Pedro Sanchez
2024/11/27 - 08:37
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Bengoetxea EHUko errektore berria eta su-etena Libanon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/27 - 06:00
Gaur da biltzekoa Lankidetzarako Aldebiko Batzorde Iraunkorra, Pradales eta Sanchez buru direla
Eskualdatzeko dauden 29 transferentzien auziaz gain, Jaurlaritzak espero du "akordio garrantzitsuak" lortzea hiru gai inportanteren inguruan: migrazioaren kudeaketa, Makroeskualde Atlantikoa eta euskararen ofizialtasuna EBren baitan.
2024/11/26 - 13:20
Juan Lobatok Madrilgo PSOEren idazkari nagusi karguan jarraituko du
Auzitegi Gorenak lekuko gisa deklaratzera deitu du ostiralean Isabel Diaz Ayusoren bikotekideaz idatzitako mezuak direla eta, eta PSOEren hainbat kargudunek dimititu dezan eskatu dute.
2024/11/25 - 10:34
Ribera Europako Batzordera joanda ''Espainiak galdutakoa Europak irabazi du'', Sanchezen arabera
Espainiako presidenteak ministro ohiaren lana goraipatu du: "Nazioarteko erreferente izan da klima aldaketaren aurkako borrokan". Riberaren lekua Sara Aagesenek hartuko duela baieztatu du.
2024/11/23 - 12:52
Eskumenak EAEra eskualdatzeko Lankidetzarako Bitariko Batzordea asteazkenean elkartuko da, Moncloan
Batzordea azaroaren 6an zen elkartzekoa lehenengoz, baina goialdeko ekaitzak atzeratu egin zuen. Azkenean, azaroaren 27an izango da Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria buru izango dituen batzarra.
2024/11/22 - 17:30
PSOEk salaketa bateratua aurkeztu du Aldamaren aurka, sozialistei egindako akusazioengatik
Komisionistaren adierazpenen aurrean, iturri sozialistek uste dute "Espainia bezalako herrialde batek ezin duela onartu agenda politikoa frogarik gabe iraintzen duten gaizkileek markatzea, soilik Soto del Realetik atera eta etxean lo egin ahal izateko".
2024/11/21 - 22:09
Epaileak Victor de Aldama aske uzteko agindu du komisioak ordaindu zituela adierazi ostean
Magistratuak aintzat hartu du enpresaburuaren eskaera, eta kautelazko neurriak hartzea erabaki du, Fiskaltzak eskatu bezala: pasaportea kentzea eta astero epaitegian agertzeko betebeharra.
2024/11/21 - 19:24
Aldamak esandakoa ez dela egia dio Sanchezek, eta Feijoori mozio bat aurkezteko erronka egin dio
"Pertsonaia horren agerraldiari dagokionez, nire Gobernua Gobernu garbia dela esan nahi dut", azpimarratu du. Gaineratu du "ustezko delitugile" baten deklarazioa dela, badaezpadako espetxealdian dagoena eta bat ere sinisgarritasunik ez duena.
2024/11/21 - 18:30
Feijook Sanchezen dimisioa eskatu du eta PSOEko kideei zentsura-mozio bat aurkezteko proposamena egin die
"Nik ez dut boto nahikorik Gobernua aldatzeko, baina PSOEren bazkideren batek honekin amaitu nahi badu, jakin dezala gure herrialdean aro berri bat irekitzeko prest nagoela", adierazi du Feijook, galderarik gabeko agerraldi batean.
2024/11/21 - 14:48
Santos Cerdanek ukatu egin du Aldamaren dirurik jaso izana, baita elkar ezagutzen dutela ere
Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkariak ukatu egin du Victor de Aldama 'Koldo' auziaren ustezko lortzailearen dirurik jaso izana, eta esan du ez duela ezagutzen eta ez dela inoiz berarekin egon. "Gezur biribila", adierazi du.
