Patxi Lopez
2023/11/27 - 14:13
Patxi Lopezek sozialisten bozeramaile izaten jarraituko du Kongresuan
Bestalde, Juan Espadas Andaluziako PSOEren idazkari nagusia hautatu dute Senatuko eledun izateko, Eva Granadosen ordez.
2023/11/16 - 13:17
Patxi Lopezek esan du batzuk kalera atera direla ''hautestontziek gobernatzeko aukerarik eman ez dietelako''
"Batzuek, hautestontziek esandakoa gustatzen ez zaienean, herritarrek gaizki bozkatu dutela esaten dute, eta hauteskundeak errepikatu behar dira ondo bozkatu arte; hau da, haiek irabazi arte", adierazi du PSOEko bozeramaileak.
2023/11/04 - 15:35
Patxi Lopez: ''Amnistia Legea bezalako erabaki ausartak hartuko ditu Gobernuak''
Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioaren gainean militante sozialistei egindako galdeketan parte hartu du Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak. Horren arabera, litekeena da inbestidura saioa datorren astean egitea.
2023/08/23 - 13:13
Feijooren inbestidura saioa irailaren 26rako eta 27rako deitu du Armengolek
Alfredo Nuñez Feijoorekin, Felipe VI.ak proposatutako hautagaiarekin, batera hartu du erabakia Diputatuen Kongresuko presidenteak.
2023/08/16 - 18:27
PSOEk Armengol proposatuko du Kongresuko presidente izateko, eta Patxi Lopez mantenduko du bozeramaile gisa
Bestalde, Alderdi Sozialistak Guillermo Fernandez-Vara proposatuko du Senatuko presidenteorde kargurako.
2023/07/23 - 14:51
Patxi Lopez: ''Hauteskunde hauetan bizitza eta bizikidetza eredu bat dago jokoan''
Patxi Lopezek Portugaleteko hautesleku batean eman du botoa, eta esan du espero duela sozialistak gai izan direla "transmititzeko hauteskunde hauetan asko dagoela jokoan".
2023/07/18 - 16:52
Trumpekin eta Bolsonarekin alderatu du Lopezek Alderdi Popularra
Ermuan izan dira sozialistak, eta Feijoo etengabe gezurretan ari dela adierazi du Kongresurako hautagaiak. Gaineratu du, VOX baino gehiago, PP dela benetako arazoa, zalantzan jarri dituelako hauteskunde sistema eta posta bidezko botoa.
2023/07/16 - 16:30
Izaera feminista eta prostituzioaren aurkako jarrera aldarrikatu dute sozialistek Sestaon
Patxi Lopezek botoa eskatu du indarkeria matxistaren kontrako borrokak lehentasunekoa izaten jarraitzeko.
2023/06/07 - 21:07
Rafaela Romero, Patxi Lopez eta Daniel Senderos PSE-EEren zerrendaburuak izango dira hauteskunde orokorretan
Senaturako, Txema Oleaga eta Julia Liberal senatariek errepikatuko dute Bizkaian eta Araban, hurrenez hurren, baina Gipuzkoan Izaskun Gomez sartu dute sozialistek.
2023/04/15 - 16:21
Alderdikideen omenaldi beroa Rodolfo Ares sailburu ohiari
Ezinbesteko sozialista izan zela azpimarratu dute, eta Sanchezek terrorismoaren amaieran jokatutako papera goraipatu du.
2023/01/27 - 17:37
Rodolfo Aresen alderdikide eta ordezkari politikoak gerturatu dira azken agurra ematera
Besarkada eta dolumin adierazpen asko izan dira familia sozialista barruan. Militante xumeak eta alderdiko buruzagiak, denek eman nahi izan diote azken agurra. Beste alderdietako ordezkariak ere izan dira beilatokian, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carlos Ituzgaiz PPko buruzagia, esaterako.
2022/09/04 - 16:02
Patxi Lopezek esan du Espainiako Gobernuak negoziatzeko prest jarraitzen duela, Estatutua osatzeko
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren hitzen ostean iritsi dira adierazpenok. Horren arabera, "geratzen diren transferentzia bakan batzuek oso txertatze zaila dute", eta horrek "prozedura zailtzen du".
2022/08/04 - 13:10
Patxi Lopez, energia aurrezteko dekretuaren inguruan: "Denok batera borrokatu behar dugu"
PSOEren bozeramaileak Kongresuan Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean adierazi du, sekretu ofizialen legearen harira, ez dagoela GALekin "arduratuta", izan ere, "epaituta eta kondenatuta" daude.
2022/08/03 - 21:18
Eusko Jaurlaritzak isunen bidea baztertzea eta malgutasuna eskatu du
Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramaileak galdetu du ea Arantxa Tapia sailburuak "ezer ere ez egin eta euskal enpresak ixtea nahiago ote duen".
2022/08/03 - 20:54
Patxi Lopez: 'Ona litzateke 90eko hamarkadan ETAko komandoak atxilotzen lagundu zutenen izenak argitaratzea?'
Patxi Lópezek esan du ez duela batere kezkatzen GALeko dokumentuak desklasifikatzeak, baina zalantzan jarri du ETAko kideak atxilotu zituzten agenteen berri ematea.
2022/07/23 - 13:21
Sanchezek, gas-murrizketaren gainean: "Ez dugu eztabaidarik gabeko inposaketarik onartuko"
Maria Jesus Montero, Pilar Alegria eta Patxi LopezEen PSOEren goi-kargu berriak berretsiko ditu gaur PSOEren Batzorde Federalak, eta han egin ditu adierazpen horiek PSOEren idazkari nagusiak.
2022/07/22 - 15:03
Pedro Sanchezek izendapen berriak iragarri ditu Moncloaren eta Ferrazen arteko koordinazioa indartzeko
Kargu guztiak larunbat honetan berretsi beharko dira PSOEren ezohiko Batzorde Federalean. Era berean, Patxi Lopez sozialisten bozeramaile izendatuko dute Kongresuan.
2022/07/21 - 16:18
Patxi Lopez eta Pilar Alegria, PSOEren ahots berriak; Mª Jesus Montero, idazkariorde nagusia
Adriana Lastrak dimisioa eman ondoren hainbat aldaketa iragarri ditu gaur alderdi sozialistak bere egituran. Horietako bat Patxi Lopez lehendakari ohia izango dela aurrerantzean alderdi sozialistako bozeramailea Madrilgo Kongresuan.
2022/07/21 - 14:27
Patxi Lopez PSOEren Kongresuko bozeramaile izendatuko dute
Adriana Lastrak PSOEko idazkariorde postua utzita, Maria Jesus Monterok hartuko du haren lekua. Pilar Alegria Hezkuntza ministroa izango da Alderdi Sozialistaren Exekutiba Federaleko eleduna, eta, kontrakoa zabaldu den arren, Santos Cerdan nafarrak Antolakuntza idazkari karguari eutsiko dio.
2022/07/21 - 13:11
Ekain Ricoren ustez, Patxi Lopezen ''egiten jakitea'' izango da bere ezaugarri nagusiena bozeramaile gisa
Ekain Rico legebiltzarkide sozialistaren arabera, Patxi Lopez "erreferente bat da eta ageriko autoritatea du". "Bere ibilbidean zehar balio sozialistekiko eta akordioak bilatzeko konpromisoa erakutsi du", gaineratu du.