Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juntsekin Suitzan premiazko bilera egitea onartu du PSOEk, Turullek iragarri duenez

Juntseko idazkari nagusiaren hitzetan, PSOEren eta Juntsen arteko batzar horrek negoziazioekin "jarraitzea merezi duen ala ez" argitzeko balioko du.
Jordi Turull eta Carles Puigdemont, ostiral honetan, Bruselan. Argazkia: EFE
Jordi Turull eta Carles Puigdemont, ostiral honetan, Bruselan. Argazkia: EFE

Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak larunbat honetan iragarri duenez, Suitzan "premiazko bilera egitea" onartu du PSOEk, bi alderdien arteko krisiari irtenbidea emateko. "Data zehazteko hizketan ari gara", azpimarratu du Turullek Lleidan, Kataluniako Oliba-Olio Birjinaren 28. Azokara egindako bisitan.

Juntseko idazkari nagusiaren hitzetan, PSOEren eta Juntsen arteko batzar horrek negoziazioekin "jarraitzea merezi duen ala ez" argitzeko balioko du.

PSOErekin abiatutako negoziazioak bertan behera utzi dituztela iragarri zuen ostiralean Carles Puigdemont Juntseko presidenteak, 2023an sinatutako inbestidura-akordioak (Estatuko Aurrekontu Orokorrak barne) urratzen ari direla iritzita.

"Puigdemont oso argia izan zen: horrela ez dago jarraitzerik", adierazi du Turullek. Puigdemontek eskatutako "premiazko bilera" onartu du Alderdi Sozialistak, eta Suitzan egiten dituzten batzar horietara joaten diren "nazioarteko bitartekariak ere prest azaldu dira".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X