Podemos
2021/05/07 - 11:28
'Erreakzionarioen aurrean, Espainiako gobernuak bi urte eustea beste aukerarik ez da'
Unidas Podemoseko diputatuak uste du pandemia pasa arte eutsi eta geroko errekuperazioa ere baliatuko dutela. Espainiako Podemos zuzentzeko eredu egokia jo du Belarra-Diaz bizefalia.
2021/05/06 - 23:26
Ione Belarra Podemos zuzentzeko hautagai izango da
Ione Belarra alderdi moreko idazkari nagusia izango litzateke eta Yolanda Diazek Unidas Podemos koalizioa zuzenduko luke. Oraingoz ez dute asanblada egiteko datarik zehaztu.
2021/05/05 - 11:48
Pablo Iglesias, unibertsitatetik Espainiako Gobernuko presidenteorde izatera
Pedro Sanchezen gobernutik irten, Madrilgo Erkidegoko hauteskundeetara aurkeztu eta bosgarren postuan gelditu ostean, politika utzi du.
2021/05/05 - 03:12
Pablo Iglesiasek politika utziko duela iragarri du
Ezkerreko blokeak Madrilgo hauteskundeetan izandako emaitzak ezagutu ostean, Podemoseko buruak politikagintzan dituen ardura guztiak uztea erabaki duela jakinarazi du.
2021/05/05 - 03:10
Ayuso nabarmen gailendu da Madrilgo bozetan, baina Voxen babesari esker aginduko du
PPren hautagaiak aurreko legegintzaldiko eserlekuak bikoiztuko ditu, eta Voxek inbestidura erraztuko duela hitzeman du. Mas Madridek aurrea hartu dio PSOEri, eta Unidas Podemos apur bat igo da.
2021/05/05 - 03:09
% 76,25eko parte-hartze historikoa Madrilgo hauteskundeetan
2019ko hauteskundeekin alderatuta, 12 puntuko gorakada izan du parte-hartzeak.
2021/05/04 - 22:51
Ayusok (PP), gehiengo osotik gertu, agintea lortuko luke Voxekin, inkesten arabera
Botoen % 43,7 eskuratuta, 62-65 eserleku ematen dizkio GAD3k Fortarentzat egindako galdeketak. Ondoren geratuko lirateke PSOE (25-28), Mas Madrid (21-24), Vox (12-14) eta Unidas Podemos (10-11).
2021/05/04 - 02:02
Hauteskunde eguna dute gaur Madrilen, tentsio eta konfrontazio giroan
Isabel Diaz Ayuso hautagai popularra jotzen dute irabazteko faborito, baina ez dakite bozak lanegun batean egiteak parte-hartzeari nola eragingo dion.
2021/05/03 - 22:42
Ezkerra, eskuina zokoratzeko itxaropentsu Madrilen
Madrilgo hauteskundeak Ayusok irabaziko dituela ziurtzat ematen den arren, ezkerreko alderdiek eskuina boteretik kentzeko aukera badagoela diote.
2021/05/02 - 16:41
Madrilgo Erkidegoko Eguneko zezenketarekin kanpaina egitea leporatu diote Ayusori
Madrilgo Erkidegoaren Egunak bat egin du hauteskunde kanpainako azken egunarekin. Alderdi guztiek bozka eskatu dute eta Ayusori leporatu diote zezenketa kanpaina politikoa egiteko erabiltzea.
2021/04/26 - 22:36
Madrileko ezkerreko alderdiek dei bateratua egin dute faxismoaren kontra
Ezkerreko alderdiek dei bateratua egin dute faxismoaren kontra. Bien bitartean, PPk eskuin muturrarekin gobernatzea defendatu du
2021/04/18 - 13:39
Garrido: "Alarma egoera bertan behera utz daitekeela esatea fantasia hutsa da"
Bestalde, Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak pandemiari aurre egiteko euskal legea martxan jartzeko prozesua "azkartzeko" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
2021/04/15 - 17:57
Biktimak 35 urte betetakoan hasiko dira adingabeen aurkako abusuak preskribatzen
Orain arte, adingabeak 18 urte betetzen zituenean hasten zen kontatzen preskribatzeko epea. Diputatuen Kongresuak ostegun honetan onartuko du adingabeak babesteko legea.
2021/04/10 - 14:51
Etxebizitza eskubidea bermatuko duen legea aldarrikatu du Podemos Ahal Duguk
Aitzole Araneta Elkarrekin Donostia udal-taldeko eledunak salatu duenez, egun, Donostian 8.000 etxebizitza huts daude, eta bertako gazteek beste herrietara jotzen dute etxe bila.
2021/03/22 - 12:43
Iriarte: Marlaskak ezikusiarena egiten zuen atxilotutakoek tortura salatzen zutenean
EH Bilduk biktimen erreparaziorako egindako pausoak nabarmendu ditu eta Anduezari Egigurenekin eta Zapaterorekin hitz egiteko eskatu dio: "Biek diote bake gizona dela".
2021/03/16 - 12:13
Gorrotxategik ezkerreko bloke bat sortzeko deia egin du Ayusori aurre egiteko
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, "pozez" hartu du Pablo Iglesiasek Madrilgo Erkidegoan hautagai izateko hartu duen erabakia.
2021/03/15 - 22:13
Gobernuko presidenteordea Yolanda Diaz izatea onartuko duela iradoki du Sanchezek
Pedro Sanchezek esan du "iritzi oso ona" duela Lan ministroari buruz, eta azpimarratu du Pablo Iglesiasen irteerak ez duela eraginik izango PSOE eta Unidas Podemosen arteko koalizio-gobernuan.
2021/03/11 - 15:10
Helegitea aurkeztu dio hauteskunde deialdiari Madrilgo Parlamentuko Mahaiak
Hortaz, eten egin dute Parlamentuaren jarduera, eta akordioak bertan behera geratu dira, justiziak erabaki bat eman arte. Aurreikusitakoaren arabera, 24 orduko epean emango dute ebazpena.
2021/03/09 - 15:52
Hizkuntza koofizialei laguntzeko eskatu diote hainbat eragilek Espainiako Gobernuari
Hizkuntza gutxituen hiztunek eta gaztelaniaz berba egiten dutenek eskubide berdinak izatea aldarrikatzen duen legez besteko proposamena eztabaidatuko dute gaur arratsaldean Kongresuan.
2021/02/25 - 10:50
Jose Manuel Perez Tornero izango da RTVEko presidente berria
PSOEk, PPk, Unidas Podemosek eta EAJk akordioa lortu dute RTVEko administrazio kontseilua berritzeko.