Ahal dugu Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ahal Duguren talde parlamentarioak Laura Perez babestu du

Laura Perezen aurka irekitako espedientea bertan behera uzteko eskatu diote Ahal Duguko parlamentariek Podemosen zuzendaritzari. Lasaitasuna ere galdegin dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Nafarroako Podemoseko parlamentariek Laura Perez babestu dute

Ahal Dugu Nafarroaren talde parlamentarioak Laura Perez babestu du eta Podemosen zuzendaritzak haren kontra irekitako espedientea baliogabetzeko eskatu du. Era berean, lasaitasunez eta neurriz joka dezala eskatu diote alderdiari.

Laura Perez Ahal Duguko idazkari nagusi ohia alboan zutela egin dute agerraldia Carlos Couso, Ruben Velasco eta Fanny Carrillo parlamentariek. Tere Saezek ere babestu du adierazpena, agerraldian izan ez bada ere.

Nafarroako Ahal Duguk Laura Perez alderditik kanporatu zuen duela egun batzuk. Behin-behineko erabakia da. Podemosen kode etikoa urratu izana leporatzen dio zuzendaritzak eta  espedientea ireki diote.

Perezek atzo iragarri zuen zuzendaritzaren kontra salaketa jarriko duela auzitegian, bere kontrako akusazioak "faltsuak" direlako. Ildo berean, dimisiorik emango ez duela eta parlamentari funtzioak betetzen jarraituko duela azpimarratu zuen.

Cousok esan du Laura Perez babesten dutela eta kargua uzteko inolako asmorik ez dutela, baina zuzendaritzak espedientea erretiratzen ez badu, dimisioa emateko aukera aztertu egin beharko dutela.

Nolanahi ere, Ahal Duguko parlamentariak konbentzituta daude zuzendaritzak zentzu jokatuko duela eta euren eskaria aintzat hartuko duela.

Alderdiaren baitan gertatzen ari denaren arriskuaz ohartarazi du Cousok; izan ere, honek guztiak Nafarroan aldaketa gauzatzeko Ahal Dugu ezinbesteko alderdia ez dela ulertzea ekar lezakeela uste du.

"Aldaketaren gobernuaren egonkortasuna ez dugu kolokan jarriko", agindu du Geroa Baik, EH Bilduk, Izquierda-Ezkerrak eta Ahal Duguk 2015ean sinatu zuten itunari aipu eginez.

Azkenaldian Ahal Dugu barne liskarrengatik albiste dela deitoratu du: "Erakundeetan egiten ari garen lan ona zabaltzea izan beharko litzateke gure ardura".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobek itun handia proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko

Urtero legez, Bizkaiko aldundiak San Inazioko harrera ekitaldia egin du. Bizkaiko eta Gipuzkoako patroiaren eguna ospatzeko abuztu aurreko azken ekitaldi politiko nagusia da, eta ordezkari ugari biltzen du. Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak itun handi bat proposatu du Bizkaiaren etorkizuna eraikitzeko. Lurraldeen arteko aldeak eta berezitasunak errespetatu egin behar direla adierazi du, benetako berdintasuna lortzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X