Pirinioak
2019/07/02 - 20:56
Santurtziko mendizalea oinez eta helikopteroz bilatzen ari dira Pirinioetan
46 urteko gizona La Frutiereko aparkalekutik abiatu zen larunbatean. Estomeko mendi-aterpean gaua igarotzeko eta igandean itzultzeko asmoa zuen, baina familiak astelehenean eman zuen abisua.
2019/07/02 - 16:19
46 urteko santurtziar baten bila ari dira Frantziako Pirinioetan
Rafa Castaños Mayo du izena, Santurtzikoa da, eta hiru egun daramatza desagertuta. Atzo helikopteroz aritu ziren bere bila. Gaur, berriz, oinez ekin diote bilaketari Seda eta Labas mendien inguruan.
2019/06/28 - 12:14
Beroaldia gaiztotu egingo da Erriberan, eta lasaitua hartuko du Kantauri isurialdean
Erriberan eta Nafarroa erdialdean alerta gorria mantenduko da. 42 gradutik gora egon litezke termometroak. Araban alerta laranjak jarraituko du. Kostaldean, maximoak 25 gradukoak izango dira.
2019/06/05 - 15:08
Elurra Belaguan, uda iristeko 15 egun falta direnean
Josetxo Ubauk gaur bidalitako irudietan goizean Belagua inguruan, 1595 metrora, bota duen elurra ikusi liteke.
2019/06/03 - 13:36
Gaur emango diote azken agurra larunbatean Huescan hil zen Ermuko mendizaleari
Javier Alberdi ermuarra Collarada tontorrean zendu zen, elurtegi batean labaindu eta 300 metrotan behera erori ondoren.
2019/06/01 - 23:14
Ermuko mendizale bat hil eta beste bat larri zauritu da Huescako Pirinioetan
Jabier Alberdi Ermuko Artarrai mendi taldeko presidentea da hildakoa, eta zauritua herrikidea da.
2019/06/01 - 22:44
Ermuko mendizale bat hil da Collarada mendian, 300 metroko irristaldia izan ostean
Ermuko mendizale bat hil da Collarada mendian, Canfrancen (Huesca). Gainera, beste ermuar bat zauritu egin da han. Guardia Zibilak helikopteroz erreskatatu ditu.
2018/11/13 - 10:13
Pirinioetako elurra erdira murriztuko da 2050erako
100 adituk baino gehiagok egindako txosten baten arabera, azken 50 urtetan 1,2 gradu igo da Pirinioetako batez besteko tenperatura.
2018/11/13 - 10:10
Munduan gehien epeldu diren mendiak Pirinioak dira
Klima aldaketa heldu da Pirinioetara. Munduan gehien epeldu diren mendiak dira eta elurra urtzen ari da. Bertako glaziarren erdiak jada desagertu dira.
2018/10/04 - 17:06
Nafarroako Gobernua haserre Frantziarekin, hartz emeak Bearnora ekartzeagatik
Nafarroako Foru Erkidegoan hartzek izan dezaketen eraginaren beldur da Nafarroako Gobernua.
2018/09/24 - 17:39
Zilbetiko 74 urteko mendizale bat hil da Adi mendian
Guardia Zibilak erreskatatu du pendiz handi batean erori eta kolpe gogorrak jaso ostean. Ordu batzuk geroago, baina, hil egin da.
2018/08/05 - 16:15
Samindura handiz hartu dute Laudion mendizale gaztearen heriotzaren berria
Jon Urkijo Laburu, 25 urtekoa, Latiorro auzoan bizi zen. Laudioko futbol taldean jokatu zuen lesio bat izan zuen arte.
2018/08/05 - 13:06
Laudioko 25 urteko mendizale bat hil da Monte Perdidon
Larunbat arratsaldean hil da gaztea, tontorretik jaisten ari zela, erorikoa izan duenean.
2018/08/04 - 18:27
Mendizale donostiar bat erreskatatu dute Ori mendian, garezurrean zaurituta
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, biktima (56 urteko gizon donostiarra) mendi-magal batetik erori eta harkaitz batzuen aurka talka egin du.
2018/07/23 - 13:19
Basauriko mendizale bat hil da Pirinioetan, arrail batetik erorita
Infernuko Tontorretatik behera jaisten ari zela erorikoa izan zuen 63 urteko gizonak. Castro Urdialesen bizi arren, Basaurikoa zen jatorriz.
2018/07/23 - 11:32
Basauriar bat hil da Pirinioetan, arrail batetik behera erorita
Infernuko Tontorretatik behera jaisten ari zela erorikoa izan zuen 63 urteko gizonak. Castro Urdialesen bizi zen, baina Basaurikoa zen jatorriz.
2018/05/26 - 16:57
Izaba, argindarra salduko duen Euskal Herriko lehen udalerria
Elektrizitatea sortu eta banatuko du Nafarroako udalerriak. Enpresa elektriko handien artean izango da Izaba, baina esan dutenez, etekina berriz inbertitzeko asmoa dute.
2018/04/29 - 22:07
Euskal mendizale bat hilda aurkitu dute Pirinioetan
Dirudienez, lagun batekin atera zen mendira, bi eguneko ibilaldia egitera. Midi d´Ossau menditik itzultzen ari zirela, 100 metroko altuerarik erori zen.
2018/03/23 - 11:28
Vall d'Araneko elur-jausiak oso larri zauritu zuen pertsona euskal herritarra da
44 urteko zauritua Vall de Boin (Lleida) bizi da. Hasiera batean, Viellako ospitalera eraman zuten, baina zaurien larritasuna ikusita, azkenean Bellvitgera (Bartzelona) eraman behar izan zuten.
2018/03/22 - 22:29
Bergarako mendizale bat hil da Lleidan, elur-jausi batek harrapatuta
Gainera, beste pertsona bat hil eta hirugarren bat oso larri zauritu ditu elausoak. Elur-jausia Vall d’Aranen gertatu da, Vall de Conanglesen.