París
2022/05/01 - 22:18
Maiatzaren Lehena Frantzian, istiluen eta ezkerraren gertuko akordio baten ildotik
Langileen Nazioarteko Egunak milaka manifestari bildu ditu Frantziako hirietan, haustura sozial gorakorrak baldintzatutako giroan.
2022/04/25 - 11:06
Emmanuel Macronen aurkako manifestarien aurka kargatu du Poliziak Parisen
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkako manifestarien eta poliziaren arteko istiluak izan dira bart Frantziako hainbat hiritan, Parisen barne.
2022/04/25 - 01:09
Eta orain, zer? Macronen hurrengo agintaldiaren gakoak
Hauek dira Frantziako presidenteak bigarren agintaldian izango dituen erronka nagusiak.
2022/04/25 - 00:50
Macronek ultraeskuina garaitu du
Egungo presidenteak botoen % 58,55 jaso ditu, eta Marine Le Penek, % 41,45. Eskuin muturrak, hala ere, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu.
2022/04/25 - 00:23
Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek
Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.
2022/04/24 - 23:50
Ipar Euskal Herrian ere irabazi du Macronek
Frantziako batez besteko emaitzak gainditu egin ditu egungo presidenteak Ipar Euskal Herrian.
2022/04/24 - 23:06
Le Penek aitortu egin du galdu duela, baina bere emaitzak "historikoak" direla nabarmendu du
Macronen aurrean galdu egin badu ere, ultraeskuinak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu.
2022/04/23 - 16:38
Hainbat manifestazio izan dira Frantzian ultraeskuinaren aurka, baina baita Macronen politiken aurka ere
Aurreko egunetan manifestazio ugari izan dira ultraeskuinaren eta Macronen politikaren aurka, eta hainbat unibertsitatetan itxialdiak egin dituzte. Gaurko egunean hainbat manifestazio deituta daude herrialdeko hainbat lekutan, hala nola Parisen.
2022/04/15 - 23:03
Notre-Dame katedralaren berreraikuntza ikustera gerturatu dira milaka lagun
Sute batek Parisko katedrala erre zuenetik hiru urte bete dira, eta jendea lanak nola doazen bertatik bertara ikustera gerturatu da.
2022/04/15 - 21:16
Notre-Dameko lanak bisitatu ditu Macronek, sutearen hirugarren urteurrenean
Berpizten hasi da Parisko katedrala. 2014an berriro ateak ireki ahal izatea aurresikuten dute.
2022/04/14 - 18:50
Frantziako hainbat unibertsitatetan itxialdiak egiten ari dira “Ez Macron, ez Le Pen” lelopean
Frantzian, hauteskundeetako bigarren itzuliaren atarian “Ez Macron, ez Le Pen” lelopean hainbat unibertsitatetan itxialdiak egiten ari dira. Sorbonako unibertsitatean, kasu, azken orduotan poliziari entzungor eginez, gazte gehiago batu dira mobilizaziora.
2022/04/11 - 19:14
Frantziako bozen lehen itzuliko emaitzek utzitako sei gako garrantzitsu
Macronen eta Le Penen arteko borroka, abstentzioa, Ukraina, ezkerra eta ekologismoa, boto kontsignak eta muturrak kontuan izan beharreko faktoreak dira.
2022/04/11 - 17:05
Macron gailendu da Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian, Le Penen aurretik
Frantziako presidentea eta eskuin muturreko hautagaia lehiatuko dira bigarren itzulian, hilaren 24an, botoen % 27 eta % 23 jasota, hurrenez hurren. Hirugarren Melenchon ezkertiarra izan da, eta jada eskatu du ultrari botorik ez emateko. Kanpoan geratu diren hautagai nagusiek Macronen alde egin dute.
2022/04/11 - 00:58
Bigarren itzulian Le Pen geldiarazteko deia egin dute galtzaile gehienek
"Ez zaio boto bat bera ere eman behar Le Peni", adierazi du Jean-Luc Melenchon hautagai ezkertiarrak, eta ildo beretik mintzatu dira Pecresse, Jadot, Hidalgo eta Roussel.
2022/04/11 - 00:32
Iritzi ezberdinak batuko dituen "zerbait berria asmatzeko prest" agertu da Macron
Errepublika Martxan alderdiko hautagaiak esan du ez dagoela "ezer erabakita", eta "zerbait berria asmatzeko prest" dagoela bigarren itzuliari begira, "sentsibilitate ezberdinak batzeko".
2022/04/10 - 23:24
Macroni botoa eman ez dieten guztien babesa eskatu du Le Penek bigarren itzulirako
Emmanuel Macron zentristak eta Marine Le Pen ultraeskuindarrak jokatuko dute Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Macroni botoa eman ez dioten guztiei bat egin eta botoa berari emateko esan die Le Penek.
2022/04/10 - 02:00
Macron eta Le Pen faborito, gaur, Frantziako hauteskunde presidentzialen lehen itzulian
Egungo presidentea da hautagai nagusia, baina ultraeskuinak bi hautagai aurkeztu ditu, lehen aldiz. Igande honetako bozen ondoren, apirilaren 24an izango da bigarren itzulia.
2022/04/05 - 22:08
Frantziako Justiziak lau ikerketa martxan jarri ditu ustezko gerrako krimenengatik
Horietako hiru formalki astearte honetan abiatu ditu Mariupol (otsailak 25 eta martxoak 16 artean), Gostomel (martxoak 1 eta 12 artean) eta Txernihiv (otsailaren 24tik) hirietan jazo diren gertakariengatik.
2022/03/23 - 12:20
Federico Martin Aramburu Biarritz Olympiqueko jokalariaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Hungarian
Federico Martin Arambururen hilketagatik atxilotzen duten bigarren pertsona da Loïk Le Priol eskuin muturreko militantea. Emakume bat ere atxilotu dute eta Polizia hirugarren pertsona baten bila ari da.
2022/03/12 - 22:09
Korrika Parisko kaleetan barrena, euskarari bultzada emateko
Frantziako hiriburuan, Korrika kalera atera da laugarren urtez. 60 bat lagunek hartu dute parte larunbat arratsaldean Parisko kaleetan zehar egin duten ibilbidean. Montmartreko Jesusen Bihotzetik Euskal Etxera, ia hiru kilometroz, lekukoa eskuz esku pasa dute, euskara Parisen bultzatzeko mezuarekin.