2024/11/21 - 13:29
Aldamak dio Santos Cerdanek 15.000 euro jaso zituela, 250.000 eman zizkiola Abalosi eta 100.000 Koldori
PSOEk iragarri du "berehalako" lege ekintzak abiatuko dituela Aldamaren aurka. Epailearen aurrean egindako borondatezko deklarazioan, adierazi du Sanchezek argazkia ateratzea eskatu ziola, Mexikon egindako gestioak eskertzeko.
2024/11/18 - 10:59
Espainiako Gobernuak abenduaren 13rako deitu du Presidenteen Biltzarra
Pedro Sanchez presidenteak eta autonomia erkidegoetako presidenteek hainbat gai izango dituzte hizpide, hala nola finantzazio autonomikoa, immigrazioa, osasungintza eta etxebizitza.
2024/11/18 - 10:25
Gerrei eta aberats handien zergei buruzko jarrerak oso zatituta dituztela bilduko dira G20ko kideak Brasilen
Gaur eta bihar, besteak beste, pobreziari eta goseari aurre egiteko mundu mailako aliantza bat adostea espero dute goi mandatariek. Klima larrialdia mahai gainean izango duten gaietako bat izango den arren, ez da uste aurrerapausorik egotea zentzu horretan.
2024/11/17 - 13:43
Euskal Herria nazio gisa aitortzeko ''aurrerapausoak'' eskatu dizkio EH Bilduk Pedro Sanchezi
Gainera, datorren larunbatean, hilak 23, 'Nazioa Gara' lelopean Bilbon egingo duen manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
2024/11/17 - 12:19
Sanchezek agerraldia eskatu du Kongresuan azaroaren 27an goialdeko borraskari buruzko azalpenak emateko
Datorren asteazkenean, azaroaren 20an, Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroaren txanda izango da.
2024/11/13 - 12:48
Begoña Gomezek deklaratzeari uko egin dio Madrilgo Asanblean "helburu politiko argia" duela argudiatuta
Sanchezen emazteak minutu bakarreko hitzartea egin du bere ibilbide profesionala eta errugabetasun presuntzioa aldarrikatzeko: "Goizago ala beranduago, egia jakingo da".Unibertsitate Complutensean mesede-tratua jaso ote zuen ikertzeko batzordean deklaratu behar zuen lehen pertsona zen Gomez.
2024/11/13 - 11:58
Begoña Gomezek uko egin dio Madrilgo Asanbladan deklaratzeari eta gezurren biktima dela esan du
Begoña Gomezek, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emazteak, deklaraziorik ez egiteko eskubideari heldu dio Madrilgo Asanbladan irekitako ikerketa-batzordean. Complutense Unibertsitatean berarekin mesede-traturik egon ote zen ikertzen ari dira.
2024/11/12 - 12:46
Sanchezek Valentziako tragedia eraman du COP29 goi-bilerara: "Klima-aldaketak hil egiten du"
Goi-bileraren lehen jardunaldian, Brasilek 2035erako gas kutsagarrien isuriak "% 67" murrizteko helburua ezarri du, eta Kanadak iragarri du garapen bidean dauden 25 herrialdetan ekintza klimatikoko proiektuak finantzatzeko plataforma bat jarriko duela martxan.
2024/11/11 - 14:39
Hondamendiak eragindakoengatik erantzukizun politikoak eskatzea baztertu du oraingoz Pedro Sanchezek
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du exekutiboa "behar den horretan buru-belarri" dagoela, eta "denborarik" izan izango dugula erantzukizunak eskatzeko. Halaber, argitu du Mazon Generalitateko presidentearekin WhatsApp bidez mezuak trukatu zituela urriaren 29an, hondamendiaren egunean.
2024/11/11 - 09:51
Espainiako Gobernuak 3.765 milioi euroko laguntzak onartu ditu goialdeko borraskak kaltetutakoentzat
Iragan asteartean Ministroen Kontseiluak onartutako lehen neurri sorta (10.600 milioi) kontuan hartuta, dagoeneko 14.373 milioi euroko balioa duten languntzak aurrera atera ditu.