Podemos
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ione Belarra nafarra, "esanak esan, beti da posible"

Politikari iruindarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartu du Podemosen. "Buruzagitza koral eta feminista batekin jende gehiagora iritsiko gara", ziurtatu du.
Ione Belarra Podemoseko politikari eta Espainiako Gobernuko ministro iruindarra.
Ione Belarra Podemoseko politikari eta Espainiako Gobernuko ministro iruindarra. Argazkia: EFE

Ione Belarra Urteaga (Iruñea, 1987ko irailak 25) politikari eta psikologo nafarra da. Espainiako Gobernuaren Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren ministroa da egun. Twitter sare sozialean "esanak esan, beti da posible" esaldia du lelo. Belarrak Pablo Iglesiasen lekukoa hartu du Podemosen. "Buruzagitza koral eta feminista batekin jende gehiagora iritsiko gara", ziurtatu du.

Belarra Podemoseko hiritarren kontseiluko kidea da, eta Kongresuko diputatua izan da XI., XII., XIII. eta .XIV. legealdietan.

Integrazio sozialean teknikaria eta psikologian lizentziatua da, eta hezkuntza psikologian masterra du. Madrilgo unibertsitatean psikologia ikasketak hasi arte Iruñean bizi izan zen.

Orduz geroztik, hezkuntza, migrazio eta giza eskubideekin lotutako ikerketetan lan egin du: urteetan ekintzailea izan da, eta boluntario bezala jardun du hainbat erakundetan eta plataformatan, tartean, SOS Arrazakeria eta Gurutze Gorrian. Besteak beste, atzerritarrentzako zentro itxiak desagertzeko kanpainetan hartu du parte, baita egoera zaurgarrietan dauden pertsonen giza eskubideak defendatzeko mobilizazioetan ere.

2014ko azaroan Hiritarren Kontseilura iritsi zen, barne-hauteskundeetan. Giza Eskubide, Herritartasun eta Aniztasun arloko arduradun izendatu zuten.

2015eko abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan Nafarroako zerrendaburu izan zen, eta Diputatuen Kongresuan eserlekua erdietsi zuen.

2016ko hauteskunde orokorretan Nafarroako zerrendaburua izan zen berriro, eta XII. Legealdirako eserlekua bereganatu zuen.

2017ko otsailaren 12an, barne-hauteskundeetan alderdi moreko kontseilari izendatu zuten berriro.

PSOEren eta Unidas Podemosen arteko koalizio Gobernua osatu ondoren, Ione Belarra 2030 Agendako Estatu idazkari izendatu zuten. 2020ko urtarrilaren 22an karguaz jabetu zen.

2021eko martxoan, Pablo Iglesias presidenteordeak Madrilgo hauteskundeetara aurkezteko, koalizio Gobernua utzi ondoren, Belarrak Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioa hartu zuen. Martxoaren 31an kargu berriaz jabetu zen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan

Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X