Podemos
2025/03/15 - 14:16
Erreforma fiskalari emandako baiezkoa defendatu du Podemosek
Richar Vaquerok Podemos Euskadiren erabakia defendatu du Hiritar Kontseilu Autonomikoaren bileran, eta esan du asko lortu dutela eta herritarren gehiengoaren onerako izango dela, eurek nahiko luketen akordioa ez bada ere.
2025/03/03 - 11:48
''Baikor'' agertu da Diez Antxustegi eta aukera ikusten du Elkarrekin Podemosekin zerga-berrikuspena adosteko
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea "baikor" agertu da, Elkarrekin Podemosek zerga-berrikuspenaren inguruan hartuko duen erabakiaren aurrean. Bere hitzetan, EAJren eta PSE-EEren azken kontraproposamenaren aurka bozkatzeak "ez dauka zentzurik".
2025/01/22 - 08:49
Albiste izango dira: Greba hezkuntza publikoan, Guardian enpresaren itxiera Laudion eta omnibus dekretua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/10 - 14:53
Industria Lege berriak dirulaguntzak itzultzera behartuko ditu ekoizpena deslokalizatzen duten enpresak
Gainera, jarduera beste toki batera eraman nahi dutenek bederatzi hilabeteko aurrerapenarekin jakinarazi beharko dute. Ministroen Kontseiluak Industria eta Autonomia Estrategikorako lege-proiektua onartu du, iaz PSOEk EH Bildurekin eta Unidas Podemosekin adostutakoaren ildotik.
2024/12/05 - 12:26
Miren Echeveste: "Eider Mendozak erabaki behar du noruntz begiratuko duen, eskuinera edo ezkerrera"
Elkarrekin-Gipuzkoako batzarkide taldeko bozeramaileak argi utzi du Gipuzkoan, EAJ-PSE foru gobernuaren esku dagoela aurrekontuak norekin adostu nahi duten erabakitzea, jakinarazi dietenez, "ezer ez dagoelako sinatuta eta hori horrela, jokoak zabalik jarraitzen duelako".
2024/11/18 - 10:32
Zerga erreformaren auzian Podemosen jarrera salatu du EAJk: "Tentazioa izan lezake bozak berriro egiteko"
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "oso zail" ikusten du gaurko bozketa, eta negoziazioak azken unera arte izatea aurreikusi du. Uste du ezkerreko taldeek (Podemosez gain, EH Bildu eta ERC) "eurena" bakarrik defendatzen dutela, eta "gutxieneko bat" adosteko dei egin die.
2024/10/28 - 13:33
Podemos: ''Errejonen aurkako salaketaren berri eman genion 2023an Yolanda Diazi''
Hori baieztatu du Pablo Fernandez Podemoseko Antolakuntza idazkariak komunikabideen aurrean egindako prentsaurrekoan, baina Yolanda Diazen erantzuna zein izan zen argitzeari uko egin dio.
2024/09/11 - 00:18
Kongresuak Edmundo Gonzalez aitortuko du Venezuelako presidente gisa, PP, EAJ, UPN, Vox eta CCren botoekin
Gonzalez onartzeko proposamenaren eztabaidan, inbestidurako taldeak kontra agertu dira, ez delako egokia. EH Bilduk ez du eztabaidan hitza hartu.
2024/07/11 - 15:31
Podemoseko diputatuei egindako ustezko espioitza "demokraziaren aurkako kolpea" izan zela dio Monterok
El Pais egunkariak argitaratutako informazioen arabera, "PPko polizia patriotikoak" Podemosek 2015eko hauteskundeetan lortutako 69 diputatuak espiatu zituen, tartean Pablo Iglesias, Yolanda Diaz, Ione Belarra eta Irene Montero bera ere.
2024/07/04 - 07:00
PPk eta PSOEk adostutako Fiskaltzaren eta BJKNren erreformarako lehen urratsa emango du gaur Kongresuak
Lege-erreforma premiazko prozeduraren bidez izapidetuko da, Kongresuan hiru saiotan eta Senatuan bakarrean onartzeko. PPren eta PSOEren baturak bozketa guztiak gainditzea ziurtatzen du. Gainera, ez da onartuko bi alderdi horien sinadura ez duen zuzenketarik.
2024/06/26 - 15:28
Podemosek eta Sumarrek inbestidura blokea haustea leporatu diote PSOEri
Sanchezek legealdi berri bat ireki nahi duela salatu du Belarrak, "popularrekin koalizio handi batean" oinarrituta. Errejonek PSOEri ohartarazi dio PP ez dela "fidatzekoa" Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ituna gorabehera, eta agenda soziala ohiko aliatuekin ateratzen dela gogoratu dio.
2024/06/26 - 14:34
Presidentea izendatzeko edo hauteskundeak errepikatzeko bi hilabeteko atzerako kontaketa hasi da Katalunian
Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak gaurko osoko bilkuran jakinarazi duenez, gaur-gaurkoz ez dago presidente izendatzeko babes nahikorik duen hautagairik.
2024/06/18 - 10:12
Albiste izango dira: Urkulluren azken gobernu bilera, Kataluniako bilera erronda eta Saretzen: maskotak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/10 - 10:13
Irene Montero, Podemos bi eserlekura jaitsi ostean: ''Ez gara konformatzen, beharrezko pausoa da''
"Orain gure gain hartzen dugu bakearen indarra hazteko ardura, Palestinako genozidioaren amaierarena eta eskubideetan aurrera egitearena. Gure helburua aldatu behar den guztia aldatzea da ", esan du Irene Monterok.
2024/06/10 - 08:22
Hauek izan dira EAEko eta Nafarroako emaitzak
EH Bilduk hauteskundeak irabazi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta PSOEk, Nafarroan.
2024/06/09 - 22:42
PPk ozta-ozta irabaziko lituzke Europako Parlamentuko hauteskundeak Espainian
EAEn, berriz, PSOE litzateke lehen indarra botoen % 27,2rekin, eta CEUS koalizioak bozen % 27,1 lortuko lituzke. Orain Errepublikak litzateke hirugarren bozkatuena, botoen % 19,1 jasota. Nafarroan, PSOE litzateke garaile.
2024/05/29 - 02:34
Europako funtsen kudeaketa, lehen sektorearen egoera eta migrazioa, debatean hizpide
Oihane Agirregoitia (EAJ), Pernando Barrena (EH Bildu), Maider Lainez (PSOE), Carlos Iturgaiz (PP), Andeka Larrea (Sumar) eta Miren Echeveste (Podemos) hautagaiak izan dira hauteskunde debatean.
2024/05/24 - 00:11
Hasi da hauteskunde kanpaina: hauek izan dira zerrendaburuen lehenengo mezuak
Euskal alderdiek hauteskunde-kanpainari ekin diote, eta hauek izan dira mezu nagusiak.
2024/05/23 - 09:54
Albiste izango dira: Europako hauteskundeak, Araceli Tamayoren osasun egoera eta Palestinaren aitortza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/19 - 18:52
Faxismoaren kontrako elkarretaratzea egin dute Madrilen, ultraeskuinaren goi-bilerari aurre egiteko
"Europa Viva 24" ekitaldian ultraeskuinaren nazioarteko ordezkariak egongo zirela jakinda deitu dute protesta. Podemosek ere bat egin du protestarekin, eta Vox gaitzesteaz gain, Irene Monterok gogor kritikatu ditu Argentinako presidentearekin bildu diren espainiar enpresaburuak.