Pedro Sanchez
2025/01/22 - 18:13
Sare sozialetan anonimotasunarekin amaitzea proposatu du Sanchezek
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hainbat neurri proposatu ditu Europar Batasunean sare sozialek demokraziari dakarkioten mehatxuaren aurka borrokatzeko, besteak beste, anonimotasuna desagerraraztea eta jabeak euren sareetan gertatzen denaren erantzuletzat hartzea.
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/19 - 18:03
Pedro Sanchezen esanetan, Espainia ezin hobeto doa, eta gutxieneko soldata igoko dutela agindu du
Sanchezen ustez, Espainiako ekonomiak "neoliberalismoaren hondoratzeari eta sozialdemokraziaren berpizteari esker" egin du bira. "Pribatizazioak zeuden tokian ongizate-estatua indartzen ari da, eta enpleguaren prekarizazioa izan zen tokian lan-erreforma bat dago", esan du.
2025/01/18 - 13:58
Juntsekin Suitzan premiazko bilera egitea onartu du PSOEk, Turullek iragarri duenez
Juntseko idazkari nagusiaren hitzetan, PSOEren eta Juntsen arteko batzar horrek negoziazioekin "jarraitzea merezi duen ala ez" argitzeko balioko du.
2025/01/16 - 13:56
Kongresuko Mahaiak berriro ere atzeratu egin du konfiantza-galdeari buruzko erabakia
Juntsek Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu zion konfiantza-galdea egin dezala, eta, horretarako, legez besteko proposamena aurkeztu zuen. Kongresuan gehiengoa duten PSOEk eta Sumarrek, ordea, erabakia bigarren aldiz atzeratu egin dute.
2025/01/15 - 22:09
Nazioarteak Hamasen eta Israelen arteko su-eten akordioa txalotu du, baina ñabardurekin
"Nire diplomaziak ez ditu inoiz lortzeko ahaleginak eten", ziurtatu du AEBko presidenteak. EBk pozik hartu du akordioa, "eskualde osora itxaropena daramalako". Guterresek ere txalotu egin du su-etena, baina "lehen urrats kritikoa" dela gogorarazi du.
2025/01/13 - 18:26
Hauek dira Espainiako Gobernuak etxebizitza krisiari aurre egiten saiatzeko hartu dituen neurriak
Espainiako Gobernuaren egitasmoaren ardatza etxebizitza sozialen parke handi bat osatzea eta blindatzea da, baita laguntzak eta zigor fiskalak areagotzea ere. Pedro Sanchezek iragarritako neurrien erdiak Sumarrek proposatu ditu.
2025/01/13 - 11:23
''EAJk epe luzerako konpromisoa du PSOErekin, eta horrek Espainiako Gobernua beti babestera behartzen du''
Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak adierazi duenez, EAJren eta PSOEren arteko "konpromiso horrek Alderdi Sozialista beti babestea dakar, Sanchezen Gobernuak ondo nahiz gaizki jokatuta".
2025/01/12 - 17:42
PPko autonomiek erabilitako etxebizitza erosteko zerga gazteei % 4ra jaisteko konpromisoa hartu dute
PSOEk "espekulatzaileentzako" etxebizitza politika egitea leporatu dio PPri, eta proposatzen dituzten neurriak "gezurra" eta "engainua" direla esan du, haientzat etxebizitza "negozioa eta ondasun espekulatiboa delako".
2025/01/08 - 15:27
Sanchez: ''Garai bateko Espainia ''bakarra eta batua'' zati-zati eginda zegoela ahaztea nahi dute''
Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du askatasuna ez dela konkista "etengabea", "galdu baitaiteke". "Berriz gertatu daiteke", esan du.
2025/01/08 - 14:41
Sanchez, Elon Muski buruz: ''Munduko gizonik aberatsenak gure instituzioei erasotzen die''
Espainiako presidenteak adierazi du Elon Muskek "gorrotoa pizten" duela, "Alemaniako nazismoaren oinordekoak babestera deitu" baitu. Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren ekitaldian esan ditu hitzok.
2024/12/24 - 14:19
Puigdemontek ohartarazi du ez duela Sanchez babestuko, Katalunia hondoratzeko estrategiarekin jarraitzen badu
Kataluniako presidente ohi eta Juntseko buruaren ustez, PSOEk Katalunian gertatutakoa "historiatik ezabatu" nahi du, "ezer gertatu ez balitz bezala". "Nazio arazorik ez duen Katalunia bat asmatzea" egotzi die sozialistei.
2024/12/24 - 13:44
PPk Sanchezen dimisioa eskatu du Gabonak zoriontzeko zabaldu duen bideoan
Sare-sozialetan zabaldutako bideoan, azpitituluetan erdi-ezkutuan ageri da Espainiako presidentearen dimisioa eskatzen duen mezua. Hizki larriz nabarmenduta agertzen dira zenbait letra, eta horiek elkarren segidan jarrita, ondorengoa diote: "Sanchez dimititu".
2024/12/23 - 16:00
Konpainia energetikoen gaineko karga berezia 2025era luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak
Halaber, aurreikusita bezala, garraio publikoaren gaineko hobaria datorren urte osora zabaltzea ere onartu dutela jakinarazi du Sanchezek.
2024/12/23 - 13:26
2024an ekonomiaren bilakaera "bikaina" nabarmendu du Sanchezek: "Espainiak aurreikuspenak gainditu ditu"
Agerraldia egin du Espainiako Gobernuko presidenteak azken Ministro Kontseiluaren ostean, legegintzaldiaren balantzea egiteko eta Espainikako Gobernuaren konpromisoak zenbateraino bete diren aztertzeko.
2024/12/21 - 12:55
PPren ustez, Sanchezen legegintzaldia ''agortuta'' dago eta ''agenda judizialak'' baldintzatzen du
Horixe adierazi du gaur Carmen Fuñez PPren Antolakuntza idazkariordeak Bilbon, eta "moralitatearen aurkako paradigma" izatea eta auzi judizialen mende egotea egotzi dio Espainiako Gobernuari.
2024/12/18 - 12:50
Begoña Gomezek lehen aldiz deklaratu du epailearen aurrean, bere abokatuaren galderei erantzunda
Aurreko zitazioetan, ez deklaratzeko eskubidea baliatu izan du Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak. Gaur, Madrilgo Complutense Unibertsitaterako software baten kontratazioan ustez iruzurra egiteagatik eman ditu azalpenak.
2024/12/18 - 12:33
Migrazio protokolo berriak eskatu ditu EAJk eta Sanchezek erantzun dio arazoa PP eta Voxen gobernuak direla
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailearen arabera, migrazio fluxuak egiturazko arazo bihurtu dira eta araudiak eta protokoloak aldatzea beharrezkoa da. Sanchezek, bere aldetik, azken sei urteetan bere gobernuak egin duen migrazio politika "sendoa" defendatu du.
2024/12/18 - 11:37
Begoña Gomez epaitegietara iritsi da hirugarren aldiz ikertu gisa deklaratzeko
Juan Carlos Peinado epailearen aurrean hirugarren aldiz deklaratzeko iritsi da. Epaileak influentzia-trafikoa, negozioetako ustelkeria, bidegabeko jabetzea eta intrusismoa egotzi dizkio.
2024/12/13 - 12:32
Sanchezek Autonomien Estatua aldarrikatu du eta akordioak lortzeko ''elkarlana'' eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak Autonomien Estatua aldarrikatu du Konstituzioaren "lorpen eta arrakasta handien" artean, eta azpimarratu du erkidegoetako presidente guztiek parte hartu dutela Santanderren egiten ari diren Presidenteen Konferentzian.