Podemos Euskadi
2023/05/01 - 16:48
Alderdi gehienek Maiatzaren Leheneko manifestazioak baliatu dituzte mezuak zabaltzeko
EAJk kalitatezko enpleguen eta soldata duinen aldeko apostua egin du. EH Bildu LABen manifestazioan izan da Bilbon. PSE-EEk, berriz, bat egin du CCOO eta UGTren manifestazioarekin. Elkarrekin Podemos ere manifestazio berean izan da. PPk Pasaiarako 20 urteko plana garatu gabe dagoela salatu du.
2023/04/26 - 16:57
Alderdiek kanpainaurrean murgilduta jarraitzen dute
EAJk Gipuzkoako kanpainaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu. Emakumea agendaren erdian jartzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk, berriz.PSE-EEk lidergo berriak aldarrikatu ditu. Elkarrekin koalizioak Urrunagako eta Goianingo kutsadura akustioa salatu du. PP Erriberako merkatuan izan da.
2023/04/26 - 15:59
Elkarrekin Podemosek osoko zuzenketa aurkeztuko dio ''itunpeko hezkuntza blindatzen'' duen legeari
Ezkerreko koalizioaren ustez, egitasmoak itunpekoen sarea "unibertsal" bihurtzen du eta ez du segregazioari aurre egiteko neurririk planteatzen.
2023/04/25 - 16:26
Ekonomia, etxebizitza eta jasangarritasuna, kanpainaurreko gaurko mezuak
Ekonomia eta enplegua bultzatzea du helburu Elixabete Etxanobek. EH Bildu pozik dago inoiz baino zerrenda gehiago aurkezten dituelako. PSEk Gasteizen Iparralde gizarte etxea erreformatu nahi du. Elkarrekin koalizioak etxebizitza izan du hizpide. PPk Donostiako denda txikien aldeko apustua egin du.
2023/04/25 - 11:49
Gorrotxategi: "Duela urtebete hezkuntza ituna adostu genuenetik ez dugu lan bilerarik egin"
Elkarrekin Podemos-IUren Legebiltzarreko bozeramaileak azpimarratu duenez, ez du Eusko Jaurlaritzak onartuko duen Hezkuntza Legearen aurreproiektua ezagutzen. Edozein kasutan, lege proiektua eta publiko egin zen lehen zirriborroa ezberdinak izatea espero du.
2023/04/24 - 16:30
Kulturari, jasangarritasunari eta etxebizitzari lotutako mezuak igorri dituzte gaur alderdiek
"Eraztun Urdina" aurkeztu du Gasteizen Beatriz Artolazabalek. EH Bilduk, bere aldetik, Sansomendi auzoarentzat eraberritze plana aurkeztu du. PSEk, berriz, Espainiako etxebizitza legearen alde egin du. Elkarrekinek Donostian egin du agerraldia. Sorkuntzarako zentro bat eraiki nahi du Gasteizen PPk.
2023/04/21 - 16:30
Adinekoen zaintzaz, osasungintzaz eta energia berriztagarriez aritu dira gaur alderdiak
Aurrekanpaina bete-betean daude alderdi guztiak eta ekitaldi ugari ari dira ospatzen egun hauetan. Gaurkoan, adinekoen zaintza, osasungintza eta energi berriztarriak izan dituzte hizpide.
2023/04/21 - 16:15
Estatuari Euskadiren eskumenetan ''sukalderaino'' sartzen uztea leporatu dio Urkulluk EH Bilduri
Aitzakiak alde batera utzi eta Espainiako Etxebizitza Legeak jasotzen dituen neurriak EAEn abian jartzeko tresnak erabiltzea eskatu diote EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek lehendakariari.
2023/04/19 - 16:36
Kanpainaurrean murgilduta, alderdiek etxebizitza, Osakidetza eta nekazaritza izan dituzte hizpide
Beatriz Artolazabalek Gasteiz OKM zigilua sortu duela iragarri du. EH Bilduk gogor kritikatu du Jaurlaritzaren osasun politika. Sozialistek, bere aldetik, hiri jasangarriagoak nahi dituzte. Mugikortasunaren aldeko aldarria egin du Podemosek. PPk Gasteizek behar duen aldaketa ekarriko duela dio.
