Podemos Nafarroa
2018/12/14 - 12:44
Nafarroako barometroa: Laukoak gehiengoa galduko luke
Parlamentuak agindutako barometroaren arabera, UPNk 15 aulki lortuko lituzke; Geroa Baik, 10; PSNk, 9; EH Bilduk, 8; Ahal Duguk, 3; Ciudadanosek, 3 eta Izquierda-Ezkerrak, 2.
2018/12/13 - 15:30
Geroa Bairen igoera indartsua Nafar Legebiltzarrean, EiTB Focusen arabera
Berdindu egingo luke UPNrekin, bai boto kopuruan, baita eserlekuetan ere. Eta hala, Uxue Barkosek gidatzen duen laukoak egun duen gehiengoa zabalduko luke, 26 eserlekutik 29ra igaroz.
2018/12/13 - 09:39
Geroa Baik nabarmen egingo luke gora, laukoak duen babesa sendotuta
EiTB Focusen arabera, parez pare leudeke UPN eta Geroa Bai. Iruñean, UPN izango litzateke garaile eta EH Bildu bigarren indar. Geroa Baik eta Aranzadik atzera egingo lukete, gobernua osatzea zailduta.
2018/11/27 - 23:57
Mikel Buil izango da Nafarroako Ahal Duguren hautagaia hauteskunde autonomikoetan
Mikel Builekin batera, Ainhoa Aznarez eta Ivan Mendez izango dira Ahal Duguren hautagaitzan.
2018/11/15 - 15:03
Nafarroako Polizien Legea onartu du Foru Parlamentuak
UPNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemosek alde bozkatu dute; PSNk, PPNk eta I-Ek, zuri. Orain Bai (Podemosen kritikoak) izan da kontra bozkatu duen bakarra.
2018/10/16 - 11:31
'Kataluniarrek ez lituzkete nahastu behar euren eskariak eta aurrekontuak'
Podemosen Nafarroako diputatuaren esanetan gutxieneko soldata 900 eurora igotzeak eta etxebizitza alorreko onurak dira aurrekontu proiektuaren ekarpenik nabarmenenak.
2018/10/04 - 15:21
Tokiko Inbertsio Planaren legean aldaketak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak
Besteak beste, konpromiso ekonomikoak zerga-ekitaldi ezberdinetara egotzi ahalko dira obrak egiteko aurreikuspenei egokituta.
2018/09/03 - 22:21
Urte politiko berriari ekin diote Nafarroan
Alderdi guztiek begirada jarrita zortzi hilabete barru egingo diren hauteskundeetan. Azken hiru urteotan Nafarroa kudeatu duten lau alderdiak prest azaldu dira berriz ere akordioa gauzatzeko.
2018/06/21 - 21:12
'La Manada' taldea aske uzteko erabakia errefusatu dute erakundeek eta alderdiek
Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Erabaki “amorragarria” dela uste du Iruñeko Udalak.
2018/06/16 - 21:35
Nafarroako Gobernuak 'justizia eta proportzionaltasuna' eskatu du
Maria Solana Gobernuko bozeramailea, EH Bilduko Adolfo Araiz, EAJko Joseba Egibar, LABeko Igor Arroyo eta Podemoseko Eduardo Santos Altsasun 'justizia' eskatzeko manifestazioan egon dira, Iruñean.
2018/06/06 - 16:02
Nafarroa: UPN garaile, babes gutxiago izan arren; laukoak ordezkaritza handituko luke
EiTB Focusen arabera, erregionalistek bi eserleku galduko lituzkete; Uxue Barkos buru duen lauko gobernuak, aldiz, bat irabaziko luke. Iruñean ez litzateke aldaketa askorik egongo.
2018/06/05 - 15:06
Alderdi politikoen erreakzioak, Altsasuko atxiloketen aurrean
EH Bilduk 'Estatuko aparatu guztiak' kanporatzeko deia egin du, Geroa Baik operazioa ez zela beharrezkoa salatu du eta Ahal Duguk gazteei aplikatu ahal zaien behin-behineko espetxeratzea salatu du.
2018/05/23 - 14:14
Velasco foru parlamentariak Podemos utzi du, alderdiaren 'gainbeheragatik'
Alderdiaren zuzendaritzaren ildoarekin kritiko agertu da azken hilabeteotan Velasco. Nafarroako Ahal Dugutik kanporatu zuten Laura Perezen gertukoa da.
2018/04/16 - 21:26
Geroa Bai, EH Bildu eta Nafarroako Podemosen babesa jaso dute Altsasuko gazteek
Hiru indar politikoetako ordezkariak Auzitegi Nazionalera joan dira. Epaiketa justua eskatu dute eta Altsasun gertatu zena terrorismoa izan ez zela azpimararatu dute.
2018/03/05 - 17:36
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, I-E eta PSNko legebiltzarkideak M8ko grebara batu dira
UPNk ez beste Parlamentuko Mahaiko alderdi guztiek fatxadan mantal bat eskegitzea onartu dute.
2018/02/20 - 12:24
Laura Perez Nafarroako Ahal Duguren idazkari nagusi ohia alderditik kaleratu dute
Perezek Ahal Duguren parlamentari izaten jarraituko du Nafarroako Parlamentuan.
2018/02/19 - 14:22
Nafarroako Ahal Duguk akta uzteko eskatu die lau parlamentari kritikoei
Herritarren Kontseiluaren arabera, "ezin da onartu demokratikoki aukeratutako erakundeak publikoki gutxiestea".
2018/02/05 - 13:51
Alde kritikoko kide bat izango da Podemosen bozeramailea Nafarroako Parlamentuan
Horretarako abala eman du txosten batek. Orain arte bozeramaile izan den Mikel Builek esan du horren ondorioz Podemosen bozeramaile hautetsiak aurrerantzean "ahotsik gabe" egongo direla.
2018/01/29 - 14:59
Atzeratu egin dute Nafarroako Ahal Duguren bozeramailea aldatzeko eskariaren erabakia
Zuzendaritzarekin kritiko diren lau parlamentarik eleduna aldatzea eskatu dute, gainerakoak kontra daude. Parlamentuko Mahaiak txosten juridikoa eskatu du erabakia hartzeko.
2018/01/23 - 20:56
Ahal Duguren talde parlamentarioak Laura Perez babestu du
Laura Perezen aurka irekitako espedientea bertan behera uzteko eskatu diote Ahal Duguko parlamentariek Podemosen zuzendaritzari. Lasaitasuna ere galdegin dute.