Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kanpaina hasteko 10 egun falta direnean, alderdiak kanpainaurrean murgilduta daude

20230502143802_aurrekanpaina-podemos_
18:00 - 20:00
Kanpaina hasteko 10 egun falta direnean, alderdiak kanpainaurrean murgilduta daude
Beatriz Artolazabalek Gasteizko auzoen alkate izan nahi duela esan du. EH Bilduk zaintza lanak izan ditu hizpide. PSEren ekitaldian Albares kanpo gaietarako ministroa izan da. Elkarrekin koalizioak hezkuntza publikoa indartu nahi du Gasteizen. Gerardo Armestok Gasteiz etorbidea baerriztatu nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Euskarak akordioak behar ditu, ez du zarata behar"

Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak adierazi duenez, ez dute "ezer hautsitzat eman", eta EAJk eta PSE-EEk EAEko administrazio publikoan LEPetan euskararen segurtasun juridikoa indartzeko egiten dituzten elkarrizketek "jarraitzen dute" eta "oraindik badago tarterik" akordio bat lortzeko. "Azken momentura arte" itxaron behar dela aipatu du.

fernando grande marlaska
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marlaskak dio Korrikan presoen argazkiak erakustea legez ez dela delitua

Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du "nazkagarriak" iruditu zitzaizkiola azken Korrikan ikusitako hainbat irudi, besteak beste, ETAko preso baten argazkia soinean zeraman haurrarena. Azaldu du segurtasun indarrek adi jarraitzen dutela halako gertakarien aurrean, baina, legea eskuan, ekintza horiek ez direla delitua erantsi du. Senatuan egin ditu hitzok ministroak, UPNko Maria Caballerori, ETAk hil zuen Tomas Caballero Iruñeko zinegotzi izandakoaren alabari, erantzunez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X