2023/04/18 - 16:35
Gipuzkoako Foru Aldundirako bost hautagaiak lehenengo aldiz aurrez aurre izan dira Deustuko Unibertsitatean
Euren helburuez eta gipuzkoak dituen erronkei buruz aritu dira. Lehenbizikoz euskara hutsean aritu dira bost hautagaiak.
2023/04/15 - 15:21
Hirugarren Errepublika aldarrikatu dute Eibarren
Gipuzkoako udalerri horretan urtero egiten duten ekitaldian, hirugarren Errepublika aldarrikatu dute hainbat indar politikok, bigarrenaren urteurrenean.
2023/04/14 - 13:15
EAJk irabaziko lituzke Gipuzkoako Foru Aldundirako hauteskundeak, EH Bilduk hurbiletik jarraituta
Gipuzkoako Foru Aldundiak apirileko soziometroaren emaitzak aurkeztu ditu. Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira egindako hauteskunde-prospekzioaz gain, inkestak Gipuzkoako herritarren kezka nagusiak islatzen ditu.
2023/04/10 - 14:01
Jaurlaritza hezkuntza ituna "urratzen" ari dela salatu du Elkarrekin Podemos-IUk
Ezkerreko koalizioaren legebiltzarkideak planifikazio dekretua eta itunpetze araua kritikatu ditu eta ohartarazi du "gaur-gaurkoz" Elkarrekin Podemosek ez duela legea babestuko. EH Bildu eta PSE-EE ere estu hartu ditu. "Herren geratu zaie eskola publikoaz egin duten defentsa", kritikatu du.
2023/04/09 - 13:24
Aberria "interes pribatuen aurrean zerbitzu publikoak defendatuz" egiten dela aldarrikatu du Podemosek
Igande honetan Aberri Eguna dela eta, Podemos Ahal duguk manifestua ondu du eta bideoa zabaldu du sare sozialetan "Euskadi defendatzea herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea" dela adieraziz.
2023/04/08 - 19:33
EAJk, EH Bilduk eta Podemosek bat egin dute Baterarekin Aberri Egun bateratuaren alde
"Desberdintasunen errespetutik" abiatuta "gutxieneko zoru amankomuna" eraiki nahi du ekimenak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, tartean "non gauden eta, batik bat, nora joan nahi dugun" adostea.
2023/04/07 - 12:18
Iñigo Martinez: "Aberri Egun bateratu batean parte hartuko genuke data laikoago bat aukeratuko balitz"
Elkarrekin Podemos - Ezker Anitzako parlamentariak Sumar ez dela soilik alderdien batura bat defendatu du eta Podemosek bertan parte hartuko duela espero du. "Aliantza handiak lortu eta irabazteko proiektua da", esan du.
2023/04/04 - 13:21
Arturo Espejoren maila-igoera salatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk
Hiru alderdiek sinatu duten adierazpenean Arturo Espejoren maila igoerak biktimak umiliatu, iraindu eta birbiktimizatu egiten dituela salatzen dute eta Estatuko indarkeriaren biktimei babesa eta aitortza eskaintzen zaie.
2023/04/01 - 20:30
EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Ezker Anitza-IU eta Berdeak-Equok Azazetan fusilatutakoak omendu dituzte
Altxamendu militarraren kontra zeuden ideologia eta alderdi politikoetako ordezkari ziren 16 preso politiko fusilatu zituzten duela 86 urte Azazetan, Emilio Mola jenearalaren aginduz.
2023/03/30 - 17:02
Legebiltzarrak errepublika eta erabakitzeko eskubidea ahalbidetzea eskatu du
Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemosek egindako proposamen bat babestu dute EAJk eta EH Bilduk: Konstituzioan erreforma egitea errepublika eta erabakitzeko eskubidea ahalbidetzeko.
2023/03/28 - 14:42
EAJ, EH Bildu eta EP-IU, Konstituzioan aldaketa eskatzearen aldekoak Errepublikaren bidea ireki ahal izateko
Hiru talde parlamentarioek erdibideko zuzenketa bat adostu dute ezkerreko koalizioak aurrez egindako legez besteko proposamen baten harira. Monarkiari buruzko erreferenduma egitea galdegiten zuen Elkarrekin Podemos-IUk. Adostutako testuan, erabakitzeko eskubidea ere aitortzea eskatu dute guztiek.