Barne zatiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Ahal Duguk akta uzteko eskatu die lau parlamentari kritikoei

Herritarren Kontseiluaren arabera, "ezin da onartu demokratikoki aukeratutako erakundeak publikoki gutxiestea".
Laura Perez. EFE
Laura Perez, parlamentari kritikoetako bat, artxiboko irudi batean. EFE

Nafarroako Ahal Duguren Herritarren Kontseiluak Parlamentuko akta uzteko eskatu die gaur zuzendaritzarekin kritiko diren lau kideei —Carlos Couso, Fanny Carrillo, Laura Perez eta Ruben Velasco—, alderdiaren kode etikoa urratu dutela argudiatuta.

Herritarren Kontseiluak, "alderdiaren goi organoa" den aldetik, lau parlamentariei akta "beste kide batzuen esku uzteko" eskatu die, "barne tentsioa gutxitu eta bizikidetza hobetze aldera".

Organo horrek ohar batean azaldu duenez, "Nafarroako Ahal Dugu osatzen dugunok antolatzeko dokumentu jakin batzuk eta kode etiko bat ditugu, militanteek eta ordezkari parlamentarioek beti errespetatu eta bete beharrekoak".

Herritarren Kontseiluaren arabera, lau parlamentariek "modu arduragabe eta antidemokratikoan" jokatu dute Ahal Duguren ordezkaritza eta zuzendaritza publikoa bere gain hartuta."Talde parlamentarioaren araudia eta Nafarroako Herritarren Kontseiluaren eskuduntzak gutxietsi dituzte", erantsi dute.

Horren aurrean entzungor jokatu ezin duela azpimarratu du Herritarren Kontseiluak. "Ezin dugu onartu demokratikoki aukeratutako erakundeak —Idazkaritza Nagusia, Koordinazio Kontseilua eta Berme Batzordea— gutxiestea eta sektariotzat eta antidemokratikotzat jotzea".

 

Oinarrien erabakia kontuan hartuko dute kritikoek

Carlos Couso Nafarroako Ahal Duguk Parlamentuan duen bozeramaile eta kide kritikoetako batek ez du argitu zer egingo duten. Nabarmendu duenez, "barne bideen bidez ari gara erantzuten, baina edonola ere, oinarrien iritzia aintzat hartuta erabakiko dugu".

Bozeramaileen Batzordearen bilera zegoen gaur Nafarroako Ganberan, eta Cousori bertan galdetu diote auziaren inguruan. Orain arte Mikel Buil zen eleduna, baina gehiengoa duten kritikoek kargutik kendu berri dute, Cousoren mesedetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X