agertu da.
2019/07/07 - 23:16
Sanchezek asteartean abiatuko du babesak lortzeko bilera-sorta berria
Pablo Iglesiasen iritziz, ezinbestekoa da ministroak bi alderdien artean adostea. Proposamen hori baztertzea lehen inbestidura saioan “porrota” ekarriko liokeela uste du.
2019/07/07 - 17:20
Podemosek oinarriei galdetuko die Sanchezen inbestidura saioan zer bozkatu
Oraindik ez dute galdera zehaztu, baina uztailaren 22an eta 23an Diputatuen Kongresuan izango den inbestidura saioa baino egun batzuk lehenago egingo dute galdeketa.
2019/07/03 - 15:17
Inbestidura estrategien menpe ezin dela egon erantzun dio Sanchezek Iglesiasi
Espainiako jarduneko Gobernuak haien "helburu politikoak" argitzea eskatu dio Unidas Podemosi.
2019/07/03 - 10:29
Koalizio gobernua inbestiduran bozkatzea eskatu dio Iglesiasek Sanchezi
Kongresuak eredu hori baztertzen badu, Iglesiasek bere jarrera 'berrikusiko' duela hitzeman du. Podemoseko buruzagiak uztailean osatu nahi du exekutiboa.
2019/06/26 - 01:35
Iglesiasek Sanchezen inbestiduraren aurka egitea ez du baztertu
Podemosen hitzetan, "PSOEk ez du erabaki inbestidura aurrera ateratzeko ezkerrarekin edo eskuinarekin akordioa nahi duen".
2019/06/24 - 16:31
Inbestidurarako negoziazioak, blokeatuta
Inbestidurarako negoziazioak ez aurrera eta ez atzera daude. Eta PSOEtik berriz ere oharra: akordiorik ezean hauteskunde orokorrak errepikatu beharko dira.
2019/06/11 - 16:16
Kooperazio gobernua negoziatzea eskaini dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi
Pedro Sanchezek hasi du alderdiekin bilera erronda. Lehena Pablo Iglesiasekin egin du eta elkarlanerako gobernu bat osatzeko prest azaldu dira.