Podemos
2021/11/11 - 22:13
Auzitegi Konstituzionalerako PSOEk eta Alderdi Popularrak adostutako lau magistratuen izendapena onartu dute
PSOEko eta Unidas Podemoseko zenbait diputatuk, tartean Odon Elorza sozialistak, ez dute beren taldeek agindutakoa bete eta ez dute PPko hautagaiaren aldeko botorik eman. EAJk, EH Bilduk, ERCk, CUPek, PDeCatek, Juntsek eta BNGk ez dute bozketan parte hartu.
2021/11/04 - 14:14
Mozal legea bertan behera uzteko akordioa lortu dute PSOEk eta Unidas Podemosek
Koalizio barruan jarrera bateratua adostu ostean, gobernu koalizioa osatzen duten kideek zuzenketak aurkeztuko dizkiote testuari Diputatuen Kongresuan.
2021/11/03 - 16:20
Proposamenak "ez ditu pentsioak murrizten" eta "sistemari lasaitasuna ematen dio", Escrivaren arabera
Oraindik argitu gabeko gauza asko dauden arren, Unai Sordo CCOOeko idazkari nagusiak begi onez ikusi du fokoa diru sarreretan jartzea eta ez gastuan. Antonio Garamendi, CEOE patronaleko presidenteak, aldiz, mahaian sinatzen diren promesak betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
2021/11/02 - 21:49
Kongresuak oniritzia eman die PPk eta PSOEk proposatutako Auzitegi Konstituzionalerako lau hautagaiei
Enrique Arnaldo, Concepción Espejel, Inmaculada Montalbán eta Ramón Sáez izendatu dituzte aldeko 242 botorekin eta 12 abstentziorekin.
2021/10/27 - 16:39
Sanchezek, Diazek eta Calviñok finkatuko dute lan erreformaren edukia
Madrilen, lan erreformaren harira, amaitu dira gobernuko bazkideen arteko tira-birak. Akordio lortu dute: negoziaketa Yolanda Diazek gidatuko du, baina mahaian sozialistak ere izango dira.
2021/10/26 - 23:11
Desadostasunak desadostasun, PSOE eta UP ziur daude akordioa itxiko dutela lan erreformaren gainean
Lan erreformaren eztabaidan PSOE eta Podemos ados jarri dira negoziazioetan nork hartu behar duen parte erabakitzerakoan. Baina edukiari dagokionez gauzak ez dira hain argiak. Edonola ere, jarrerak hurbildu egin dira.
2021/10/25 - 21:18
Espainiako Gobernu "osoak" du konpromisoa lan-legeria "modernizatzeko", dio Sanchezek
PSOE eta Unidas Podemos, hau da, Espainiako Gobernua osatzen duten bi alderdiak, ordu eta erdiz bildu dira, lan-erreformaren inguruan sortutako desadostunak tarteko.
2021/10/23 - 17:04
Podemosek berretsi du indargabetu egingo dutela lan erreforma
Yolanda Diazek berretsi egin du indargabetu egingo duela lan erreforma, baina konpromisoa agertu du koalizio gobernuarekin.
2021/10/21 - 16:42
Kongresuak 'ezkutu sozialeko' neurriak luzatzea babestu du "beste mekanismo iraunkor batzuk hartu arte"
Hala, etxegabetzeak eta energia zein ura moztea debekatzeko eta alokairuaren ordainketa aldi baterako atzeratzeko aukera ematen duten neurriak mantenduko dira.
2021/10/18 - 16:20
Berehalako erreakzioak eragin ditu ezker abertzalearen adierazpenak
Alderdi sozialistak urrats garrantzitsutzat jo du adierazpena. Jone Belarra ministroak esan du demokrazia guztiek aitortu beharko luketela EH Bilduk egin duen keinua. Terrorismoaren gaitzespena da Carlos Iturgaizen ustez, EH Bilduk eman beharko lukeen ezinbesteko urratsa.
2021/07/10 - 22:52
Sanchezek eraldaketa sakona egin du Espainiako Gobernuan, susperraldi ekonomikoa bultzatzeko
Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, susperraldia "sozialagoa, berdeagoa, digitalagoa eta feministagoa" izan behar da. Bere iritziz, elkarrizketa soziala eta adostasuna dagoenean soilik lortuko dira helburuak.
2021/07/10 - 16:56
Sanchezek aldaketa sakonak egin ditu Espainiako koalizio-gobernuan
Sanchezek gaur jakinarazi dizkio Felipe VI.ari ordezkatutako ministroen eta haien ordezkoen izenak. Kide berriek astelehenean hartuko dute kargua.
2021/06/13 - 12:16
Zuzendaritza aldaketa Podemosen, Pablo Iglesias gabe berriz hazteko erronkarekin
Buruzagitza "erabat feminizatzeko" apustua suposatuko du Pablo Iglesiasen ondorengo lehen zuzendaritzak, baita lurralde egiturak sendotzeko ere.
2021/06/11 - 14:05
Ione Belarra nafarra, "esanak esan, beti da posible"
Politikari iruindarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartu du Podemosen. "Buruzagitza koral eta feminista batekin jende gehiagora iritsiko gara", ziurtatu du.
2021/06/08 - 11:39
"Datozen 24 orduetan izan dezakegu Trans Lege berria erregistratzeko akordioa"
2021/05/10 - 17:05
Podemosek Vistalegre IV batzarra iragarri du, Iglesiasen ordezkoa hautatzeko
Biltzarra ekainaren 13an amaituko da, eta Ione Belarra ministroa nabarmendu da alderdiaren etapa berrirako hautagai nagusi gisa.
2021/05/07 - 11:28
'Erreakzionarioen aurrean, Espainiako gobernuak bi urte eustea beste aukerarik ez da'
Unidas Podemoseko diputatuak uste du pandemia pasa arte eutsi eta geroko errekuperazioa ere baliatuko dutela. Espainiako Podemos zuzentzeko eredu egokia jo du Belarra-Diaz bizefalia.
2021/05/06 - 23:26
Ione Belarra Podemos zuzentzeko hautagai izango da
Ione Belarra alderdi moreko idazkari nagusia izango litzateke eta Yolanda Diazek Unidas Podemos koalizioa zuzenduko luke. Oraingoz ez dute asanblada egiteko datarik zehaztu.
2021/05/05 - 11:48
Pablo Iglesias, unibertsitatetik Espainiako Gobernuko presidenteorde izatera
Pedro Sanchezen gobernutik irten, Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetara aurkeztu eta bosgarren postuan gelditu ostean, politika utzi du.
2021/05/05 - 03:12
Pablo Iglesiasek politika utziko duela iragarri du
Ezkerreko blokeak Madrilgo hauteskundeetan izandako emaitzak ezagutu ostean, Podemoseko buruak politikagintzan dituen ardura guztiak uztea erabaki duela jakinarazi du.